Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 17-12-2023
Domingo
Beste egun batzuk
Adviento, IIIEvangelio y Lecturas de 17-12-2023
IRAKURGAIA 1
Pozaren pozez nago Jaunagaz.
Isaias Profetearen liburutik
Is 61, 1-2a. 10-11
Jaunaren Espiritua nire gainean dago,
Jaunak igurtzi nau-eta.
Berak bialdu nau behartsuei Barriona emotera,
bihotz-urratuak osatzera,
katiguei amnistia iragartera
eta giltzapetuei askatasuna;
Jaunaren grazia urtea iragartera.
Pozaren pozez nago Jaunagaz,
nire arimea Jainkoagaz alai dot,
salbamenaz jantzi nau-eta,
garaipen-soinekoz estaldu,
koroia janzten dauan senargaia lez,
edergailuz apaintzen dan andregaia lez.
Lurrak landarea emoten
eta baratzeak hazia erneazoten dauan lez,
halan erneazoko ditu Jaunak zuzenbidea eta gorapena
nazino guztien aurrean.

IRAKURGAIA 2
Zuen izate osoak -espiritu, arima eta gorputz-, errubako iraun dagiala Jaunaren etorrera arte.
San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo gutunetik
1 Ts 5, 16-24
Senideok: Zagoze beti pozik. Egin otoitz aspertu barik; emon eskerrak beti, horixe gura dau-eta zuentzat Jainkoak Kristo Jesusegan. Ez amatau Espiritua, ez gitxietsi profeta-dohairik. Aztertu guztia eta hartu on dana. Zaindu zeuen buruak edozelango gaiztakeriatik.
Bakea emoten dauan Jainkoak berak egin zagiezala oso-osorik santu, eta zuen izate osoak -espiritu, arima eta gorputz-- errubako iraun dagiala, Jesu Kristo gure Jaunaren etorrera arte. Leiala da dei egin deutsuena, eta beteko dau emondako berbea.

SALMOA
Lk 1, 46-48a. 48b-50. 53-54
R/. Nire arima Jainkoagaz alai dot.
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez dot nire barrua;
Jainkoa da-eta nire salbamena,
ikusi dau-eta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurdanik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da haren izena,
eta haren errukia gizaldiz gizaldi,
bildur deutsoenengana.
Ondasunez bete ditu gose ziranak,
eta esku hutsik bialdu asko ebenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogora jakola. R/.

EBANJELIOA
Zuen artean badozue, ostera, zuek ezagutzen ez dozuen norbait.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 1, 6-8. 19-28
Agertu zan gizon bat, Jainkoak bialdua: Joan eban izena. Autormenerako etorri zan: argiaren autormena egitera, haren bidez guztiek sinestu egien. Bera ez zan argia, argiaren autormena egin behar ebana baino.
Hau da Joan Bateatzaileak egin eban autormena, juduek Jerusalemetik abadeak eta Levitarrak bera nor zan itauntzera bialdu eutsoezanean.
Joanek argi eta garbi autortu eban: Ni ez naiz Mesias. Hareek itaundu eutsoen: Nor zara, bada? Elias zara?
Joanek erantzun: Ez. Hareek, orduan: Etortekoa dan profetea al zara? Eta harek: Ez. Orduan, esan eutsoen: Nor zara, bada? Bialdu gaituenei erantzuna emon behar deutsegu. Zer dinozu zeure buruaz?
Joanek, orduan:
Ni, basamortuan oihuka diharduanaren ahotsa naz:
"Zuzendu bidea Jaunarentzat",
Isaias profeteak esan eban lez.
Bialdutako hareetariko batzuk fariseuak ziran, eta itaundu eutsoen: Zergaitik bateatzen dozu, bada, ez bazara Mesias, ez Elias, ez etortekoa dan Profetea?
Joanek erantzun eutsen: Nik urez bateatzen dot. Zeuen artean badozue, ostera, ezagutzen ez dozuen bat, nire ondoren datorrena; eta ni ez naz inor beraren oinetakoen lokarriak askatzeko ere.
Guzti hau Betanian jazo zan, Jordan ibaiaz bestaldean, han ziharduan-eta Joanek bateatzen.