Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 22-09-2024
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, XXVEvangelio y Lecturas de 22-09-2024
IRAKURGAIA 1
Emon deiogun heriotza lotsagarria.
Jakituria liburutik
Jkd 2, 12a. 17-20
Honan inoen gaiztoek, oker arrazoituz:
«Jarri deioguzan sareak zintzoari,
Ikusi dagigun esaten dauana egia dan ala ez,
aztertu dagigun zelako amaierea dauan ikusteko.
Zintzoari, benetan Jainkoaren seme bada,
Bera etorriko jako laguntzera
eta libratuko dau arerioen eskuetatik.
Irainak eta oinazeak jasanazoko deutsaguz,
haren nasaitasuna ezagutu eta eroapena probatzeko.
Heriotza lotsagarrira kondenatuko dogu,
bere esanetan, Jainkoak alde urtengo deutso-eta».

IRAKURGAIA 2
Bakezaleek bakea ereiten dabe, eta bakeak zuzentasuna dakar ondorio lez.
Santiago Apostoluaren gutunetik
St 3, 164, 3
Senide maiteok: Bekaizkeria eta norgehiagokeria diran tokian, han dira nahastea eta era guztietako gaiztakeriak. Goitik datorren jakituria, barriz, garbia da lehenengo; gainera, baketsua, bihozbera, amore-emoilea, errukitsua eta frutu onak dakarzana, alderdikeria eta itxurazalekeria bakoa. Bakegileek bakean ereiten dabe eta frututzat zuzentasuna batzen.
Senide maiteok: Nondik sortzen dira zeuen artean dozuezan hasarreak eta burrukak? Ez ete zuen barruan burrukan dabilzan grina txarretatik? Zeredozer gogo biziz gura eta eskuratu ezin dozuenean, hil egiten dozue; zeredozer biziro nahi eta lortu ezin dozuenean, hasarrea sortu eta burruka egiten dozue. Ez daukazue, eskatzen ez dozuelako; eta eskatu eta hartzen ez badozue, txarto eskatzen dozuelako da, zeuen grina txarrak asetzeko eskatzen dozuelako.

SALMOA
Sal 53, 3-4. 5. 6 eta 8
R/. Jauna da nire biziaren eusle.
Ene Jainko, salbatu nagizu zeure izenagaitik,
defendatu nire auzia zeure ahalmenaz.
Entzun, ene Jainko, nire otoitza,
makurtu belarria nire ahoko berbetara. R/.
Nire aurka jagi dira harroak
eta ni hil nahian dabilz gogorzaleak,
Jainkoaren ardura barik. R/.
Baina nik Jainkoa dot laguntzaile,
Jauna neure biziaren babesle.
Sakrifizioak eskeiniko deutsudaz bihotz-bihotzez,
zure izena goratuko, Jauna, ona zaralako. R/.

EBANJELIOA
Gizonaren Semea gizakien esku itzia izango da. Lehenen izan nahi dauana izan bedi danetan azken.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 9, 30-37
Aldi haretan, Jesus eta ikasleak menditik alde egin eta Galilean zehar ebilzan. Jesusek ez eban inork jakiterik gura, ikasleei irakastera emona egoan-eta. Honan inotsen: Gizonaren Semea gizakien eskuetan itziko dabe; hil egingo dabe, baina hil eta hiru egunera biztu egingo da. Hareek, ostera, ez eben ulertzen zer esaten eutsen; itauntzeak, barriz, bildurra emoten eutsen.
Heldu ziran Kafarnaumera, eta, etxean egozala, Jesusek itaundu eutsen: Zer eztabaida izan dozue bidean? Baina hareek hitzik ez; euren artean handiena nor ete zan eztabaidatu eben-eta bidean.
Jesarri zan Jesus eta, Hamabiei dei eginik, esan eutsen: Lehenengo izan nahi dauana izan bedi danetan azkena eta danen zerbitzaria.
Gero, umetxo bat hartu, hareen erdian jarri eta, besarkatuz, esan eutsen: Honako umea nire izenean onartzen dauanak Neu onartzen nau, eta Ni onartzen nauanak, ez nau Ni onartzen, bialdu nauan Ha baino.