Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 22-12-2024
Domingo
Beste egun batzuk
Adviento, IVEvangelio y Lecturas de 22-12-2024
IRAKURGAIA 1
Amak umea izan dagian arte.
Mikeas Profetearen liburutik
Mi 5, 1-4a
Honan berba egiten dau Jaunak:
Zu, Efratako Belem, Judako leinuetan txikiena,
zugandik urtengo dau Israelgo buruzagiak.
Aspaldikoa da honen sortzea,
betiereko egunetakoa.
Horregaitik, itzi egingo dau Jaunak herria,
amak umea izan dagian arte.
Orduan, atzerrian bizirik gelditutako senideak
Israelgoakana bihurtuko dira.
Sendo larratuko dau harek
Jaunaren indarraz,
Jaunaren, bere Jainkoaren, izen handiaz.
Nasai biziko dira herritarrak;
handi agertuko da-eta ha lurraren mugetaraino
eta bakea ekarriko dau.

IRAKURGAIA 2
Hona hemen Ni, zure nahia egiteko.
Hebrearrei egindako gutunetik
Heb 10, 5-10
Senideok: Kristok, munduan sartzean, dino:
Ez zenduan opari eta eskeintzarik nahi izan;
baina gorputza eratu zeunstan.
Erre-oparirik eta pekatuen parkamen-oparirik
ez zenduan atsegin izan.
Orduan, esan neban:
Hemen nozu, Jainko, zure nahia beteteko
holan dago Liburuan Nitaz idatzita.
Lehenengo dino: Ez zenduan gura izan, ez atsegin izan, opari eta eskeintzarik, ez erre-oparirik, ez pekatuen parkamen-oparirik, nahiz eta gauza guztiok legeak agindutakoak izan. Ondoren beste hau dino: Hemen nozu. zure nahia beteteko.
Lehenengo kultua kentzen dau, bigarrena jarteko. Eta Jesu Kristok, behin betiko egin eban bere gorputzaren opariaren bidez, Jainkoaren nahia bete daualako izan gara gu sagaratuak.
Gurari horren indarrez santu eginak gara, Jesu Kristok behin betiko egin eban bere gorputzaren opariagaitik.

SALMOA
Sal 79, 2a eta 3acd. 15-16. 18-19
R/. Jainko, berbiztu gagizuz; salbatu gaitezan, zure begia leun agertu egizu.
Israelgo Artzain, entzun eiguzu,
Kerubin gainean jesarri ohi zara-eta,
Zeure indarrari eragiozu,
zatoz eta salbatu gagizuz. R/.
Bihurtu zakiguz, gudari taldeen Jainko,
begiratu zerutik, ikusi, mahatsondo honi agertu zakioz:
Zeure eskuaz landatu dozun aldaxka honi,
Zeuk indartu dozun landareari. R/.
Emoiozu eskua aukeratu dozun gizonari,
Zeuk indartu dozun gizasemeari.
Ez gara Zugandik urrunduko,
Emoiguzu bizia eta zure izenari deutsagu deituko. R/.

EBANJELIOA
Nor naz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etorteko?
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 1, 39-45
Aldi haretan, Maria jagi eta bizi-bizi mendi aldera joan zan, Judeako herri batera, eta, Zakariasen etxean sarturik, Elisabeti agur egin eutsan.
Elisabeti, Mariaren agurra entzun eban orduko, salto egin eutsan umeak sabelean. Elisabet Espiritu Santuaz bete zan, eta esan eban oihu handiz: *Bedeinkatua zu emakumeen artean, eta bedeinkatua zure sabeleko frutua. Nor naz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etorteko? Zure agurra nire belarrietara heldu orduko, salto egin deust umeak pozez sabelean. Zorionekoa zu, Jaunak esan deutsuna beteko dala sinestu dozulako!+