Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 24-11-2024
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, XXXIVEvangelio y Lecturas de 24-11-2024
IRAKURGAIA 1
Haren agintea betiko agintea da.
Daniel Profetearen liburutik
Dn 7, 13-14
Neure gau-ikuskarian, gizaseme antzeko bat ikusi neban zeruetako hodeietan etorten. Gizon zaharragana hurreratu zanean, beroni aurkeztu eutsoen. Agintea, aintza eta erregetza emon eutsoezan: herri, nazino eta hizkuntza guztietako jenteak zerbitzen eban.
Haren agintea betikoa,
ez da inoiz ere amaituko;
haren erregetza
ez da inoiz hondatuko.

IRAKURGAIA 2
Munduko erregeen nagusiak errege-leinu eta Jainkoaren abade egin gaitu.
Apokalipsi liburutik
Ap 1, 5-8
Grazia eta bakea zuei Jesu Kristoren izenean, testigu leial, hildakoen artetik lehenengo biztu eta munduko erregeen buruzagiaren izenean. Maite gaituanari eta bere odolaz geure pekatuetatik askatu ginduzanari, Jainko bere Aitarentzat errege-herri eta abade egin gaituanari, aintza eta agintea gizaldien gizaldietan. Amen.
Hara, hodei artean dator!
Guztiek ikusiko dabe,
baita Bera zulatu ebenek ere,
eta lurreko arraza guztiek
hileta-negarra egingo dabe haregaitik.
Bai. Amen.
Hau dino Jainko Jaunak: Neu naz Alfa eta Omega, badana, bazana eta etortekoa dana, ahalguztiduna.

SALMOA
Sal 92,1ab.1cd-2.5
R/. Errege da Jauna, jantzi da handikiro.
Errege da Jauna, jantzi da handikiro;
jantzi da Jauna, indarra dau gerriko. R/.
Lurbira Berak jarri dau sendo,
eta ez da kolokatuko.
Sendo dago betidanik zure aurkia,
Zu betidanik zara. R/.
Zure autormenak oso sinesgarri dira:
zure etxeari santutasuna dagokio, Jauna,
gizaldien gizaldietan. R/.

EBANJELIOA
Zeuk dinozu; errege naz.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 18, 33b-37
Aldi haretan, Pilatok esan eutsan Jesusi: «Zu al zara juduen erregea?» Jesusek erantzun: «Zeure buruz itauntzen al deustazu hori ala besteek esan deutsue hori Nitaz?» Pilatok esan eutsan: «Judua ete naz, bada, ni? Zure herritarrek eta abadeburuek ekarri zaitue nigana. Zer egin dozu?» Jesusek erantzun: «Nire erregetza ez da mundu honetakoa. Nire erregetza mundu honetakoa balitz, nire jenteak burrukan egingo leukee, Ni juduen eskuetan ez jausteko. Nire erregetza, ostera, ez da hemengoa». Orduan, Pilatok esan eutsan: «Beraz, errege zara Zu?» Jesusek erantzun eutsan: «Bai, errege naz, zeuk dinozun lez. Horretarakoxe jaio eta etorri naz mundura: egiaren testigantza egiteko. Egiarena danak entzuten dau nire ahotsa».