Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 25-09-2022
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, XXVEvangelio y Lecturas de 25-09-2022
IRAKURGAIA 1
Zoritxarrekoak, orain nasai bizi diranak;atzerrira eroango dabez.
Amos Profetearen liburutik
Am 6, 1a. 4-7
Hau dino Jainko Jaun ahalguztidunak:
«Zoritxarrekoak Sionen nasai bizi diranak
eta Samariako mendiaz fidatzen diranak!
Marfilezko ohetan luze etzuten dira,
artaldeko bildotsak eta kortako zekorrak jaten dabez;
kitararen soinura kantuan egiten dabe,
doinu barriak asmatuz, David diralakoan;
ardoa kopa handietan edaten dabe,
orio usaintsu bikainenaz igurtziten dira.
Eta ez deutse ardura Israel herriaren hondamendiak!
Horregaitik, atzerrira joango dira
erbesteratu guztien buruan,
eta hor amaituko dira
horreen jan-edan eta nasaikeriak».

IRAKURGAIA 2
Bete agindua Jaunaren agertze egunera arte.
San Paulo Apostoluak Timoteori egindako lehenengo gutunetik
1 Tm 6, 11-16
Anaia maite: Zuk, ostera, Jainkoaren gizon horrek, ihes egizu guzti horreetatik eta ahalegindu zaitez justizian, jainkozaletasunean, sinesmenean, maitasunean, eroapenean eta otzantasunean. Ekin sinesmenaren burruka jatorrari eta eskuratu betiko bizia, horretarako deitu deutsu-eta Jainkoak eta fede-autormen bikaina egin dozu-eta, testigu askoren aurrean.
Gauza guztiak biziarazoten dituan Jainkoaren aurrean eta Pontzio Pilatoren auzitegian autormen bikaina egin eban Kristo Jesusen aurrean erregutzen deutsut: bete agindua akats barik eta esankizunik sortu barik, Jesu Kristo gure Jauna agertuko dan arte, bere sasoian agertuarazoko dau-eta Jainkoak.
Berau da Nagusi bakar eta zoriontsua,
erregeen Erregea eta jaunen Jauna;
Bera bakarrik da hilezkorra,
eta heldu ezineko argitan bizi da:
ez dau inoiz gizakik ikusi
eta ezin dau ikusi ere.
Berari aintza eta agintea betiko. Amen.

SALMOA
Zuk zorion ugari izan zenduan bizitzan; Lazarok, barriz, zorigaitzak; orain harek atsegina aurkitu dau, eta zuk oinazeak.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 16, 19-31
Aldi haretan, honan berba egin eutsen Jesusek fariseuei: «Bazan gizon aberats bat, purpura eta liho finez jantzi eta egunero jai ederrak egiten zituana. Lazaro izeneko eskale bat, barriz, aberatsaren etxe-atarian etzunda egoten zan, zauriz josita; gogotsu jango zeukean aberatsaren mahaitik jausten zana. Txakurrek eurek ere etorri eta zauriak milikatzen eutsoezan.
Honetan, hil zan eskalea, eta aingeruek Abrahamen altzora eroan eben. Hil zan aberatsa ere, eta lurperatu eben. Hilen Egoitzan oinazetan egoala, begiak jaso eta Abraham ikusi eban urrun eta Lazaro haren altzoan, eta deadarka esan eban: "Aita Abraham, erruki zakidaz! Bialdu egizu Lazaro atzamar muturra uretan busti eta niri mihina freskatzera, oinaze gorritan nago-eta sugar honetan". Baina Abrahamek erantzun eutsan: "Seme, gogoratu zaitez zuk zorion ugari izan zenduala bizitzan; Lazarok, barriz, zorigaitzak; horregaitik, orain harek atsegina aurkitu dau, eta zuk oinazeak. Gainera, gure eta zuen artean leize handia dago, eta gurata ere ezin da inor hemendik igaro, ezta hortik gugana ere".
Aberatsak barriro: "Orduan, aita Abraham, bialdu egizu, arren, Lazaro gure aitaren etxera, bost anaia baditut eta; jarri dagizala jakinaren gainean, eurak ere oinaze-leku honetara etorri ez daitezan".
Abrahamek erantzun eutsan: "Hor dabez Moises eta Profetak; entzun deieela".
Harek barriro: "Ez, aita Abraham; hildakoren bat joango balijake, bihozbarrituko litzatekez".
Baina Abrahamek erantzun eutsan: "Moisesi eta Profetei entzuten ez badeutsee, ez dabe sinestuko ezta hildako bat biztuta ere"».

EBANJELIOA