Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 26-01-2025
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, IIEvangelio y Lecturas de 26-01-2025
IRAKURGAIA 1
Levitarrek Legea irakurten eben, irakurri ahala azalduz, ulertu egien.
Nehemiasen liburutik
Ne 8, 2-4a. 5-6 .8-10
Egun hareetan, Esdras abadeak Moisesen legearen liburua ekarri eban, gizon-emakume eta ezaguera eben guztien batzarraren aurrera. Zazpigarren hilaren lehen eguna zan. Eta goizetik eguerdira Ur-ate aurreko plazan batzar osoari irakurten jardun jakon; herri osoa adi-adi egoan legearen liburua entzuten.
Esdras lege-maisua haretarako egina eben oholtza gainean egoan zutunik. Esdrasek liburua zabaldu eban herri osoaren aurrean, bera danen gainetik jarrita egoan-eta; liburua zabaltzeagaz batera, herri osoa zutitu egin zan. Gero, Esdrasek Jauna, Jainko handia, goratu eban, eta herriak, eskuak jasorik, «Amen, amen» erantzun eban; ondoren, makurtu eta lurreraino ahuspeztuz, Jainkoa gurtu eban.
Levitarrek argi eta garbi irakurten eben Jainkoaren legea, esanahia azalduz, herriak ulertzeko eran.
Herri osoak negarrari emon eutsan, legearen berbak entzutean. Orduan, Nehemias gobernariak, Esdras abade eta lege-maisuak eta irakasten ziharduen levitarrek esan eutsoen herriari: «Gaurko eguna Jaunari, geure Jainkoari, sagaratua dogu; beraz, ez egon triste, ez egin negarrik».
Gainera, esan eutseen: «Zoaze eta jan haragi guria, edan ardo gozoa, eta bialdu janaria ezer prestauta ez dabenei ere, egun hau Jaunari sagaratua da-eta. Ez atsekabetu, Jaunaren poza da-eta zuen indarra».

IRAKURGAIA 2
Zuek Kristoren gorputz zaree, eta zuetako bakotxa gorputz horren atal.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo gutunetik
1 Ko 12, 12-30
Senideok: Gorputzak, bat izanik ere, atal asko ditu; baina atal guztiak, asko izanik ere, gorputz bat bakarra osotzen dabe. Gauza bera jazoten da Kristogaz ere. Gu guztiok, judu nahiz greziar, esklabo nahiz libre, Espiritu bat beraz izan gara bateatuak, gorputz bat bakarra egiteko. Eta guztiok Espiritu bat berean edan dogu.
Gorputza, izan ere, ez dau atal bakarrak osotzen, askok baino. [Oinak esango baleu: «Eskua ez nazan ezkero, ez naz gorputzarena», ez leikio horregaitik gorputzarena izateari itziko. Eta belarriak esango baleu: «Begia ez nazan ezkero, ez naz gorputzarena», ez leikio horregaitik gorputzarena izateari itziko. Gorputz guztia begi balitz, non entzumena? Eta dana belarri balitz, non usaimena?
Baina Jainkoak bere tokia jarri eutsan atal bakotxari gorputzean, Berak nahi eban lez. Guztiak atal bat balira, zer-zelakoa izango litzateke gorputz hori? Baina ez, atalak asko dira; gorputza, ostera, bat bakarra. Begiak ez daikeo eskuari esan: «Ez dot zure beharrizanik»; ezta buruak ere oinei: «Ez dot zuen beharrizanik».
Gehiago oraindino, makalenak dirudien gorputz-atalak beharrezkoenak dira, eta duintasunik gutxieneko begitantzen jakuzanak itzal eta begirune handiagoz inguratzen eta zaintzen doguz; izan ere, berez ohoragarri diranek ez dabe arreta horreen beharrizanik. Jainkoak berak, gorputza eratzean, berez ohorebako ziran atalei begirune handiagoa emon eutsen. Holan, ez dago zatiketarik gorputzean, eta atal guztiak bata besteaz arduratzen dira. Atal batek min dauanean, min dabe beste atal guztiek beragaz; eta, atal bat ohoratua danean, poza dabe beste guztiek beragaz.]
Zuek, beraz, Kristoren gorputza zaree, eta zuetako bakotxa gorputz horren atal. [Eleiz alkartean bakotxari bere tokia ezarri deutso Jainkoak: lehenengo apostoluak jarri ditu, bigarren profetak, hirugarren irakasleak; ondoren, mirarigileak; gero, osatzeko edo behartsuei laguntzeko dohaiak nahiz alkartea gidatzeko edo berbeta arrotzez berba egiteko dohaia dabenak. Guztiak apostolu ete dira? Guztiak profeta? Guztiak irakasle? Guztiak mirarigile? Guztiek ete dabe osatzeko dohaia? Guztiak berba egiten ete dabe berbeta arrotzez? Guztiak ete dira berbeta arrotzen interpretari?]

SALMOA
Sal 18, 8-9. 10 eta 15
R/. Zure berbak, Jauna, espiritu eta bizi dira.
Jaunaren legea bikain, barrua arnasbarritzen dau;
Jaunaren mandamendua fidagarri, heldubakoa zuhur egiten dau. R/.
Jaunaren arauak zuzen, bihotzaren pozgarri;
Jaunaren agindua distiratsu, begien argigarri. R/.
Jaunaganako begirunea garbi, betiko irauten dau.
Jaunaren erabagiak egiazko, dan-danak bidezko. R/.
Hartu egizuz atseginez nire berba eta gogoetak,
Jauna, ene harkaitz eta askatzaile. R/.

EBANJELIOA
Gaur bete da Liburu Santuko hitz hau.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Lk 1, 1-4; 4, 14-21
Teofilo agurgarria: Askok ekin deutso gure artean izan diran jazoeren historia idazteari, hasieratik begizko testigu eta gero Barrionaren predikari izandakoek jakinazo deuskuenaren arabera. Neuri ere ondo begitantzen jat dana bere harian zuretzat idaztea, hasieratik guztia zehatz-mehatz aztertu ondoren, hartu dozuzan irakaspenak zeinen finkatuak dagozan ikusi dagizun.
Jesus, Espirituaren indarraz, Galileara bihurtu zan, eta haren izena lurralde haretan guztian zabaldu zan. Hango sinagogetan irakasten eban, eta guztiek goresten eben.
Jesus Nazaretera joan zan, Bera hazi zan herrira, eta zapatuan sinagogan sartu zan, ohi ebanez, eta zutunik jarri irakurgaia egiteko. Isaias profetearen liburua emon eutsoen eta, edegitean, pasarte hau aurkitu eban:
«Jaunaren Espiritua nire gainean dago,
Berak igurtzi nau-eta,
behartsuei barriona emoteko.
Katiguei askatasuna
eta itsuei ikusmena iragartera bialdu nau,
zapalduei askatasuna emotera,
Jaunaren grazia-urtea iragartera».
Liburua batu ondoren, laguntzaileari emon eta jesarri egin zan. Danak sinagogan begira-begira eukazan.
Bera honan hasi jaken: «Gaur bete da orain entzun dozuen Liburu Santuko berba hau».