Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 27-11-2022
Domingo
Beste egun batzuk
Adviento, IEvangelio y Lecturas de 27-11-2022
IRAKURGAIA 1
Jaunak herri guztiak batzen ditu bere erreinuan,betiko bakea gozau dagien.
Isaias Profetearen liburutik
Is 2, 1-5
Isaiasek, Amosen semeak, Judari eta Jerusalemi buruz izandako ikuskaria:
Azken egunetan, Jaunaren etxea dagoan mendia
mendi guztien buru ezarriko dau Jaunak,
muino guztien gainetik jasoko da;
nazino guztiek hara joko dabe
eta herri asko joango da bertara, esanez:
*Zatoze, igon dagigun Jaunaren mendira,
Jakoben Jainkoaren etxera:
Berak erakutsiko deuskuz bere bideak,
eta gu Haren bidezidorretan ibiliko gara;
Siondik urtengo dau-eta legeak
eta Jerusalemetik Jaunaren berbeak+.
Berak epaituko ditu nazinoak,
auzira ekarriko herri guztiak.
Golde bihurtuko dabez ezpatak
eta igitai lantzak.
Ez dau herrik herriren aurka ezpatarik jasoko,
ez dira gudurako barriro trebatuko.
Zatoz, Jakoben herri,
gabilzan Jaunaren argitan.

IRAKURGAIA 2
Hurrean dogu gure salbamena.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako gutunetik
Erm 13, 11-14
Senideok: Ohartu zaiteze zein sasoitan bizi zareen. Izan ere, ordua da lotatik esnatzeko, sinisten hasibarri haretan baino hurrago dogu-eta orain gure salbamena.
Badoa gaua, gainean dogu eguna; kendu dagiguzan, beraz, ilunpetako egintzak eta jantzi argitako armak. Gabilzan jator, egun-argiz lez: ez jan-edankerietan eta mozkorkerietan, ez lohikerietan eta neurribakokerietan, ez hasarre eta norgehiagokerian. Hartu egizue Jesu Kristo Jauna soineko, eta ez ibili grina txarrak asetu guran.

SALMOA
Sal 121, 1-2. 4-5. 6-7. 8-9
R/. Bagoaz pozik Jaunaren etxera.
Ha poza nirea, esan eustenean:
*Bagoaz Jaunaren etxera+.
Oraintxe gure oinak heldu dira,
Jerusalem, zure atarira. R/.
Leinuak, Jaunaren leinuak, hara igoten dira,
Israelen lege danez, Jaunaren izena ospatzera.
Han dago jarririk auzi-mahaia,
Davideneko mahaia. R/.
Eskatu egizuez Jerusalementzat bakerako diranak:
*Nasai bizi beitez zu maite zaituenak.
Izan bedi bakea zure harresietan,
nasaitasuna zure jauregietan+. R/.
Nire anaia eta lagunakaitik,
hau dinot: *Bakea zugaz+.
Jaunaren, gure Jaunaren, etxeagaitik,
ondasunak opa deutsudaz zuri. R/.

EBANJELIOA
Zagoze zuhur, prest egon zaitezen.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 24, 37-44
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: *Noeren sasoian lez jazoko da Gizonaren Semearen etorrerakoan ere. Uholde aurreko egunetan, jan-edanetan ebilen jentea, eta ezkondu egiten ziran gizon-emakumeak, Noe ontzian sartu zan eguneraino; eta ez ziran konturatu, uholdea etorri eta guztiak eroan zituan arte. Holan izango da Gizonaren Semearen etorrerakoan ere. Orduan, gizon bi izango dira soloan: bata hartu egingo dabe eta bestea itzi; emakume bi ibiliko dira errotarrian: bata hartu egingo dabe eta bestea itzi.
Zagoze zuhur, ez dakizue-eta zein egunetan etorriko dan zuen Jauna. Hartu hau gogoan: etxeko nagusiak baleki gaueko zein ordutan etorriko dan lapurra, zuhur egongo litzateke eta ez leuke bere etxea zulatzen itziko. Egon, bada, prest zuek ere, gitxien uste dozuen orduan etorriko jatzue-eta Gizonaren Semea+.