24-11-2024 Jesucristo Rey del Universo
Bizkeliza 5 Ebanjelizazinoa 5 Liturgia 5 Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Eguna: 28-08-2022
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, XXI
Evangelio y Lecturas de 28-08-2022

IRAKURGAIA 2

Sion mendira hurreratu zaree, Jainko biziaren herrira.

Hebrearrei egindako gutunetik
Heb 12, 18-19. 22-24a

Senideok: Zuek ez zaree hurreratu, israeldarrak lez, ikutu daiteken mendi batera, su kiskalgarria, hodei itxia, ilunpea eta ekaitza egozan mendira; ez dozue entzun turuta-hotsik, ezta ahotsik ere. Ahotsa entzun eben israeldarrek ez egieela gehiago berba egin eskatu eben. Hain zan ikaragarria ikuskizuna, Moisesek berak ere esan eban: «Bildur-ikaraz nago».
Zuek Sion mendira hurreratu zaree, Jainko biziaren urira, zeruko Jerusalemera, Jainkoa goresteko baturik dagozan milaka eta milaka aingerugana, euren izenak zeruetan idatzirik dabezan lehen-semeen batzarrera, guztien epaile dan Jainkoagana, euren helburura heldu diran zintzoen espirituetara, eta itun barriaren bitarteko dan Jesusegana.

SALMOA

Sal 67, 4-5ac. 6-7ab. 10-11

R/. Zuk, ene Jainko, zeure ontasunean eratu dozu behartsuentzat etxea.

Zintzoak, barriz, pozten dira,
Jainkoaren aurrean alaitzen,
alai eta pozez gainezka.
Kanta Jainkoari, jo soinua haren izenari,
Jauna dau izena, poztu zaiteze haren aurrean. R/.

Umezurtzen aita, alargunen defendatzailea da Jainkoa
bere egoitza santutik.
Jainkoak etxea emoten deutse baztertuei,
presoak kanta artean ditu askatzen. R/.

Euria ugari isuri zenduan, oi Jainko,
zeure ondare makaldua indarbarritu.
Hantxe kokatu zan zure jentea,
Zuk, ene Jainko, zeure ontasunean
errukarrientzat eratutako lurrean. R/.

EBANJELIOA

Bere burua goratzen dauana beheratua izango da, eta bere burua beheratzen dauana goratua.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 14, 1. 7-14

Aldi haretan, zapatu batez, fariseu-buruetako baten etxera joan zan Jesus bazkaltzera, eta fariseuak zelatan egokozan. Ohartu zan Jesus gonbidatuek aurreneko jarlekuak hartzen ebezela eta ohar honeek egin eutsezan:
«Ezteguetara gonbidatzen zaituenean, ez jarri mahaiburuan, baleiteke-eta zu baino gonbidatu ospetsuagoren bat izatea; holan balitz, biok gonbidatu zaituenak etorri eta esango leuskizu: "Itzi tokia honi". Orduan, azkeneko lekuan jesarri beharko dozu lotsa gorritan. Bestetara, gonbidatzen zaituenean, jarri azkeneko tokian, gonbidatu zaituenak, datorrenean, esan deizun: "Adiskide, igon gorago!" Holan, oso toki onean geldituko zara mahaikide guztien aurrean. Izan ere bere burua goratzen dauana beheratu egingo dau-eta Jaunak, eta bere burua beheratzen dauana goratu».
Eta gonbidatu ebanari esan eutsan: «Bazkari edo afariren bat emotean, ez gonbidatu zeure adiskideak, ezta ahaide, senide edo auzoko aberatsak ere; izan ere eurek ere gonbidatu egingo zindukiezalako, eta holan ordaina hartuko zenduke. Jatordu bat emotean, gonbidatu behartsu, elbarri, herren eta itsuak. Zorionekoa zu, orduan, ezin izango deutsue-eta ordaindu! Zintzoak biztuko diranean jasoko dozu ordaina».