22-07-2024 María Magdalena
Bizkeliza 5 Ebanjelizazinoa 5 Liturgia 5 Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Eguna: 29-01-2023
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, II
Evangelio y Lecturas de 29-01-2023

IRAKURGAIA 1

Herri apal eta behartsu bat itziko dot Nik, zure erdian.

Sofonias Profetearen liburutik
So 2, 3; 3, 12-13

Bilatu egizue Jauna, zuek, lurraldeko apalok,
haren aginduak beteten dozuezanok;
bilatu egizue zuzentasuna, bilatu apaltasuna.
Eta beharbada aurkituko dozue babesa
Jaunaren hasarre-egunean.
Herri apal eta behartsua itziko dot Nik zurean;
Jaunaren izena izango dabe babesa Israelen bizirik geldituek.
Ez dabe bidebakokeriarik egingo,
ezta guzurrik esango ere;
hareen ahotan ez da mihin maltzurrik aurkituko;
inork izutu barik larratuko dira eta etzungo».

IRAKURGAIA 2

Munduko argalak aukeratu ditu Jainkoak.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo gutunetik
1 Ko 1, 26-31

Senideok: Begira zeintzuk zareen Jainkoak deituak: zuen artean ez dira asko munduak jakintsutzat hartzen dituenetakoak, ezta ahaltsu nahiz handikietakoak ere. Bestetara, munduak zorotzat dauana aukeratu dau Jainkoak, jakintsuak lotsatuazoteko, eta munduak argaltzat dauana, indartsuak lotsatuazoteko; munduak baliobakotzat eta mesprezagarritzat dauana aukeratu dau Jainkoak, munduaren begietan ezer ez dana, zeredozer dirala uste dabenak ezerezteko; holan, ez dau inork Jainkoaren aurrean harrotzerik.
Berari zor deutsazue izatea Kristo Jesusegan, Berau egin dau-eta Jainkoak guretzat jakituria, Berorren bidez askatu gaitu, salbau eta santu egin. Holan beteten da Liburu Santuak dinoana: «Harrotu nahi dauana, harrotu bedi Jaunagan».

SALMOA

Zorionekoak gogoz behartsu diranak.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 5, 1-12a

Aldi haretan, jentetza ikusirik, Jesusek mendira igon eban. Jesarri eta ikasleak inguratu jakozan. Orduan, honan hasi jaken irakasten:
«Zorionekoak gogoz behartsu diranak,
eurena dabe-eta Jainkoaren erreinua.
Zorionekoak atsekabetuak,
Eurak kontsolatuko ditu-eta Jainkoak.
Zorionekoak apalak,
eurek izango dabe-eta agindutako lurra ondare.
Zorionekoak zuzentasunaren gose eta egarri diranak,
Eurak aseko ditu-eta Jainkoak.
Zorionekoak errukitsuak,
eurak izango ditu-eta erruki Jainkoak.
Zorionekoak bihotzez garbi diranak,
eurek ikusiko dabe-eta Jainkoa.
Zorionekoak bakegileak,
Jainkoaren seme-alaba izango dira-eta.
Zorionekoak zuzentasunagaitik erasotuak,
eurena dabe-eta Jainkoaren erreinua.
Zorionekoak zuek, Nigaitik madarikatuko zaitueenean, erasoka eta guzurrez txarto esaka erabiliko zaitueenean. Poztu zaiteze eta alaitu, handia izango da-eta zuen saria zeruetan».

EBANJELIOA

Zorionekoak gogoz behartsu diranak.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 5, 1-12a

Aldi haretan, jentetza ikusirik, Jesusek mendira igon eban. Jesarri eta ikasleak inguratu jakozan. Orduan, honan hasi jaken irakasten:
«Zorionekoak gogoz behartsu diranak,
eurena dabe-eta Jainkoaren erreinua.
Zorionekoak atsekabetuak,
Eurak kontsolatuko ditu-eta Jainkoak.
Zorionekoak apalak,
eurek izango dabe-eta agindutako lurra ondare.
Zorionekoak zuzentasunaren gose eta egarri diranak,
Eurak aseko ditu-eta Jainkoak.
Zorionekoak errukitsuak,
eurak izango ditu-eta erruki Jainkoak.
Zorionekoak bihotzez garbi diranak,
eurek ikusiko dabe-eta Jainkoa.
Zorionekoak bakegileak,
Jainkoaren seme-alaba izango dira-eta.
Zorionekoak zuzentasunagaitik erasotuak,
eurena dabe-eta Jainkoaren erreinua.
Zorionekoak zuek, Nigaitik madarikatuko zaitueenean, erasoka eta guzurrez txarto esaka erabiliko zaitueenean. Poztu zaiteze eta alaitu, handia izango da-eta zuen saria zeruetan».