Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 29-09-2024
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, XXVIEvangelio y Lecturas de 29-09-2024
IRAKURGAIA 1
Zergaitik zure kezka horreek niri buruz? Hobe litzateke Jaunaren herri osoa profeta balitz!
Zenbakiak liburutik
Zen 11, 25-29
Egun hareetan, Jaunak, lainoan jatsi, eta Moisesegaz berba egin eban; gero, Moisesek eban espiritutik hartu eta hirurogeita hamar herri-arduradunei isuri eutsen. Espiritua hareekan kokatu orduko, profeta moduan hasi ziran berbetan; baina ez eben jarraitu. Gizaseme bi, bata Eldad eta bestea Medad eritzenak, hirurogeita hamarren taldekoak izan arren, ez ziran alkarketa-etxolara joan; kanpalekuan gelditu ziran. Baina kokatu zan espiritua hareekan ere eta profeta moduan berbetan hasi ziran. Orduan, mutiko batek Moisesegana lasterka joan eta esan eutsan: «Eldad-ek eta Medad-ek profeta lez berbetan dihardue kanpalekuan». Nunen seme Josuek, gaztetatik Moisesen laguntzaile zanak, esan eban: «Moises, ene jauna, galazo egiezu». Baina Moisesek erantzun eutsan: «Nigaitik jeloskor? Gurago neuke herri osoa profeta balitz eta Jaunak bere espiritua danei emongo baleutse!»

IRAKURGAIA 2
Zuen ondasunak ustelduta dagoz.
Santiago Apostoluaren gutunetik
St 5, 1-6
Entzun orain, zuek, aberatsok! Egizue negar eta aiene gainera jatortzuezan zoritxarrakaitik. Ustelak jota dagoz zuen aberastasunak, eta sitsak janda zuen jantziak. Ugerrak jota dagoz zuen urre-zidarrak, eta uger hori izango dozue testigu zeuen kontra, eta suak lez jango dau zuen haragia. Auzi aurreko azkenak diran egun honeetan pilatu dozue aberastasuna.
Zuen soloetan uzta batu eben langileei ordaindu ez zeuntseen soldateak deadarka dihardu, eta igitarien deadarra Jaun ahalguztidunaren belarrietara heldu da. Bapo bizi izan zaree zuek hemen lurrean eta atseginetara emonak; holan, abereak lez gizendu zaree hilketa-egunerako. Errubagea kondenatu dozue eta hil, eta inork ezin izan deutsue aurre egin.

SALMOA
Sal 18, 8 eta 10. 12-13. 14
R/. Jaunaren arauak zuzenak dira, bihotzaren asegarri.
Jaunaren legea bikain, barrua arnasbarritzen dau;
Jaunaren agindua fidagarri, heldubakoa zuhur egiten dau.
Jaunaganako begirunea garbi, betiko irauten dau.
Jaunaren erabagiak egiazko, dan-danak bidezko. R/.
Zure morroi honek hareetan dau argia,
hareek gordetean sari handia.
Nork ezagutu bere hutsegiteak?
Garbitu nagizu ezkutuko erruetatik. R/.
Gorde nagizu osorik harrokeriatik:
ez dakidala nagusitu;
holan, akasbako izango naz, pekatu larritik libre. R/.

EBANJELIOA
Gure aurka ez dagoana gure alde dago.Zure eskuak arriskuan jarten bazaitu, ebagi egizu.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 9, 38-43.45.47-48
Aldi haretan, Joanek esan eutsan Jesusi: «Maisu, gizon bat ikusi dogu zure izenean deabruak botaten, eta galazo egin gura izan deutsagu, ez da-eta gure taldekoa».
Baina Jesusek erantzun: «Ez galazo, ez da-eta inor, nire izenean mirari bat egin eta gero Nitaz txarto-esaka jardungo dauanik. Izan ere gure aurka ez dagoana gure alde dago-eta».
Jesusek esan eutsen ikasleei: «Mesiasen jarraitzaile zareelako, baso bat ur bada ere emoten deutsuena, benetan dinotsuet, ez da sari barik geldituko.
Nigan sinesten daben txiki honeetakoren baten sinesmena galbidean jarten dauanak, hobe leuke errotarri bat lepotik lotu eta itsasora amilduko balebe.
Zeure eskuak galbidean jarten bazaitu, ebagi; hobe dozu eskumotz betiko bizitzan sartzea, esku biak dozuzala infernura, amatau ezineko sutara, joatea baino. Zeure oinak galbidean jarten bazaitu, ebagi; hobe dozu hankamotz betiko bizitzan sartzea, oin biak dozuzala infernura jaurtia izatea baino. Zeure begiak galbidean jarten bazaitu, atara; hobe dozu begibakar Jainkoaren erreinuan sartzea, begi biak dozuzala infernura jaurtia izatea baino; han ez da hilten barruko harra, ezta amatetan ere sua.