05-07-2024 Viernes, XIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Ebanjelizazinoa 5 Liturgia 5 Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Eguna: 30-07-2023
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, XVII
Evangelio y Lecturas de 30-07-2023

IRAKURGAIA 1

Zuzen erabagiteko jakituria eskatu dozu.

Erregeen liburutik
1 Erg 3, 5. 7-12

Egun hareetan, Gabaonera joan zan Salomon erregea opariak eskeintzera, ha zan-eta kultu-lekurik nagusiena. Mila erre-opari eskeini ebazan Salomonek altara gainean. Gau haretan Jauna agertu jakon amesetan Gabaonen, eta esan eutsan: «Eskatu gura dozuna, eta emongo deutsut».
Salomonek erantzun eutsan: « Jauna, ene Jainko, nire aita Daviden ordez ni, zeure zerbitzari hau, egin nozu errege. Ni, ostera, gaztea naz eta ez dakit zelan gobernatu. Zure zerbitzari hau Zuk aukeratu dozun herriaren erdian dago, herri izugarria, ugariaren ugariz ezin konta ahalakoa. Emoiozu zeure zerbitzari honi adimen argia, zure herria gobernatzeko, eta ona eta txarra bereizteko. Bestela, zelan gobernatu zure herri handi hau?»
Atsegin izan jakon Jaunari Salomonen eskaria, eta esan eutsan: «Hori eskatu dozulako, eta ez zeuretzat urte asko, aberastasunak edota zeure arerioen heriotzea, zuzen gobernatzeko jakituria baino eskatu dozulako, beteko dot zuk eskatutakoa: zure aurretik inork izan ez dituan eta zure ondoren ere inork izango ez dituan adinako jakituria eta adimena emongo deutsudaz. Gainera, eskatu ez dozuna ere emongo deutsut: aberastasunak eta ospea, zure egunetan inongo erregek izango ez dituan neurrian».

IRAKURGAIA 2

Jainkoak aukeratu ginduzan, bere Semearen irudiko izan gaitezan.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako gutunetik
Erm 8, 28-30

Senideok: Badakigu Bera maite dabenen onerako bideratzen dituala Jainkoak gauza guztiak, bere aurre-erabagiaz deitu eutsenen onerako, hain zuzen ere.
Aurrez ezagutu ebazanak aukeratu ere egin ebazan Jainkoak, bere Semearen irudiko izan zaitezen eta, holan, Semea senide askoren artean lehen-seme izan eiten. Aurrez aukeratu ebazanei deitu ere egin eutsen; deituak, barriz, zuzentzat hartu ebazan: eta zuzentzat hartutakoak aintzaz bete.

SALMOA

Saltzen ditu daukozan gauza guztiak, eta soloa erosten dau.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 13, 44-52

Aldi haretan, esan eutsen Jesusek ikasleei: «Zeruetako erreinuagaz soloan ezkutatuta dagoan altxorragaz lez jazoten da. Norbaitek, aurkitzen dauala, barriro ezkutau egiten dau eta, pozaren pozez joan, dituan guztiak saldu eta solo ha erosten dau.
Era berean, zeruetako erreinuagaz, harri bitxi bila dabilen merkatariagaz lez jazoten da. Balio handiko bat aurkitzen dauanean, joan, bere gauza guztiak saldu eta erosi egiten dau.
[Era berean, zeruetako erreinuagaz itsasora bota eta mota guztietako arrainak batzen dituan sareagaz lez jazoten da. Beterik dagoanean, bazterrera ataraten dabe eta, jesarririk, onak otzarara batzen dabez eta txarrak kanpora botaten. Holan jazoko da munduaren azkenean: aingeruak etorri eta gaiztoak zintzoen artetik bereiztu egingo dabez eta su-labara botako. Han izango dira negarra eta agin-karraska!» Jesusek itaundu eutsen ikasleei: «Ulertu al dozue guzti hau?» «Bai», erantzun eutsoen. Eta Jesusek: «Beraz, zeruetako erreinuko ikasle egin dan lege-maisua, bere altxorretik zahar eta barriak ataraten dituan etxeko jaunaren antzekoa da».]

EBANJELIOA