Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 31-07-2022
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, XVIIEvangelio y Lecturas de 31-07-2022
IRAKURGAIA 1
Bedeinkazinoa eta madarikazinoa jarten deutsudaz gaur aurrean.
Deuteronomio liburutik
Dt 30, 15-20
Honan berba egin eutsan Moisesek herriari: «Begiratu, bizia eta zoriona, heriotzea eta zorigaitza jarten deutsudaz gaur aurrean. Entzuten badozuz gaur nik emoten deutsudazan Jaunaren, zeure Jainkoaren, aginduak, Jauna, zeure Jainkoa, maitatuz, haren bidean ibiliz eta haren agindu, lege eta erabagiak betez, biziko zara, eta ugarituko eta bedeinkatuko zaitu Jaunak, zeure Jainkoak, jabetzan hartzera zoazen lurraldean.
Baina zure bihotza okertzen bada, entzuten ez badozu eta jainko arrotzen aurrean ahuspeztu eta hareek gurtzeko tentazinoari amore emoten badeutsazu, gaur iragarten deutsut guztiz hondatuko zareala, eta ez dozula luzaro iraungo, Jordanez beste aldean jabetzan hartzera zoazen lurraldean.
Zeru-lurrei deitzen deutset gaur zure aurka testigu: bizia eta heriotzea, bedeinkazinoa eta madarikazinoa jarten deutsudaz aurrean. Zuk eta zure ondorengoek bizi gura badozue, aukeratu egizu bizia, Jauna zeure Jainkoa maitatuz, haren esana entzunez eta Hari lotuz. Horretan dago zure bizia eta hortik jatortsu Jaunak zure guraso Abrahami, Isaaki eta Jakobi zin eginez agindutako lurraldean luzaro biziteko ahalbidea».

IRAKURGAIA 2
Egizue dana Jaungoikoaren aintzarako.
San Paulo apostoluak Korintotarrei
1 Kor 10,31-11,1
Senideok: Nahiz jan, nahiz edan, nahiz beste edozer egiten dozuela, egizue dana Jaungoikoaren aintzarako. Ez emon gaitz-biderik, ez judutarrei, ez greziarrei, ez Jaungoikoaren Elizeari.
Nik ere, neure aldetik, guztiei emoten deutset atsegin, ez neure onari begira, eurenari baino, guztiak salbatu daitezan. Izan zaiteze nire antzeko, ni Kristoren antzeko nazan lez.

SALMOA
Sal 1,1-2.3.4 eta 6
R/. Bai dohatsu Jaunagan itxaropide dauan gizakia.
Bai dohatsu gaiztoen asmoari jarraitzen ez deutsana,
hobendunen bidean ez dabilena,
lotsabakoen batzarrean jezarten ez dana.
Bestetara, Jaunaren legean atsegin dauana,
gau eta egun Haren legea hausnartzen dauana. R/.
Ur ertzean aldaturiko zuhaitza lakoa izango da,
bere sasoian emoten dau frutua,
eta orririk ihartzen ez jako,
zeregin guztietan ondo doakio. R/.
Ez holan gaiztoak, ez holan:
haizeak daroan lastoa lakoak izango dira.
Zintzoen bidezain Jauna dago-eta;
gaiztoen bidea, barriz, hondamendirako. R/.

EBANJELIOA
Nigaz etorri nahi dauanak, uko egin begio bere buruari,hartu begi egunero bere kurutzea, eta jarraitu beist.
Jesukristoren Ebanjelioa san Lukasen liburutik Lk 9, 18-26.
Jesus bakarrik otoitzean egoala Hamabien aurrean honan itandu eutsen: «Ni nor nazala dino jenteak?» Hareek erantzun: «Batzuk, Joan Bateatzailea; besteak, barriz, antzinako profetaren bat biztu dala». Berak, orduan: «Eta zuek, nor nazala dinozue?» Pedrok erantzun eutson: «Jaungoikoaren Mesias».
Baina Jesusek inori ez esateko agindu eutsen, zorrotz. Eta esan eutsen: «Beharrezkoa da Gizonaren Semeak neke haundiak eroatea: zaharrak eta idazlariak baztartu egingo dabe eta hil; baina hirugarren egunean biztu egingo da».
Eta Jesusek esan eutsen guztiei: «Nigaz etorri nahi dauanak uko egin begio bere buruari, hartu begi egunero bere kurutzea, eta jarraitu beist.
Izan ere, bere bizia salbatu nahi dauanak, galdu egingo dau; baina bere bizia Nigatik galtzen dauanak, salbatu egingo dau.
Zertarako dau gizonak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen eta ondatzen badau?
Norbait Nitzaz eta Nik irakatsiaz lotsatzen bada, Gizonaren Semea ere lotsatu egingo da haretzaz, bere edertasunean eta Aitaren eta aingeru santuen aintzatan datorrenean».