17-09-2025 Miércoles, XXIV semana - tiempo ordinario

Misinoak

 

Misinoetarako Eleizbarrutiko Ordezkaritza da gure lekuko Eleizaren misiolari alderdia era profetiko eta eraldatzailean, eta mundu-mailako, ikuspuntutik buztartzeko ardura dauan erakundea Bizkaiko Eleizan

Gehiago jakiteko & Hartu-emonerako

Ordezkaria: Manuel Heredia 
Tf.: 94 679 00 43
E-maila: mheredia@bizkeliza.org

Helbidea: Plaza Nueva, 4-2º, 48005 Bilbao

Misinoa

Ebanjelizazinoan, giza eta gizarte sustapenean eta pertsonarik ahulenen arlo guztietako -pertsonala, familia, gizartea- sustapenean Jainkoaren herri osoaren partaidetzaren bidez sinodo-erantzukizunaren oinarrizko printzipioa gauzatzea da Bilboko Euskal Eleizbarrutietako Misinoak fundazinoaren xedea. Ebanjelizazino hori lekuko beste hainbat Eleizagaz gauzatzen dau herrialdeetan, nazinoarteko alkartasun eta lankidetza sustatuz, munduan hedatuta dagoan era guztietako pobretasunaren aurka eta herri guztien garapenaren alde borrokatuz, lurreko txirotuenek heziketa, osasun, elikadura eta bizileku arloan dabezan preminei erantzunez.

Heziketa, sentsibilizazino, akonpainamendurako prozesuen bidez eta misiolariak bialduz, misino-sustapenaren eta Eleizen arteko lankidetzaren arloan nagusi dan garapen-helburuaren ordezko proposamenak burutzen doguz Iparraldean zein Hegoaldean:

Iparraldean: Bizkaiko kristau alkarteagaz

Hegoaldean: misiolariakaz eta Eleiza eta herri txirotuakaz

Mandatua

Eleizbarrutiaren misiolari alderdia sustatzea da Misinoetarako ordezkaritzaren egitekoa. Misiolari sustapena da jardunbide estrategikoa eta horretarako Aita Santuaren agindupeko Misiolari Egintzak erakundeagaz koordinatzen da eta Eleizek alkarlanean jarduten dabe.

1. Eleizen arteko alkarlana

Honen zeregina:

  • Jatorriz gure eleizbarrutikoak diran edo gure Eleizako pastoralgintzan parte hartu daben eta beste Eleiza batzuetan eleiz zerbitzua eta zerbitzu ebanjelizatzailea gauzatzen daben misiolariakaz hartu-emona izateko bideak ezarri eta bultzatu.

  • Misiolari bokazinoak sortu eta sustatu alkarteko kideen artean, laiko, lekaide, lekaime zein abadeen artean.

  • 1948tik aurrera Donostia eta Gasteizko eleizbarrutiakaz batera egiten diharduan misiolari ibilbidean hartutako konpromisoak hareekaz alkarlanean bete. (Ikusi Bilbao, Donostia eta Gasteizko Gotzainen hitzarmena Eleizbarrutietako Misinoetan lankidetzan jarduteari buruz)

  • Lankidetzarako egitasmoak babestu eta senidetzeak bultzatu, Eleizen arteko lankidetza lez, bardintasunezko hartu-emonetik, egoera zuzen eta anaikorragoari begira aldaketak eragiteko.

2. Misiolari sustapena:

Honen zeregina:

  • Sen misiolari unibertsala bultzatu Eleizbarrutiko ohiko pastoralgintzan kanpainen bitartez

  • Misiolari bokazinoak sortu

  • Heziketa eta sentsibilizazinorako taldeak sortu

  • Munduan dagozan bidegabekeriazko egoerei buruzko gogoetak eragin kristau fedetik

  • Zuzentasuna, bakea, zuzenbidea eta mundu mailan antolamendu barria sustatzen dabezan jarrera eta bizi-aukera ebanjelikoak sustatu.

Honen haritik, Kidenda – Merkatariza zuzena (Misinoen, Caritasen eta Alboanen egitasmoa) sortu da bidezko merkataritza hartu-emonak bultzatzeko, ekoizleei soldata duina ekarriko deutsen, pertsonak eta ingurumena errespetatuko dituan, pobretasuna eragiten daben egituren aldaketan konprometituta dagoan alkarte ekoizpena eta kontsumo arduratsua sustatzeko.

Misinoetarako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren jardunbideak

  • senide lankidetza edo laguntza

  • Eleizen arteko lankidetzazko jardueraren eta misiolari sustapena bat etortea

  • behartsuen aldeko aukera

  • misiolari ekintza kristau alkartearen funtsezko alderdi lez

  • Eleizbarrutien arteko koordinazinoa eta baterako pastoralgintza

  • misiolari-senaren inguruko sentsibilizazinoa eta bere hedapena

  • bidegabekerien salaketa eta fedearen zabalkundea

Honen ondorioak:

  • Ordezkaritzatik eleizbarrutiko misiolari jarduera osoa, bere helburu biak eta egiteko guztiak planifikatu

  • Eleizbarrutiak misiolari jardueraren garapenerako dituan giza bitartekoen eta bitarteko material eta ekonomikoen osoko kudeaketa

  • Pastoral barruti, ikastetxe eta kongregazino erlijiosoakaz koordinatuta eta alkarlanean aritzeko sistemak garatu, ordezkaritzaren antolamendua kontuan hartuz eta gogoeta eta proposamenetarako organo bateratuak sustatuz

Koordinazinoa eta Sareak

Erreinua beste batzukaz batera eraiki behar dogula sinisten dogunez, koordinatuta jarduten dogu, sare zabalak sortu eta alkarregaz bidegabekeria eta pobretasunaren aurrean aukera duinak ahalbideratzeko.

Koordinazinoa:

  • Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako Gasteiz eta Donostiako ordezkaritzakaz (esteka Eleizbarrutietako Misinoetara).

  • ETPI eta Caritasegaz Ipar-Hegoa ikastarorako eta etenbako heziketarako.

  • Laikotzarako Idazkaritzagaz misino-bereizketarako prestatzeko.

  • Caritas eta Alboan erakundeakaz, Kidenda egitasmoan (estekak)

  • Caritasegaz misino eta alkartasunerako parrokietako taldeetarako.

  • OMP erakundearen Ipar inguruko Ordezkaritzakaz: Gasteiz, Donostia, Iurña eta Calahorra-Calzada Logroñoko eleizbarrutiak.

  • Beste hainbat erakundegaz koordinatuta, askotariko kanpaina eta ekimenak babesten doguz: Bidezko Merkataritzaren Nazinoarteko Eguna (Kidendaren bidez zuzenean parte hartzen dogu bidezko merkataritzan); pobretasunaren aurkako nazinoarteko eguna (GGKEen koordinadorak sustatzen dau) ; FIAREren ekimenak… (estekak)

itxi