24-12-2024 Martes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Ebanjelizazinoa 5 Misinoak 5 Eleizen Arteko Lankidetza

Eleizen Arteko Lankidetza

Lankidetzan jardutea, alkartasunari aurpegia ipintea da, beste Eleiza batzukaz, beste herri batzukaz hartu-emanean jartzea.

Misinoetarako ordezkaritzan, Eleizen arteko lankidetza, Eleiza ahizten egitasmoa garatzea da, hau da, bat eginik txirotuen alde egitea, alkar errespetatuz emonez eta jasoz.

Gure eleizbarrutiei lotuta egon diran, jatorriz hemengoak diran edo gure Eleizaren pastoralgintzan esku-hartu daben eta orain beste Eleiza batzuetan zerbitzu eta ebanjelizazinoan ari diran misiolariakaz hartu-emona izan eta loturak estutu.

Misino-bokazinoak biztu eta sustatu eleizbarrutian, laikoen, lekaide eta lekaimeen zein abadeen artean.

Donostia eta Gasteizko eleizbarrutiakaz bat eginda, 65 urteko misino-ibilbidean Ekuador eta Angolan hartutako konpromisoak bete.

Lankidetzarako egitasmoetan lagundu eta senidetzeak bultzatu, bardintasunezko harremanetik Eleizen arteko lankidetza gauzatuz, egoera zuzen eta anaikorragoa ezarri ahal izateko.

Bizkaiko misiolariak

Jesusek esan eutsen: “Zoaze bada, eta egin herri guztiak nire ikasle” (Mt 28, 19) Misiolariek eleizbarrutiaren munduko beste Eleiza eta herriakazko misino-konpromisoa agertzera emoten dabe. Gure Eleizbarrutiko 300 misiolari inguruk 50 herrialde baino gehiagotan jarduten dabe, beste alkarte batzuetan bizilagun izanez eta lan eginez, Barri Ona iragarriz, Jainkoaren Erreinua eraikiz.

  • Amerikan dago misiolari gehien, esate baterako: Puerto Ricon, Guatemalan, El Salvadorren, Nikaraguan, Panaman, Kuban, Costa Rican, Argentinan, Mexikon, Ekuadorren, Kolonbian, Txilen, Brasilen, Bolivian, Paraguain, Venezuelan…
  • Afrikan, Kongoko Errepublika Demokratikoan dago misiolari gehien, baina badira herrialde honeetan be: Ruanda, Txad, Ekuatore Ginea, Kenya, Senegal, Madagaskar,…
  • Asia eta Ozeanian, Australian, Txinan, Indian, Indonesian, Israelen Taiwanen, Tailandian.
  • Iparraldeko herrialdeetan be badagoz misiolariak, gehienak Europan, baina baita Kanada eta Estatu Batuetan be.

Ehuneko 51 emakumeak dira eta ehuneko 49 gizonak; kongregazinoei dagokienez, jesuitak dira ugarienak gizonezkoen kasuan, eta Berrizko Mesedetako Misiolariak eta Karmeldar Misiolari Teresiarrak emakumezkoen artean. Ordezkaritzak misinoetako lekuetatik aurkezten deuskuezan ebanjelizatze eta garapenerako egitasmoei laguntzeko eskariak jasoten eta bideratzen ditu.

Euskal Eleizbarrutietako Misinoak

Bilbao, Vitoria-Gasteiz eta Donostiako Eleizbarrutiak

“Itzi etxea eta lanbideak, itzi kokapena, irten herri bizira, han dago zure patua. Ez ezer egin, bizi auzotarraren ondoan. Ez zara ideia, nire arreba, anai zara. Eta egin jauzi lokatzara, zeurea ez dan horretan murgildu. Holan, gu izango gara, zu eta ni bat eginda” (Josu Lopez Villalba)

Euskal Eleizbarrutietako Misinoak Bilbao, Donostia eta Gasteizko Eleizbarrutien misino-konpromisoaren zehazpen dira 1948tik Brasil, Venezuela, Txile eta Ekuadorren, Hego Amerikan eta Ruanda, Kongoko Errepublika Demokratiko eta Angolan, Afrikan. 1948tik aurrera, alkar hartuta bizi daben “abentura”. Euskal Eleizbarrutietako Misinoen ardura hiru eleizbarrutiena da.

 

Historia

Eleizbarrutietako Misinoak 1948ko urrian sortzen da, orduan Bizkaia, Gipuzkoa eta Arba barne hartzen ebazan Gasteizko eleizbarrutiko zortzi misiolariz osatutako lehenengo taldea Los Rioseko (Ekuador) misinora abiatu zanean. Los Rioseko misinoaren atzetik, beste hainbat misino sortzen da Ekuadorreko lurraldeetan eta Angolan, Venezuelan (biak 1959an), Ruandan (1962), Txile, Brasil eta Zairen (1964). Zehatz-mehatz, 596 misiolarik eskaini daben euren bizitza (urtebetetik hasi 40 urtera arte) misinoen zerbitzuan.

1951n, Gasteizko eleizbarrutia gaur egun ezagutzen doguzan Bilbao, Donostia eta Gasteizko eleizbarrutietan banatu zan. Baina Eleizbarrutietako Misinoetarako 3 ordezkaritzek alkartuta jarraitu eben.

 

 

Estekak

Egitasmoak eta senidetzeak

Lankidetzarako egitasmoa joan-etorriko bitartekoa da eta alkartasuna gauzatzeko balio dau. Egitasmoen bidez, beste herri batzukazko senidetasuna zehaztu geinke.

Egiatasmoak:

Misinoetarako ordezkaritzatik Euskal Eleizbarrutietako MIsinoen egitasmoak zein beste talde eta kongregazinoenak bideratu eta lagundu egiten dira. Holan, nabarmenagoa da Eleizen eta herrien arteko alkartasuna eta senidetasuna. 
 
Egitasmoak gure eleizbarrutiko talde eta alkarteetara hurreratzeko bide dira, Hegoaldeko pertsona eta alkarteei aurpegia ipiniz, euren eroeratik, euren aberastasun eta beharrizanakaz, Jesus pobretasunean agertzera emonez.  
 
Erakundeen sendotzea, trebakuntza, alkarte garapena, genero-bardintasuna eta emakumeen ahalduntzea, zeharkako ardatz lez, sustatzen dabezan egitasmoei lehentauna emoten jake.

Senidetzeak:

Senidetzea eleizbarrutiko parrokia eta alkarteen eta beste herrialde batzuen arteko hartu-emonerako eta alkar aberasteko esperientzia da, senidetasuna gauzatu ahal izateko. 
 
Geure baitatik atarateko benetako gogoa izan behar dogu behartsuen munduan sartzeko, euren erakunde eta egitasmoak baloratzeko eta askapen-egitasmoan esku-hartzeko.

 

Udako esperientziak

Familia batek, alkarte batek, pastoral talde batek harrera egiten dau eta euren eskutik hango errealidade hori ezagutzeko aukera dago: euren batzar eta jarduerak, antolamendua, egoerari aurre egiteko bideak… 
 
Hegoaldeko errrealidadeagaz eguneroko bizitzatik hartu-emona izatea da helburua. Ipar-Hegoaldea ikastaroan hausnartutakoa bizitzara eroatea. Ikastaro hori egitea ezinbesteko baldintza da esperientzia hauek bizi ahal izateko.

Jardunbidea:

Misinoetan parte hartu (aldi sakona alkarteen ibilbidean) 
Egitasmoren bati (hezkuntza, osasuna…) laguntzeko jardueran parte hartu.

IPAR-HEGOALDEA IKASTAROAREN INFORMAZINOA  

 

itxi