Orain pare bat aste, itaunketa bat jaso zenduen, astero SMS bat bialtzeari buruz, Astekoak izeneko ikus-entzunezko laburpenaren estekeagaz. Domekero eskegiten dogu gure Youtubeko kanalean eta eleizbarrutiko webgunearen azalean.
Ohar honen bidez, galdera-sortari erantzun zeuntsien persona guztiekin partekatu gura doguz ekarpenak, eta argibideren bat emon gura deutsuegu.
Astekoak, laburpena bideoan
Gogoratu besterik ez Astekoak, Eleizbarrutiko web-ean ikusten dozuen bideoa, bizkeliza.org, astelehenetik igandera, argitaratu diran albisteetako batzuk jasoten dabezan laburpena dala.
Albiste batzuk astean zehar izandako ekitaldietara joten dabe, beste batzuk aurrerago gertatuko diran ekitaldiak iragarteko dira.
Bideoaren iraupena “iraunkorra” izan daiten saiatzen gara. Hau da, gehienez minutu bat eta bi minutu artekoa.
Zuen iradokizunak eta ekarpenak
| Ekarpena | Erantzuna |
|---|---|
Posta elektronikoz bidaltzea | Komunikazino sailak barikuro kaleratzen dauen boletinean izena emotea iradokitzen dogu. |
Aurrea hartzea. Hilaren 10ean, hilaren 9an, Eleizbarrutiaren finantziazinoa Iberdrola torrean aurkeztu zala jakinarazo eben | Gorago azaldu dogun moduan, Elizbarrutiko webgunean, bizkeliza.org, astelehenetik domekara argitaratu diran albisteetako batzuk batzen dituan laburpena da. Albiste batzuk astean zehar izandako ekitaldietara igortzen dabe, beste batzuk aurrerago jazoko diran ekitaldietara. |
Jaso ondoren erantzunen bat emon edo iruzkinen bat egin ahal izatea. Ez da beharrezkoa publikoa izatea, baina ekarpena egingo neuke. | Egin daitekez. Bideoa Youtubeko kanalean dagoenez, bertan zuzenean egin daitekez iruzkinak eta ekarpenak. |
Ekintza instituzinonalagoekin alderatuta, lurralde/mobimentu/komunidadeen barri gehiago emongo leukez. | Lurraldeetako barririk gehienak asteburuan sortzen dira eta normalean sare sozialetan argitaratzen doguz gertatzen diran unean bertan, zaharkituta geratu ez daitezan. Normalean honeek ez doguz asteko barrien laburpenean sartzen. |
Letra handiagoa. Eta albiste bakotxaren iraupen luzeagoa. | Albiste eta bideo bakotxaren iraupen egokiena asko jota 2 minutukoa da. Irakurterrezago egiten eta denpora laburrean emotearen arteko orekari eusten ahaleginduko gara. |
Maiztasuna (15 egunen behin??) | Astero egiten da, luzeegia ez daiten izan. |
Formatua. Titular guztiak begiratu batean irakurri ahal izatea | Bideoa danez, ez da posible. Webgunera joan daitekez albiste guztiak ikustera. Edo posta elektronikoz iristen dan asteko boletinean harpidetu |
Zuen esanetara
Halan be, zuen esanetara gagoz ekarpen, lankidetza eta abar gehiago egiteko.
Bilboko Gotzaindegiko Komunikazio Sailean aurkituko gozuez:



