Barriak
Gaubeila bakearen, armagabetzearen eta zuzentasunren alde, bihar Bilbon
Bizkaiko kristau norbanako eta taldeek sustatutako "Bake goldeak / Arados de paz" mobimentuak bake, armagabetze eta zuzentasunaren aldeko gaubeila deitu dau. Bihar -ekainak 24, martitzena- izango da Joan Santuak eleizan (Bilboko Alde Zaharreko Erronda eta Kurutzea kaleen alkargunea), 20:00etatik 22:00etara. Bake goldeak / Arados de paz mobimentua "gerrek, gatazka eta …
Bizkaiko kristau mobimentuak armagabetzearen alde
Antolatzaileek dei egin dabe bihar eskolapioen ikastetxean 10.00etatik 13:00era ospatuko dan ekitaldira joateko. Euren esanetan, une egokia da "gure kristau tradizinoaren" historian beti agertu izan diran "bakearen aldeko eta indarkeriaren aurkako konpromisoa" eguneratzeko. Era berean, ezinbestekotzat joten dabe herritarren mobilizazinoa gaur egun guztiz hedatuta dagoan …
Parte hartu gura dozu bakearen, desarmearen eta zuzentasunaren aldeko ekitaldian?
Maiatzaren 31an, zapatuz, ekitaldia izango da eskolapioek Bilbon daben ikastetxean, 10:00etatik 13:00era. BIzkaiko kristau talde, alkarte eta mobimenduek antolatuta, otoitz egiteko eta proposamenak aurkezteko alkartuko dira, "bakea, desarmea eta zuzentasuna" aldarrikatuz.
Bihar, XI. Bake Topaketa, Gernikan
Bihar -otsailak 22, zapatua, Bake Topaketaren XI. ekitaldia ospatuko da Gernikan. Aurton, Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena eta Urte Santua ospatzen dihardugu eta Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak gertaera biok gogoratu nahi izan ditu eta dei egi dau "bizi izandako historiatik ikasteko, oroimena egiteko eta ospatzeko".
Bakea josteko deia Bake Topaketarako kartelean
Bake Topaketaren XI. ekitaldia barritasunez beteta dago. Aurton, Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenari eta mundu osoko Eleizak ospatzen diharduan Urte Santuari lotuta ospatuko da. Ekitaldiaren antolaketaz arduratzen dan Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak gertaera biak gogoan hartu gura ditu eta "bizi izandako historiatik ikasi, oroimena egin eta …
Oroimenaren Egunean, estorsinoa jasan daben pertsonak gogoratuko dira
Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Bake eta Adiskidetzerako sailetik proposamena egin dabe azaroaren 10ean ospatuko dan Oroimenaren Egunerako, bakarka, taldean edo alkartean egiteko. Besteak beste, ETAk bahitu eban enpresariaren seme dan eta, gertaera haren ingurukoak azaltzeaz batera, adiskidetzearen ikuspuntutik gogoetak eskainiz, "La caverna" …
Oroimenaren Eguna. 2024ko azaroak 10
Oroimenaren eguna dala-eta, “Bakea eta Adiskidetzea” sailetik, era bateko eta besteko erakundeetatik egunotarako antolatu daiezan ekitaldietan parte hartzera deitzeaz batera, egiteko proposamena aurkeztu gura deutsuegu, bakarka, taldean edo alkartean egin daizuen.
Bake Topaketa 2024
Bizkaiko Eleizak ohikoa dauanez, Garizumako lehenengo zapatuz bake eta adiskidetzearen aldeko hitzordua dau, Bake Topaketa.
Bilboko gotzainak gogoan izan dau Uriarte gotzaina Bake Topaketan
Goizean Ziortzan ospatu dan "Bake Topaketa" bake eta adiskidetzearen aldeko Bilboko Eleizbarrutiko ekitaldian, On Joseba Segura Bilboko gotzainak gogoan izan dau joan dan domekan iktusa jasan ondoren Basurtuko ospitalean egoera larrian dagoan On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua.
1,9 kilometroko ibilaldia Bolibarretik Ziortzara bakearen alde
Bihar, Garizumako lehenengo zapatuz, 'Bake Topaketa' Bake eta Adiskidetzearen aldeko Bilboko Eleizbarrutiko topaketaren X. ekitaldia ospatuko da. 250 lagun inguruk emon dau izena 9:45etan Bolibarko parrokiako eleizpean. Handik oinez egingo da ibilbidea zistertar monjeen Ziortzako monasterioraino. On Joseba Segura Bilboko gotzainak parte hartuko dau bakearen aldeko ekitaldian …
Gaubeila bakearen, armagabetzearen eta zuzentasunren alde, bihar Bilbon
Bizkaiko kristau norbanako eta taldeek sustatutako "Bake goldeak / Arados de paz" mobimentuak bake, armagabetze eta zuzentasunaren aldeko gaubeila deitu dau. Bihar -ekainak 24, martitzena- izango da Joan Santuak eleizan (Bilboko Alde Zaharreko Erronda eta Kurutzea kaleen alkargunea), 20:00etatik 22:00etara. Bake goldeak / Arados de paz mobimentua "gerrek, gatazka eta ganozidioek, defentsara zuzendutako aurrekontu publikoek eta gerrarako ekonomiak gora egin" dabela-eta sortu zan.
Bizkaiko kristau mobimentuak armagabetzearen alde
Antolatzaileek dei egin dabe bihar eskolapioen ikastetxean 10.00etatik 13:00era ospatuko dan ekitaldira joateko. Euren esanetan, une egokia da "gure kristau tradizinoaren" historian beti agertu izan diran "bakearen aldeko eta indarkeriaren aurkako konpromisoa" eguneratzeko. Era berean, ezinbestekotzat joten dabe herritarren mobilizazinoa gaur egun guztiz hedatuta dagoan gerraren aldeko joera geldiarazoteko. Luis Mari Vega bake eta adiskidetzerako Bilboko eleizbarrutiko arduradunak ekitaldian parte hartzeko deialdia egin dau Radio Popular-Herri Irratian egin deutsen alkarrizketan.
Parte hartu gura dozu bakearen, desarmearen eta zuzentasunaren aldeko ekitaldian?
Maiatzaren 31an, zapatuz, ekitaldia izango da eskolapioek Bilbon daben ikastetxean, 10:00etatik 13:00era. BIzkaiko kristau talde, alkarte eta mobimenduek antolatuta, otoitz egiteko eta proposamenak aurkezteko alkartuko dira, "bakea, desarmea eta zuzentasuna" aldarrikatuz.
Bihar, XI. Bake Topaketa, Gernikan
Bihar -otsailak 22, zapatua, Bake Topaketaren XI. ekitaldia ospatuko da Gernikan. Aurton, Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena eta Urte Santua ospatzen dihardugu eta Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak gertaera biok gogoratu nahi izan ditu eta dei egi dau "bizi izandako historiatik ikasteko, oroimena egiteko eta ospatzeko".
Bakea josteko deia Bake Topaketarako kartelean
Bake Topaketaren XI. ekitaldia barritasunez beteta dago. Aurton, Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenari eta mundu osoko Eleizak ospatzen diharduan Urte Santuari lotuta ospatuko da. Ekitaldiaren antolaketaz arduratzen dan Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak gertaera biak gogoan hartu gura ditu eta "bizi izandako historiatik ikasi, oroimena egin eta ospatu".. Bake Topaketa Gernikan izango da otsailaren 22an eta zabalik da autobusetarako izena emoteko epea orri honetan. Otsailaren 16a da azken eguna.
Oroimenaren Egunean, estorsinoa jasan daben pertsonak gogoratuko dira
Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Bake eta Adiskidetzerako sailetik proposamena egin dabe azaroaren 10ean ospatuko dan Oroimenaren Egunerako, bakarka, taldean edo alkartean egiteko. Besteak beste, ETAk bahitu eban enpresariaren seme dan eta, gertaera haren ingurukoak azaltzeaz batera, adiskidetzearen ikuspuntutik gogoetak eskainiz, "La caverna" liburua idatzi dauan Jose Maria Guiberti egindako alkarrizketa aurkeztu dabe.
Oroimenaren Eguna. 2024ko azaroak 10
Oroimenaren eguna dala-eta, “Bakea eta Adiskidetzea” sailetik, era bateko eta besteko erakundeetatik egunotarako antolatu daiezan ekitaldietan parte hartzera deitzeaz batera, egiteko proposamena aurkeztu gura deutsuegu, bakarka, taldean edo alkartean egin daizuen.
Bake Topaketa 2024
Bizkaiko Eleizak ohikoa dauanez, Garizumako lehenengo zapatuz bake eta adiskidetzearen aldeko hitzordua dau, Bake Topaketa.
Bilboko gotzainak gogoan izan dau Uriarte gotzaina Bake Topaketan
Goizean Ziortzan ospatu dan "Bake Topaketa" bake eta adiskidetzearen aldeko Bilboko Eleizbarrutiko ekitaldian, On Joseba Segura Bilboko gotzainak gogoan izan dau joan dan domekan iktusa jasan ondoren Basurtuko ospitalean egoera larrian dagoan On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua.
1,9 kilometroko ibilaldia Bolibarretik Ziortzara bakearen alde
Bihar, Garizumako lehenengo zapatuz, 'Bake Topaketa' Bake eta Adiskidetzearen aldeko Bilboko Eleizbarrutiko topaketaren X. ekitaldia ospatuko da. 250 lagun inguruk emon dau izena 9:45etan Bolibarko parrokiako eleizpean. Handik oinez egingo da ibilbidea zistertar monjeen Ziortzako monasterioraino. On Joseba Segura Bilboko gotzainak parte hartuko dau bakearen aldeko ekitaldian eta gogoan izango dabe iktusa jasanda ospitalean dan On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua.