Barriak
Etiquetado como: Erramu-domeka
Meza Oizko ermitan, 790 metroko altueran
Gaur, San Kristobal egunez, Bizkaiko 'mendi punta' batean, ia Oiz mendiaren tontorrean, meza ospatuko da. Eukaristia 11:30etan ospatuko da, Munitibarko lursailetan dagoan ermita horretan. Portugalete, Derio eta Erandio-Goikoan be izango dira gidarien zaindariaren omenezko ekitaldiak.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Arkitekturako ikasleek Zeanuriko ermitak barriztatuko dabez
Arratia bailarako Zeanuri herrian egitasmo aitzindaria jarri dabe martxan. Parrokiak, auzotarrek eta Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura-fakultateak bat egin dabe ondare erlijiosoa zaharbarritzeko. Kasu honetan, herriko hainbat ermita konponduko dabe. Arkitekturako hamabost ikaslek lau ermiten -San Isidro, San Justo, Pietatea, Altzustako San Migel- neurketak eta planoak egin dabez. Egitasmoaren lehenengo aldia amaitu ondoren, lekuan lekuko zaharbarritzeei ekin behar deutse. Angel Larrea institutuko irakasleari bururatu jakon, besteak beste, ideia hau eta bere esanetan, "aukera ona da, …
Lau abade filipinarrek Eleizbarrutian lagunduko dabe uda honetan
Uztailean eta abuztuan, lau abade filipinarrek Eleizbarrutiko pastoralgintzan lagunduko dabe. Holan, Eleizbarrutiko abadeek oporrak hartzeko aukera izango dabe eta zerbitzuak eskaini egingo dira. Atzo, laurak alkartu ziran Bilbon: Emmanuel eta Ryanek II. bikaritzan jardungo dabe, Nicok IV. bikaritzan eta Fryanek VI. bikaritzan.
Eleizbarrutiko ordezkaritza "bizikidetzaren pedagogia" ikastaroan
Uztailaren 4, 5 eta 6an, Migratzaileen aldeko Jesuiten Zerbitzuak, Ellacuria Fundazinoaren laguntzagaz, antolatuta, "bizikidetzaren pedagogia" ikastaroa ospatu dau BIlbon. Gizarte anitz eta konprometituaren eraikuntzagaz konprometitutako hainbat lurraldetako hogeta bost lagunek parte hartu dabe berbaldietan eta bisitaldietan.
Artxandapeko gazteriaren kanpamentua Atxondon
Uztailaren hasieran makina bat lagun joan da kolonia edo kanpamentuetara. Hilaren amaierarako, 2.500 lagun baino gehiago izango dira han edo hemen antolatu diran kanpamentuetan.
"Etorkizunean, Xabier Goikuriaren lan asko afrikarrek eurek kudeatuko dabe"
Kongoko Errepublika Demokratikotik itzuli barri, On Joseba Segura gotzaina, sasoi baten ala bestean, afrikar herrialdean egondakoa dan hainbat misiolarigaz batu zan atzo. Gotzainak berak zein "Mufungaren Adiskideak" eta "Goikuria" fundazinoetan laguntzen dauan eta bidaian gotzainaren bidelagun izan dan Iñigo Iriartek bizi izan daben esperienziaren barri emon eutsen. Feli Martin Misinoetarako Eleizbarrutiko ordezkariak, bere aldetik, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrenaren barruan kokatu eban bidaia: "hausnarketa egin behar dogu, eratzen dihardugun Eleiza honeekaz historia …
Koloniak "Munduari bira 80 egunetan" oinarritzat hartuta
Erandioko San Lorentzo eta San Agustin Pastoral Barrutiko (PB) Ekintza Katolikoak antolatuta, 56 neska-mutilek, 10 begiralek eta 6 pertsona helduk Burgoseko Santibañez de Zarzagudan ospatu diran kolonietan parte hartu dabe. Laguntzaile lanetan aritu dan Pepelu Iglesias abadeak amaieran azaldu dauanez, "Julio Verneren 'Munduari bira 80 egunetan' liburuak eta gizarte sareek gidatuta, gozatu egin dogu aurpegia jarriz, hartu-emona landuz eta korapilatuz, geure buruari galderak egiteko, gauzak zalantzan jarteko, beste batzukaz batera gauza barriak ikasteko, otoitz egiteko eta ospatzeko...".
Elorriok txaloz agurtu dau Jaione Lopez
Astegunez ospatu zan atzo Elorrion Berriotxoako San Balendinen jai liturgikoa. Halanda be, Elorrioko kristau alkarteak era berezian ospatu eban eguna. Agur esan eutsen Filipinetara urte birako misiolari doan Jaione Lopezi. On Joseba Segura gotzainak, homilian, Kongoko Errepublika Demokratikoan bizi barri dauan esperientzia aitatu eban: "Han, Eleiza gaztea aurkitu dot, poz-pozik dagoan Eleiza, fedea, kantu eta dantza adierazgarri eta alaien bidez ospatzen dauan Eleiza. Benetan, arazoak asko dira eta beharrizanak, itzelak. Gatxa egiten jaku protagonista barrien hainbat jokaera era jarrera …
Ospitalera itxaropena daroen boluntarioak
Gaurko egunez -uztailak 4- orain dala 4 urte, Caritasek eta Santa Marina Osptitaleak lankidetzarako hitzarmena sinatu eben. Kontua, boluntarioen sarearen laguntza solidarioaren bidez ospitalean dagozan gaixoei eta euren sendiei akonpainamendua emotean datza,