17-05-2024 Viernes, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 107 )
 

Barriak

Etiquetado como: Nagusiak

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1125 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
21.12.2022

Mariaren Birjintasuna ordenak hasiera emon deutso bere sortzailearen mendeurrenari

Gaur, Mariaren Birjintasuna Kongregazinoak, sor Alberta Gimenez euren sortzailearen heriotzaren mendeurreneko ekitaldiei ekingo deutse. Eukaristia ospatuko dabe, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Begoñako basilikan, goizeko 10:00etan.

20.12.2022

Ahulenak gogoan, Gabon-agurraren bideoan

Bilboko Eleizbarrutiak argitaratu dauan bideo-txartelak gure inguruan ahuleziaz josita dagoan hainbat egoera jaso dau. Marrazki bizidunez eginda, Urkiolan hasten da haizeak txirkoria-bedarragaz. Familia pozik afaltzen, pobretasun energetikoa jasaten daben pertsona nagusi bi, etorkinak hesiaren gainetik salto egiten, bizileku bako pertsona, kartzela, eukaristia..., dira bideoan agertzera emoten diran eta Eleizbarrutiak laguntzen dituan inguruabarretako batzuk.

19.12.2022

Honeek be asteburuko jarduerak dira

Aurreko barrian hainbat jarduera eta ospakizunen barri emon dogu. Abendualdiko azken asteburu hau jardueraz beteta egon danez, beste aitamen batzuk be iritsi dira eta horreek jasoko doguz orain.

19.12.2022

Gabon-kutsuko asteburua

Gabonetako Caritasen kanpainaren eta Belengo Bakearen Argia gure alkarteetara heldu izanaren inguruko jarduerak ospatu dira, besteak beste, Pastoral Barrutietan. 

Recogemos a continuación algunas de las actividades de este fin de semana, en el que Cáritas Bizkaia ha celebrado su campaña de Navidad y muchas de las parroquias han acogido la Luz de la Paz de Belén.

19.12.2022

Gabonetako hainbat ospakizun emongo da zuzenean

Aurtengo Gabon-aldiko ospakizunetan ahalik eta jente gehienek parte hartu daian, zuzeneko hainbat emonaldi izango da web orrialde honetan, Radio Popular/Herri Irratia eta Bizkaia Irratia Eleizbarrutiko irratietan eta Telebilbao katean.

18.12.2022

Eleizbarrutiko barriak minutu baten

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
17.12.2022

Eleizbarrutiko ordezkaritza Donostiako gotzainaren ordenazinoan

Gaur, Donostian, On Fernando Prado Ayuso klaretar frailea gotzain ordenatu eta Donostiako gotzain karguaz jabetuko da. Eleizbarrutitik hainbat lagunez osatutako taldea joango da eleizkizunera, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Bilboko gotzainagaz batera, On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua, Kerman Lopez bikario nagusia eta Gotzain Kontseiluko eta Eleizbarrutiko Seminarioko hainbat kide joango da Donostiara.

17.12.2022

Jose Mª Muñoz gogoan, bere heriotzaren 25. urteurrenean

Gaur, abenduak 17, 25 urte bete dira Jose Mª Muñoz Bilboko Eleizbarrutiko abadea hil zala. Abade eta artista honek makina bat artelan egin eban Bizkaian eta Ekuadorren eta herrialde honetan 2016an gertatu zan lurrikararen eraginez, askok eta askok kalte larriak jasan ebazan. UPV-EHUn Arte Ederretan lizentziatua dan David Fuente Adrianek (Bilbao, 1989) Muños kide izan zan "Emen" euskal eskolaren taldeari buruzko azterlana egin dau eta "Alkarren Barri / Comunicación" Eleizbarrutiko aldizkariaren hilabete honetako alean horren inguruko hainbat alderdi jasoten dau. Erreportajea: hemen.

16.12.2022

Asteturuan, Caritasen Gabonetako kanpaina ospatuko da parrokietan

Carlos Bargos Bizkaiko Caritaseko zuendariak, asteburuan ospatuko dogun Eleizbarrutiko jardunaldirako idatzi dauan gutunean, dei egiten deusku gure barrentasuna eta Jainkoagazko hartu-emona zaindu daiguzan: "zaindu daiguzan gertuko eta urrineko pertsonak, zaindu daigun danona dan etxea non Jesus jaiobarria, txikia, mendekoa, gizatasun eta ahultasun egiten dan". Kanpainaren inguruan gehiago jakiteko: hemen.

16.12.2022

Bisitatu gura dozu Jesusen Mirabeen erakusketa Najan?

Jesusen Mirabeek erakusketa antolatu dabe euren sorreraren 150. urteurrena ospatzeko. "Ama Bihotza" erakusketa, euren esanetan, "liburu irekia Bilbao uribilduaren historia jasoten daben orrialdeakaz". Gura daben guztiek bisitatu leikie erakusketa hau, Jesusen Mirabeen jatorrizko etxeko 7. pisuko terrazan (Naja kalea, 1. Bilbao). Gainera, abenduan, hiru bisita gidatu egingo dira: gaur, abenduak 16 eta abenduaren 23 eta 30ean -barikuz-, 17:00etatik 18:30etara. Beste bisita batzuk be adostu daitekez patxigarciadelatorre@gmail posta elektronikoaren edo 688 69 41 78 eta 94 415 82 74 (Sor Ana …