18-05-2024 Sábado, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 108 )
 

Barriak

Etiquetado como: migrazinoak

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1127 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
16.12.2022

Asteturuan, Caritasen Gabonetako kanpaina ospatuko da parrokietan

Carlos Bargos Bizkaiko Caritaseko zuendariak, asteburuan ospatuko dogun Eleizbarrutiko jardunaldirako idatzi dauan gutunean, dei egiten deusku gure barrentasuna eta Jainkoagazko hartu-emona zaindu daiguzan: "zaindu daiguzan gertuko eta urrineko pertsonak, zaindu daigun danona dan etxea non Jesus jaiobarria, txikia, mendekoa, gizatasun eta ahultasun egiten dan". Kanpainaren inguruan gehiago jakiteko: hemen.

16.12.2022

Bisitatu gura dozu Jesusen Mirabeen erakusketa Najan?

Jesusen Mirabeek erakusketa antolatu dabe euren sorreraren 150. urteurrena ospatzeko. "Ama Bihotza" erakusketa, euren esanetan, "liburu irekia Bilbao uribilduaren historia jasoten daben orrialdeakaz". Gura daben guztiek bisitatu leikie erakusketa hau, Jesusen Mirabeen jatorrizko etxeko 7. pisuko terrazan (Naja kalea, 1. Bilbao). Gainera, abenduan, hiru bisita gidatu egingo dira: gaur, abenduak 16 eta abenduaren 23 eta 30ean -barikuz-, 17:00etatik 18:30etara. Beste bisita batzuk be adostu daitekez patxigarciadelatorre@gmail posta elektronikoaren edo 688 69 41 78 eta 94 415 82 74 (Sor Ana …

16.12.2022

Gaueko otoitzak Mesedetako Ama parrokian

Areeta-Romo Pastoral Barrutiak gaueko ospakizun eta otoitzaldiak antolatu ditu. Lehenengoa, gaur ospatuko da, Belengo Bakearen Argia jaso ondoren. Argi hori, hain zuzen be, Eleizbarutiko gazteen taldeak jasoko dabe Bilboko San NIkolas eleizan 19:00etan. Mesedetako Ama parrokiak gaueko 22:00etan ospatuko dan Eukaristian egingo deutso harrera Argiari. Eleiza zabalik egongo da goizeko seirak arte, gurtzaileak eta gazteen taldea eta euren korua han izango diralarik gaua girotzen.

16.12.2022

Gotzainaren bisita abade-etxeetara

Atzo, eguena, On Joseba Segura gotzainak bisita egin eutsen Begoñako abade-etxean bizi diran abade nagusiei.Eukaristia ospatu, alkarregaz bazkaldu eta solasean jarduteko aukera izan eben. Gaur, San Bizente abade-etxera joango da eta datorren barikuz, abenduak 23, Erruki-etxera eta hemen joan dan udan hara joan ziran abadeei egingo deutse bisita.

15.12.2022

Arratia bailarako KT familiei Areatzan egingo deutse harrera

Mikel Azpeitia abadea laguntzaile-lanetan dala, Gabon-jaia ospatuko da zapatuz Areatzan. Jentaurreko ministeriotik kanpo egon da urte bitan eta joan dan irailetik barriro be Arratiako alkarteetan dihardu laguntzaile lez. Auzitegi Nazionalean bere aurka irekitako auziari dagokionez, joan dan azaroaren 8an salaketak artxibatuta egozala ebatzi eban, 'Bajo el silencio' dokumentalean egindako adierazpenek "ez dabelako zuzenean edo zeharka indarkeriaren edo bere erabileraren onarpenaren aldeko mezurik emoten".

15.12.2022

On Joseba Segura gotzaina: "Norbanakoaren fedea alkartean sortzen da"

"Eliza osoa behetik gora barrituz" goiburuaren haritik jardun eban atzo, eguaztena, On Joseba Segura gotzainak, Bilboko Corpus Christi parrokiak beste urte batez antolatu dauan "Jomuga dogun Eleiza" hitzaldi sailaren barruan.

15.12.2022

Retuertoko Jesusen Bihotza parrokiaren 75. urteurrena

Datorren domekaz, abenduak 18, Retuertoko Jesusen BIhotza parrokiak 75. urteurrena ospatuko dau, On Joseba Segura gotzaina buru dala eta hainbat abadek alkar-meza emoten dauala, 11:00etan ospatuko dan esker oneko Mezagaz. Barakaldoko Zigor koralak girotuko dau eleizkizuna eta amaitzeaz batera Gabonetako kontzertua eskainiko dau. Ospakizunei amaiera emoteko, herri bazkaria egingo da auzoko jatetxe batean.

14.12.2022

"Belengo Bakearen Argia" barikuz iritsiko da Bilbora

Bilboko Eleizbarrutiko 15 eta 18 urte bitarteko 300 gazte inguruk harrera egingo deutso "Belengo Bakearen Argiari", Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak antolatuta eta gotzaina buru dala datorren barikuz, 19:00etan, Bilboko San Nikolas eleizan egingo dan ospakizunean.

14.12.2022

Marijesiek batu daien dirua orkestra berezi batentzat izango da

Datorren barikuz, abenduak 16, Gernikan Gabonetako koplak abesten dabezan Marijesiak kalera atarako dira barriro be Gernikan sustrai sakonak dituan ohiturari berrekiteko. Goizeko lauretan dabe hitzordua eta herriko hainbat lekutan izango dira Gabonak iragarteko. Azken egunean, eguneko erronda be egiten dan egunean, dirua batuko dabe eta 'Etorkizuna musikatan' alkarteari emongo deutse. Orkestra hau San Frantzisko auzoan jarduten dauan Norai alkarteak sustatzen dau.

13.12.2022

Bidesari, 28 urte presoen ondoan

Bilboko Kartzela Pastoraltzatik sortu zan Bidesari erakundeak bere 38. urteurrena ospatu eban atzo. Ekitaldian, presoak eta askotariko egitasmoetan lagun egiten deutsien boluntarioak batu ziran, besteak beste. "Bigarren aukerak, eta hirugarrenak eta laugarrenak... emon daitekezala uste dogu", entzun zan atzo baten baino gehiagoren ahotan. Eta Alain Arteagabeitiaren ahotan eragin eben egundoko txalo-zaparrada. Berrogeta hiru urteko mutil honek esklerosi anizkoitza dau eta besteei lagundu egin behar deutsela sentitu eban, "2019an linfoma diagnostikatu eustenean. Orduan erabagi neban neure …