Barriak
Etiquetado como: Ondaregure
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
500 lagunek parte hartuko dabe bihar Migrazinoetarako Pastoraltzak antolatutako ekitaldian
Aurreko urteetan lez, ekainaren azken domekaz ospatuko dau Migrazinoetako Pastoraltzak eleizbarruti arteko topaketa. Ondorengo Eleizbarrutietako ordezkariak batuko dira: Donostia-San Sebastian, Kalagurri-La Calzada eta Logroño, Vitoria-Gasteiz, Iruña-Tutera eta Bilbao. Marije Calvo Migrazinoetarako Eleizbarrutiko saileko arduradunak azaldu dauanez, "Eleizbarruti ahizten arteko senidetasuna eta Eleiza osatzen dogun guztion arteko batasuna sustatzea da topaketa honeen helburu nagusia".
"Misiolariek itxaropena erein gura dabe egundoko pobretasunezko soloan"
Juamma Jubera kazetariak Radio Popular-Herri Irratian gidatzen dauan "Diálogos" irratsaioan jardun eben atzo, "Mufungaren Adiskideak" eta "Goikuria" fundazinoetan laguntzen dauan Iñigo Iriartek eta Vicente Ferrer fundazinoko kide dan Fernando Sanchok. Iriartek Kongoko Errepublika Demokratikotik jardun eban, izan be, hantxe dago bisita egiten On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkariagaz batera. Atzo, hain zuzen be, Likasiko Panda auzoan egozan, Goikuria fundazinoaren egitasmoak bisitatzen, Xabier Goikuria bizkaitar misiolariagaz. Irratsaioa …
Afrika-Ermua jardunaldia
Gaur eta bihar, Afrika-Ermua VI. jardunaldia ospatuko da, afrikarren taldeek antolatuta eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoen eta Immigrazino eta Nazinoarteko Lankidetzarako Udaleko sailak lagunduta.
"Bizian Gora-Vida Ascendente" mobimentuaren kurtso amaiera
"Bizian Gora - Vida Ascendente" nagusien mobimentuak kurtso amaierako ekitaldia ospatu eban atzo -eguena- Eleizbarrutiak Bilboko Plaza Barrian dauan 'Barria' egoitzako lokaletan. Tomi Rodriguez Eleizbarrutiko presidenteak azkenean adierazo ebanez, "egun pozgarria izan da eta kurtsoan zehar egindako jardueren inguruko eretxiak eta taldeen bizipenak batera jarri ahal izan doguz".
San Joanen oroimenezko mezak, bihar, Gaztelugatxen
Gaur -barikua- gauez, gure inguruko hainbat herritan San Joan bezperako suak biztuko dira. Bihar -ekainak 24, zapatua-, San Joan Bateatzailearen eguna da; hain zuzen be, bere jaiotzaren eguna ospatzen da, gainerako santuakaz gertatzen ez dan bezala. Eleizbarrutian, Gaztelugatxekoa da San Joanen izenpeko ermitarik ezagunenetakoa eta bertan hainbat meza ospatuko da: 06:30, 07:30, 08:30, 10:30, 11:30 eta 12:30etan.
Bilboko gotzainaren bidaiaren barri Kanseniatik
On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetako Ordezkaria Kongoko Errepublika Demokratikoan dago. Iñigo Iriarte "Goicouria" eta "Mufungaren Adiskideak" fundazinoetako laguntzailea dago beragaz eta honek bialtzen ditu hango barriak, utzailaren 1ean bueltatu daitezan arte. Kongoko Errepublika Demokratikoan 57 urte daroazan Xabier Goicouria misiolariak egin eutsen harrrera, bera bisitatzera eta berak kudeatzen dauan hainbat egitasmo ezagutzera be joan dira-eta. Bidaia honen testuingurua, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena da.
Marimar Gonzalez, Konpromisorako Arduradun Nagusia HOAC mobimentuan
Joan dan asteburuan, Ekintza Katolikoko Langile Hermandadeak (HOAC) Ordezkarien Osoko Bilkura ospatu dau Ávilan. Honako hau da batzar nagusien artean biltzen dan deliberamendu- eta erabaki-organo nagusia eta oraingoan 100 militantek parte hartu dabe Estatuko Eleizbarrutiak ordezkatuz. Marimar Gonzalez Gomez HOAC mobimentuko bizkaitar militantea aukeratu dabe Konpromisorako erantzukizunerako. Getafeko Eleizbarrutiko Gema Martin Santodomingo Antolaketa eta Alkarte Bizitzarako erantzukizunerako aukeratu dabe eta Jorge Hernandez Duarte Kanarietako Eleizbarrutikoa kontsiliario nagusi.
Eleizbarrutian, "San Pedroren Oboloa", ekainaren 25ean
San Pedro eta San Paulo egunez (ekainak 29), edo egun honetatik gertuen dagoan domekaz (aurton, ekainaren 25ean), ospatzen da urtero "San Pedroren Oboloa", “Aita Santuaren karidadearen munduko egun” lez be ezagutzen dana. Hori dala-eta, Kerman Lopez bikario nagusiak oharra idatzi dau, besteak, beste, azalduz: "Gotzainak, bere Gotzain Kontseiluagaz batera, agindutako diru-batze hau eranstea erabaki eban (orain dala urtebete), bizkaitar alkarte katolikoari, Aita Santuaren alde otoitz egiteaz gainera, ebanjelizatzea adoretzen eta beharrizan larrian dagozanei laguntzen jarraitu daian …
Kontzertu solidario bi Caritasen alde
Bizkaiko Caritasen Diapāson egitasmoak kontzertu solidario bi antolatu ditu aste honetarako. Lehenengoa, gaur arratsaldez izango da Getxoko Santa Ana parrokian eta bigarrena, datorren eguenez, ekainak 22, Bilboko San Anton parrokian. Kulturaz baliatuz ahuleziazko egoeran dagozan norbanako eta bamiliak gizarteratzea eta, "antolatzen doguzan jarduera kultural eta artistikoetan laguntzen deuskuen pertsonen alkartasunari esker", diru-laguntza behar daben egitasmoetan esku-hartzea da Diapāson egitasmoaren helburua.