01-09-2024 Domingo, XXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 111 )
 

Barriak

Etiquetado como: Heriotza-oharra

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1296 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
20.02.2023

Rafael Aguirrek Jerusalemeko hasierako alkarteare bizitzari buruz hausnartuko dau datorren eguaztenez.

Bilboko San Frantzisko Xabier parrokiak (Juan Ajuriagerra, 42) hilero antolatzen dituan berbaldien barruan, etzi -otsailak 22, eguaztena-, 19:30etan, Rafael Aguirre abade eta Deustuko unibertsitateko katedradun erretiratuak Jerusalemeko hasierako alkarteko kristauen bizimoduaren inguruan gogoeta egiten dau, Apostoluen Eginak liburuan jasoten dana kontuan hartuta. 

20.02.2023

Ekonomia-gaietarako Batzordea eratu da Ermuan

Atzo -otsailak 19, domeka-, Ekonomia-gaietarako Batzorde barria aurkeztu zan Ermuan. Bertan izan zan Josemi Erdozain Eleizbarrutiko Ekonomoa. Honeek osatzen dabe Batzordea: Ana Gomez Rivas ekonomoak; Elena Alba Pelaez idazkari eta ekonomia-arloko arduradunak (bereizketa Eleizaren Doktrina Sozialaren argitan); Margarita Gonzalez diruzainak; Maria Jesus Hernandez eta Angel Martinezek (mantenu eta obren arloko arduradunak), Ainara Ordoñez artxibo eta digitalizatzerako arduradunak eta Conchi Martinez San Lorentzo parrokiako enonomia arloko ordezkariak. 

20.02.2023

Senegaldar alkarte katolikoaren batzarra, Sestaon

Joan dan zapatuz, otsailak 18, Senegal Euskadi Senidetasuna alkarteko kideak batu ziran Sestaoko Andra Mari parrokian. Hastekok Eukaristia ospatu eben, Kerman Lopez bikario nagusia buru zala eta Jaime Pizarro parrokoak eta jatorriz Ekuadorrekoa dan Robinson abadeak alkar-meza emoten ebela. Bilboko 'Madre África' abesbatzak girotu eban ospakizuna. Bilbao, Donostia eta Gasteizko afrikar alkarteetako 30 lagun inguruk parte hartu eban eta eurakaz izan zan Marije Calvo Migrazinoetarako Pastoraltzako Bilboko Eleizbarrutiko arduraduna. 

20.02.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
20.02.2023

Teruel-Albarracineko gotzainak gidatuko dau datorren eguenez Ministerio Ordenatukoentzako saioa

Datorren eguenez, otsailak 23, Ministerio Ordenatuaren VIII. Eguna ospatuko da. Mons. Jose Antonio Satue Teruel-ALbarracineko gotzainak eskainiko dau berbaldi nagusia, "Sinodo-sena ministerio ordenatutik. Onarriak, galderak eta erronkak" gaiaren inguruan, Eleizbarrutiko Seminarioan (Zabalbide, 92) ospatuko dan saioan. 

19.02.2023

Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
18.02.2023

Parte hartu gura dozu gazteentzako Pazkoetan? Zabalik da izena emoteko epea

Aurton be hainbat Pazko antolatu da Eleizbarrutian 14 urtetik gorakoentzat. Hamazortzi urtetik gorakoentzako proposamena be aurkeztu da. Otsailaren 6an zabaldu zan izena emoteko epea eta martxoaren 19a da hori egiteko azken eguna. Hona hemen eskaintza:

17.02.2023

Ahuleziazko egoeran dagoan edonor izan daiteke salerosketaren biktima

Hirurogei lagun inguru batu zan atzo Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4. Bilbao), 'Leiho zabalik' prostituzinoan aritzen diran emakumeen harrerarako egitasmoaren zuzendaria dan Mª Luisa del Pozo lekaime oblatari entzuteko. "Begiak zabalik" goiburuaren haritik jardun eban, sexu-esplotazinorako salerosketaren inguruan. 

17.02.2023

'Vida ascendente - Bizian gora' mobimentuak bere zaindarien eguna ospatu dau

Vida ascendente-Bizian gora Eleizbarrutiko mobimentuak Simeon eta Ana euren zaindarien eguna ospatu eban atzo -eguena-. Juan Angel Axpe kontsiliarioa buru zala, Eukaristia ospatu eben eta Tomy Rodriguez Eleizbarrutiko presidenteak amaieran adierazo ebanez, "alkarregaz otoitz egiteko eta Jainkoari jasotako guztiagaitik eskerrak emoteko aukera izan dogu". 

17.02.2023

Autorpena gernikako fraile bati Hego korean

Yoon Suk-yeoi Hego Koreako presidenteak domina jarri eutsan atzo Luis Maria Uribe frantsizkotar fraile gernikarrari. Berrogei urte ingurutan Asiako herrialde horretan lepradunei eta ahalmen urritasunen bat dabenei eskainitako laguntzagaitik emon deutse domina fraile honi. Eta ez da autorpen bakarra, izan be, asiar herrialdean daroan egonaldi luze eta oparoan hamaika sari jasotakoa da, azkena, hain zuzen, joan dan abenduaren 6an. Arantza arrebaren esanetan, oraindik ezin izan dau Luis Marigaz hartu-emonean jarri, telefonoa hondatuta daualako eta ordutegian alde handiak diralako, baina barri …