Barriak
Etiquetado como: Ondaregure
Asteburuan, sendotzak, erretiroa, topaketak eta eskauten batzar nagusia
On Joseba Segura gotzaina buru izan zan joan dan zapatuz Lekeitioko parrokian ospatu zan eleizkizunean, eta bertan bost gaztek eta heldu bik sendotza hartu eben. Bizkaiko eskautek ezohiko batzar nagusia ospatu eben atzo eta Mikel Aspano ordezkari izendatu eben. Barakaldon, bestalde, Deadar taldeak azoka solidarioa ospatu eban zapatuz "Cuadri del Hospi" dalakoaren alde. Eta bariku eta zapatuz, Laikotzarako Idazkaritzak eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak koordinatuta, Begoñako Gogarte Etxean egin zan hainbat laikok otoitz-erretiroan parte hartu eban.
Pertsona nagusien astea, Caritasen "Bizi bete" egitasmoaren barruan
Bizkaiko Caritasek sustatzen dauan "Bizi bete" egitasmoaren barruan, gaur -maiatzak 22, astelehena- hasi eta eguenera arte -maiatzak 25- askotariko jarduerak izango dira pertsona nagusien astea ospatzeko, arratsaldeko bostetan, frantziskotarrek Iralan daukien aretoan (Vista Alegre kalea). Gaur arratsaldez, hain zuzen be, Redouan Chacouch Barakaldoko Agharas alkarteko kideak "hare eta gatzezko istorioak" bakarrizketa eskainiko dau. Ondoren, Sestaoko Musika-eskolako ikasle helduen musika-emonaldia izango da. Ekitaldi guztiak doan izango dira.
Eleizbarrutiko barriak minutu baten
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Bizkaiko ordezkaritza Eleizaren Sostengurako Jardunaldietan
Atzo amaitu ziran Eleizaren Sostengurako II. Jardunaldiak. Gotzainen Batzarreko arlo honetako arduradun dan On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izan da egun biotan garatu izan diran askotariko jardueretan. Jim Kelley EEBBetako Charlotteko eleizbarrutiko garapenerako bulegoko zuzendariaa euren parrokietako zenbait jarduera on azaldu eutsen partaideei jardunaldiei hasiera emon eutsen berbaldian. Aurtengo ekitaldian, Mexikoko eta Italiako Eleizako hainbat ordezkarik parte hartu dau gonbidatu lez.
Bihar, Barakaldon, azoka solidarioa "Deadar" taldearen eskutik
Barakaldo Pastoral Barrutiko (PB) parrokietako taldeetako gazteez osatutako 'Deadar' taldeak urteroko jaialdi solidarioa ospatuko dau bihar. Taldekideek azaldu dabenez, aurten ekitaldi desbardina izango da: "azoka solidarioa egingo dogu eta salmahaiak, bingoa, jatekoa, e.a., izango dira. Batu daiten diru guztia 'Cuadri del Hospi' alkartearen esku itziko da, gurasoen alkarte honek umeen minbiziaren inguruan sentiberatasuna bizten eta ikertzen jarraitu daian, besteak beste, hazur-muina emoteko kanpaina sustatuz eta, azken batean, eremu hori gizatasunez betez".
Mar Vaquek kontzertua eskainiko daubiharKarmelo eleizan
Eleiz Museoa bisitatzerik nahi?
Gaur, maiatzak 18, Museoen Nazinoarteko Eguna ospatzen da. 1977tikhasita, egun honetan zera aldarrikatu gura da: museoak ezinbesteko bitarteko dirala kulturen arteko hartu-emonerako eta kulturen aberastasunerako eta herrien arteko ulertze, lankidetza eta bakerako. Museoen garrantzia nabarmentzeaz batera, ondarearen, jardueren, bisiten,... inguruko barriak jasoten dituan Eleiz Museoaren (Gizakundea plaza, 9b) web barria aurkeztuko dogu: hemen.
Adimen artifizial eta humanismoari buruzko mahai-ingurua
Kultur Erakundeen Bilboko Eleizbarrutiko Mahaiak antolatuta, maiatzaren 31an Gizarte Komunikabideen inguruko jardunaldia ospatuko da 'Bihotza berbaz - Comunicar con corazón en tiempos de IA' goiburuaren haritik. Mahai-ingurua ospatuko da eta bertan komunikazinoaren, Eleizaren, zientziaren, filosofiaren eta heziketaren eremuko pertsonek parte hartuko dabe. Jardunaldia, Euskalduna jauregian izango da, 11:30etan hasita, eta jakin-mina daben guztiek iizena emon leikie leku guztiak bete arte. Ekitaldia zuzenean emongo da web orrialde honetan.
Jose Angel Egiguren frantziskotarrak erretiroa gidatuko dau bihar
Bihar -maiatzak 18, eguena-, Eleizbarrutiko diakono eta abadeek 2022-23 kurtsoko azken erretiroa ospatuko dabe Begoñako gogarte etxean, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak antolatuta. Jose Angel Egiguren frantziskotarrak gidatuko dau saioa eta Mendekoste Eguna hartuko dau ardatz. Goizeko 10:00etan batuko dira eta alkarregaz bazkalduko dabe (ezinbestekoa aurretik izena emotea).
Gaixoaren Pazkoaren eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
Domekaz ospatu da Gaixoaren Pazkoa eta, egun horren haritik, Eukaristia ospatuko da gaur arratsaldeko bostetan, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, Begoñako basilikan. Web orrialde honen bitartez zuzenean emongo dan eleizkizun honegaz emongo jako amaiera otasilaren 11an hasi zan "Gaixoaren Munduko Eguneko" kanpainari.