Barriak
Etiquetado como: Marijesiak
Herri erlejinoa, 'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VI. ekitaldiko gaia
Hogeta bederatzi bideoklip aurkeztu dabez 'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VI. ekitaldi honetan. Aurton, Kultur Erakundeen Mahaiak proposatu dauan gaia, Eleizbarrutiko ikastetxeak (EBI) kokatuta dagozan herrietako eleiz msika, dantza eta jaien ingurukoa da. Aukera ederra, beraz, Bermeoko, Bilboko, Elorrioko, Gernikako, Markinako, Muskizeko, Ondarroako, Ortuellako, Santurtziko, Sodupeko, Sopuertako edo Zeanuriko ikastetxeek, teknologia digitalak kultur ondareari lotutako edukiez hornitu daiezan.
Autorpena eta esker ona Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrenean
2023an, gure Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena ospatzen da eta, urtean zehar, hainbat jarduera eta ekitaldi izango da hori gogoratzeko eta ospatzeko. Esate baterako, bihar, martxoak 15, topaketa egingo da arratsaldeko seietan Barria eraikinean (Plaza Barria, 4). Feli Martinek deialdian azaltzen dauanez, "aukera ona da bidelagunakaz bat egiteko, Misinoetako kide izan zarien, gaure egun zrien eta etorkizunean be izango zarien pertsona leialen konpromisoa eskertzeko eta autortzeko".
Bilboko Koral Alkartearen agurra Aita Santuari
Bilboko Koral Alkarteak omenaldia egin deutso Valentin Maria Zubiaurreri 'Jesukristo gure Jaunaren Nekaldia' bere oratorioa Erroman estreinatuz. Joan dan eguaztenez, audientzia orokorra amaitzeaz batera, koraleko hainbat kide Aita Santuagaz egon zan. Koralaren izenean agurtu egin eben eta, solasaldi laburrean, euren bidaiaren nondik norakoak azaldu eutsiezan gaur Vatikanoan hamargarren urteurrena ospatzen dauan Aita Santuari. Alkarrizketa horretan, Loiolako san Inazio zein Aita Arrupe aitatu ebezan. Atzo, Koralak San Pedro basilikan abestu eban. Iñigo Alberdi Koral Alkarteko gerentea …
Erromesaldia, 'Javierada', heziketarako saioak eta topaketak
Zapatu goizez, Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren ohiko saioa ospatu zan eta beste hainbat gai lantzeaz batera, indarrean dan Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren (VI EEE) jarraipena egin eben: "Balorazinoa, egoera, proposamenak eta erronkak". Beste alde batetik, Garbealde Pastoral Barrutiko (PB) sendotzako eta parrokietako hainbat gaztek -14-15 urtetik gorakoak- 'Javieradan' -Xabierko San Frantzisko Misinoen zaindariaren sorlekurantz egiten dan erromesaldia bederatziurrenean- parte hartu dabe. Beste alde batetik, 60 lagun inguru joan da erromes Santiago de Compostelara Lourdeseko …
Omenaldia emakumeei Sestaon eta misino-bisita Ermuan
Martxoaren 8a ospatu dala-eta, Sestao Pastoral Barrutian (PB) ospatu daben ekitaldi eta otoitzaldian, autorpena eskaini deutse urte askotan emakumeek Eleizan daben egiteko garrantzitsuaren lekukotasuna emon daben bost emakumeri, hain zuzen be, Begoña Corconi, Patricia Alvarezi, Maria Antonia Perezi, Ines del Soli eta Mª Carmen Basterretxeari. Beste alde batetik, beste emakume bik, aurton Eleizbarrutietako Misinoen kanpainan parte hartzen diharduen Consuelo Pillajo eta Blanca Verak, euren lekukotasuna emon eben Ermuan, herri honetatik monja bi honeek Kenyan garatzen ari diran …
'Emakumea Eleizan' gaiari buruzko berbaldia, bihar, Corpus Christi parrokian
Bihar, martxoak 14, 19:30etan Bilboko Corpus Christi eleizan, "jomuga dogun Eleiza" hitzaldi saileko seigarrena ospatuko da. "Bere iragan patriarkala atzera itzi eta emakumeak agertzera emoten dituan Eleiza" goiburuaren haritik ospatuko da seigarren berbaldi hau eta Araceli Ruiz, maistra, Filologian lizentziatu eta sindikalista izango da hizlaria. Parrokiatik dei egiten deutse eleiztarrei eta "Eleizan emakumearen presentzia gero eta nabarmenagoa sustatu gura daben pertsona guztiei, izan be, merezi dau eta hauxe da etorkizunari begira egin gura dogun apustua".
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Eleizbarrutiko gazteria Lisboara doa udan
Mundu osoko gazteak Aita Santuagaz alkartzen dituan Gazteen Munduko Eguna (GME) Lisboan ospatuko da abuztuaren 1etik 6ra. Bilboko Eleizbarrutiak bidaia antolatu dau aitatutako egun horreetan eta aurrekoetan Portugalen izateko. Aureko egunetan, partaideek ingurua hobeto ezagutzeko aukera izango dabe, etxebizitza publikoetan, parrokien etxeetan edo familien etxeetan ostatu hartuz. 2007 eta 1988 bitartean jaiotakoak joan daitekez erromes Lisboara. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.
Eleiz Museoko "Nai de Door" Bakardadearen Ama Birjina Galiziara doa
Asoreyren "Nai de Door" Bakardadearen Ama Birjinaren irudia -Eleiz Museoaren bildumakoa- bere egilearen lurraldera eroan dabe, Arte Garaikidearen Vigoko Museoan (MARCO) dagoan "Laxeiro eta bere gaaiko artea" erakusketan ikusgai jarteko.
Lurdeseko Hospitalitatearen erromesaldia Santiagora
Gaur eguerdian abiatuko da Bilbotik Lurdesko Bizkaiko Hospitalitateko 90 lagunez osatutako taldea, asteburuan, erromesaldia egiteko Santiagora. Erromes, gaixo eta hospitalarioak autobus bitan joango dira Santiagora eta eurakaz joango da Aitor Uribelarrea Hospitalitateko Eleizbarrutiko kontsiliarioa.