Barriak
Etiquetado como: migrazinoak
Kenyako misinoa, Ermuan
Gaur -martxoak 10, barikua-, Consuelo Pillajo eta Blanca vera monja marianitek Kaikorreko misinoan bizi daben esperientziaren barri emongo dabe Ermuan. Gaurko egunez, hainbat jardueratan parte hartuko dabe, "Abiertos al mundo / Mundura zabalik" goiburuaren haritik 75. urteurrena ospatzen diharduen Euskal Eleizbarrutietako Misinoek San Jose eguneko kanpainarako antolatu dabezan jardueretan.
Jazarritako Eleiza, propagandisten jardunaldien hasieran
Gaur hasiko dira Euskalduna jauregian propagandisten alkarteak antolatutako 'Katolikoak eta Bizitza Publikoa' dalako jardunaldiak, hain zuzen be, XVII. ekitaldiari dagokiozanak. Arratsaldeko seietan ospatuko da hasierako ekitaldia eta bihar -zapatua-, zazpiak eta erdietan emongo deutse amaiera, gotzaina buru dala ospatuko dan Eukaristiagaz. Gerhard L. Müller kardinalak berbaldia eskainiko dau: 'Lekuko izatera deituak: ezinezko egiteko?". Jardunaldien egitaraua, hemen.
«Martxoak8mujeres» ekitaldiko irudiak
Atzo -martxoak 8, eguaztena- "Martxoak8mujeres" dalakoaren V. ekitaldia ospatu zan Bilbon, 8 emakumek eleiz eremuan egin daben lana eta erakutsi daben konpromisoa autortzeko xedez. Argazkiak: Alberto Sanz. Argazki guztiak: hemen
Jartoki abesbatzak Begoñan emongo deutse hasiera bere 50. urteurreneko ospakizunei
Jatorki abesbatzak girotuko dau, zapatuz, martxoak 11, Begoñako Andra Mari basilikan goizeko hamaiketan ospatuko dan meza, Marian Urkiola zuzendari lanetan eta Miriam Cepeda (Basilikako organista) organoan dirala. Jartoki abesbatzak 50. urteurrena ospatzen dihardu eta hori dala-eta jardungo dau zapatu honetako mezan. Nicolas Ledesma musikagileak Durangoko San Antonio komentuko monjentzat idatzi eban lau ahotseko meza interpretatuko dabe. Garizuma-aldian egotean, ez dabe Aintza abestuko baina bai gainerako atalak: Kyrie, Kredoa, Sanctus eta Agnus Dei.
"Gizaldiz gizaldi Eleiza eraikitzen dihardugun emakume guztion alde"
Bilboko gotzaina buru dala ospatu dan ekitaldian, 5. urtez jarraian, Eleizbarrutiko hainbat arlotan jarduten daben 8 emakumeren konpromisoa autortu da. Zortzi emakumeok indarrean dan Ebanjelizatze-egitasmoaren lau erronken -zerbitzatu, ospatu, iragarri eta alkartea eraiki- inguruan buru-belari ari dan beste hainbeste ordezkatu dabe.
"Martxoak8Mujeres" ekitaldiaren zuzeneko emonaldian sartu
"Martxoak8Mujeres" ekitaldiaren zuzeneko emonaldia. Eguerdiko 12:30etatik aurrera, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. On Joseba Segura buru dala ospatuko dan ekitaldian, Bizkaiko Eleizak autorpena egingo deutse zortzi arlo ordezkatzen dabezan 8 emakumeri eliz eta gizartean egindako lanagaitik.
Zuzenean ikusi gura dozu "Martxoak8Mujeres" ekitaldia?
Gaur -martxoak 8, eguaztena- Bilboko Eleizbarrutiak ekitaldi instituzionala ospatuko dau, gotzaina buru dala, zortzi emakumeri euten fededun konpromisoa autortzeko. V. ekitaldi honetan, euren eguneroko egiteko eta zerbitzuan Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren oinarrizko erronkak -iragarri, ospatu, zerbitzatu eta alkarteari lagundu- sustatzeari lotutako ekintzak burutzen dabezan emakumeak agertu gura dabez. Ekiatalida 12:30etan izango da, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, eta zuzenean emongo da web honen bidez.
Bizkaiko emakume aitzindariei buruzko bilduma
Gaur, martxoak 8, Bizkaiko Eleizako emakume aitzindariei buruzko bilduma argitaratu dau Komunikabideetarako Bilboko Eleizbarrutiko sailak. Artxiboak Alkarren Barri / Comunicación aldizkarirako prestatutako artikuluak dira.
130 gazte VI. bikaritzako konbibentzian
Joan dan asteburuan, VI. bikaritzako gaztetxo eta gazteen hainbat taldek konbibentzia egin dau josefinoek Orduñan daukien ikastetxean.
Erreferentzia taldeen lehenengo batzarra Galdakao Pastoral Barrutian
Galdakaoko Andra Mari parrokiako lokaletan batu dira asteburuan Pastoral Barruti (PB) horretako erreferentzia taldeak. Ainhoa Fonseca talde bateko laguntzailearen esanetan,30 lagun inguru batu zan, PBan dagozan 6 taldeak ordezkatuz.