Barriak
Gotzainak 'Nueva Economia Forum' dalakoan eskainiko dauan berbaldia, zuzenean
Goizeko bederatzietan hasiko da On Joseba Segura Bilboko gotzainak Ercilla hotelean, 'Nueva Economía Forum (NEF) Forum Europa, Tribuna Euskadi' dalakoak antolatutako ekitaldian, eskainiko dauan berbaldiaren zuzeneko emonaldia. Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak egingo dau gotzainaren aurkezpena.
Oroimenaren Egunean, estorsinoa jasan daben pertsonak gogoratuko dira
Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Bake eta Adiskidetzerako sailetik proposamena egin dabe azaroaren 10ean ospatuko dan Oroimenaren Egunerako, bakarka, taldean edo alkartean egiteko. Besteak beste, ETAk bahitu eban enpresariaren seme dan eta, gertaera haren ingurukoak azaltzeaz batera, adiskidetzearen ikuspuntutik gogoetak eskainiz, "La caverna" …
Pobreen Munduko Egunaren VIII. ekitaldia
Datorren azaroaren 17an, Pobreen Munduko Egunaren VIII. ekitaldia ospatuko dogu, Frantzisko Aita Santuak deituta.
Heziketa teologikoa Bizkaiko lurraldeetan
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) heziketa-ekitaldi barria jarri dau martxan lurraldeetan kurtso honetarako. Arduradunen esanetan, euren heziketa eguneratu gura daben fededunei eta, orokorrean, pastoral eragileei zuzendutako saio monografikoak dira.
Kurtso hasierako kulturarteko erretiroa Larrabetzun
50 lagun inguru batu zan zapatuz Larrabetzun, kurtso hasierako kulturarteko erretiroan. Eleizbarrutian dagozan lau kultur alkarteetako -afrikarra, txinatarra, latinoamerikarra eta filipinarra- ordezkariek parte hartu eben.
Kristau eta islamiar alkarteak erlejinoarteko lehen biltzarrean, San Frantziskon
Anai-arreba lez loturak sortu eta abegi eta inklusinorako eremuak ahalbidetzeko, atzo -eguena-, kristau eta islamiar alkarteek erlejinoarteko lehen biltzarra ospatu eben Bilboko San Frantzisko auzoko Claret Eneako lokaletan.
Oroimenaren Eguna. 2024ko azaroak 10
Oroimenaren eguna dala-eta, “Bakea eta Adiskidetzea” sailetik, era bateko eta besteko erakundeetatik egunotarako antolatu daiezan ekitaldietan parte hartzera deitzeaz batera, egiteko proposamena aurkeztu gura deutsuegu, bakarka, taldean edo alkartean egin daizuen.
GAZTEEN JUBILEUA
Datorren urtean ospatuko dan Jubileua dala-eta, uztailaren 28tik abuztuaren 3ra ospatuko dan GAZTEEN JUBILEUAREN inguruko barriak bialduko deutsueguz.
"Arimaren eskolak", Josep Maria Esquirolen berbaldia, gaur arratsaldez, Bilbon
"Eskolaren bizitza eta bizitzaren eskola" gaiaren inguruan jardungo dau Josep Maria Esquirolek gaur arratsaldeko 17:30etatik aurrera, Batzar Nagusien eraikineko areto nagusian (Hurtado Amezaga, 6. Bilbao). Kerman Lopez bikaio nagusiak emongo deutso amaiera EBIk (Elizbarrutiko Ikastetxeak) antolatutako ekitaldiari. Gehiago jakiteko eta izena emoteko.
Bidesari, 30 urte presoei lagun eginez
Bilboko Hika Ateneo aretoan (Eskola Zumarkalea, 1, Ibaiondo) ospatuko da bihar Bilboko Eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzaren barruan dagoan Bidesari alkartearen urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia. Saioan, Bidesari alkartearen historia -sorrera, gertaera gogoangarriak, profesionalizatze prozesua...- gogoratuko da, urteotako irudiak ikusiko dira eta erakundeko …
Gotzainak 'Nueva Economia Forum' dalakoan eskainiko dauan berbaldia, zuzenean
Goizeko bederatzietan hasiko da On Joseba Segura Bilboko gotzainak Ercilla hotelean, 'Nueva Economía Forum (NEF) Forum Europa, Tribuna Euskadi' dalakoak antolatutako ekitaldian, eskainiko dauan berbaldiaren zuzeneko emonaldia. Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak egingo dau gotzainaren aurkezpena.
Oroimenaren Egunean, estorsinoa jasan daben pertsonak gogoratuko dira
Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Bake eta Adiskidetzerako sailetik proposamena egin dabe azaroaren 10ean ospatuko dan Oroimenaren Egunerako, bakarka, taldean edo alkartean egiteko. Besteak beste, ETAk bahitu eban enpresariaren seme dan eta, gertaera haren ingurukoak azaltzeaz batera, adiskidetzearen ikuspuntutik gogoetak eskainiz, "La caverna" liburua idatzi dauan Jose Maria Guiberti egindako alkarrizketa aurkeztu dabe.
Pobreen Munduko Egunaren VIII. ekitaldia
Datorren azaroaren 17an, Pobreen Munduko Egunaren VIII. ekitaldia ospatuko dogu, Frantzisko Aita Santuak deituta.
Heziketa teologikoa Bizkaiko lurraldeetan
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) heziketa-ekitaldi barria jarri dau martxan lurraldeetan kurtso honetarako. Arduradunen esanetan, euren heziketa eguneratu gura daben fededunei eta, orokorrean, pastoral eragileei zuzendutako saio monografikoak dira.
Kurtso hasierako kulturarteko erretiroa Larrabetzun
50 lagun inguru batu zan zapatuz Larrabetzun, kurtso hasierako kulturarteko erretiroan. Eleizbarrutian dagozan lau kultur alkarteetako -afrikarra, txinatarra, latinoamerikarra eta filipinarra- ordezkariek parte hartu eben.
Kristau eta islamiar alkarteak erlejinoarteko lehen biltzarrean, San Frantziskon
Anai-arreba lez loturak sortu eta abegi eta inklusinorako eremuak ahalbidetzeko, atzo -eguena-, kristau eta islamiar alkarteek erlejinoarteko lehen biltzarra ospatu eben Bilboko San Frantzisko auzoko Claret Eneako lokaletan.
Oroimenaren Eguna. 2024ko azaroak 10
Oroimenaren eguna dala-eta, “Bakea eta Adiskidetzea” sailetik, era bateko eta besteko erakundeetatik egunotarako antolatu daiezan ekitaldietan parte hartzera deitzeaz batera, egiteko proposamena aurkeztu gura deutsuegu, bakarka, taldean edo alkartean egin daizuen.
GAZTEEN JUBILEUA
Datorren urtean ospatuko dan Jubileua dala-eta, uztailaren 28tik abuztuaren 3ra ospatuko dan GAZTEEN JUBILEUAREN inguruko barriak bialduko deutsueguz.
"Arimaren eskolak", Josep Maria Esquirolen berbaldia, gaur arratsaldez, Bilbon
"Eskolaren bizitza eta bizitzaren eskola" gaiaren inguruan jardungo dau Josep Maria Esquirolek gaur arratsaldeko 17:30etatik aurrera, Batzar Nagusien eraikineko areto nagusian (Hurtado Amezaga, 6. Bilbao). Kerman Lopez bikaio nagusiak emongo deutso amaiera EBIk (Elizbarrutiko Ikastetxeak) antolatutako ekitaldiari. Gehiago jakiteko eta izena emoteko.
Bidesari, 30 urte presoei lagun eginez
Bilboko Hika Ateneo aretoan (Eskola Zumarkalea, 1, Ibaiondo) ospatuko da bihar Bilboko Eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzaren barruan dagoan Bidesari alkartearen urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia. Saioan, Bidesari alkartearen historia -sorrera, gertaera gogoangarriak, profesionalizatze prozesua...- gogoratuko da, urteotako irudiak ikusiko dira eta erakundeko boluntarioek, erabiltzaileek eta langileek euren esperientzia batera jarriko dabe. Gaur egungo egoeraren, erronken eta etorkizunaren inguruan be jardungo dabe.



