21-05-2024 Martes, VII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 16 )
 

Barriak

Etiquetado como: Bizkaia Isilik

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1134 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
16.03.2024

Juan Mari Bautista: "Oraingoz, nire lekua han dago"

Martxoaren 19a Euskal Eleizbarrutietako Misinoei lotuta dagoan eguna da. Misinoetarako ordezkaritzak hainbat jarduera antolatzen dau egun horren inguruan. Guayaquileko (Ekuador) ipar-mendebaldean dagoan Monte Sinain misiolari dan Juan Mari Bautista Eleizbarrutiko abadea bisitan da Eleizbarrutian eta, besteak beste, Misinoen kanpainan parte hartzen dihardu bere lekukotasuna emonez.  Datorren martizenez, martxoak 19, Juan Mari Ermuko Santiago Apostolua parrokian izango da 19:00etatik aurrera. 

15.03.2024

Ez zara joan oraindik San Juan de Dios ospitaleko artisau-azoka solidariora?

Martxoaren 22ra arte egongo da zabalik San Juan de Dios ospitalean XIV. artisau-azoka solidarioa Liberiako Monroviako New Kru Town osasun-etxearen alde. Astelenetik barikura, 10:00etatik 17:00etara, bisitatu daiteke erakusketa eta sarrera doan da. Aurreko ekitaldietan lez, batu daiten diru guztia aitatutako osasun-etxera bialduko da Juan Ciudad GGKEaren bitartez. Martxoaren 8an, San Juan de Dios egunez zabaldu eben artisau-azoka.

15.03.2024

Juanjo Elezkanok "Txori kantari" bere diskoa aurkeztuko dau gaur Elorrion

Juanjo Elezkano eleizbarrutiko abade, musikagile eta abeslariak "Txori kantari" diskoa kaleratu barri dau. Abenduan aurkeztu zan Durangoko azokan eta azken asteetan Bilbao, Bermeo eta Gernikan egin da aurkezpena. Elorrion aurkeztuko dau gaur, 19:30etan, Sortze Garbia parrokian.

14.03.2024

Gotzainaren lehenengo batzarra lurraldeetako ekipo ministerialakaz

On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzainak hasiera emon deutse gaur ekipo ministerialakaz eta pertsona esanguratsuakaz egingo dituan batzarrei. Pastoral Barrutietako (PB) egoeraren barri jasotea eta EEEa nork bere egin eta garatzeko irakurketaren nondik norakoak ezagutzeko dira batzarrok.

14.03.2024

Gaur, Otxarkoagan, poesia-errezitaldia "Garizuma-aldirako"

Gaur arratsaldez, 'BESTE BERBA BATZUK' Garizuma-aldirako poesia- eta musika-errezitaldia ospatuko da Otxarkoagako Justo eta Pastor Santuak eleizan, 19:30etan. Jose Serna Andres teologoak idatzita dago eta Carlos Gil teologoak aurkeztuko dau. 

14.03.2024

Eleizbarrutiko Misinoen deia "bide barrietara" lotzeko

Aurton, martxoaren 19ean, San Jose egunez, "Bide barriak / Muevos caminos" goiburuaren haritik ospatuko dan Misinoen kanpaina, desbardina izango da, ez da-eta jaieguna. Feli Martinek, egun honen inguruan idatzi dauan gutunean, eskaria egin dau: datorren domekan, martxoak 17, martitzenez, martxoak 19, Eleizbarrutietako Misinoen eguna dala gogoratu daitela. Kanpainaren inguruko barriak (lagungarri eta jarduerak): hemen.

13.03.2024

"Jesusen agerpen publikoa hildakoen aldarrikapen da, batez be ezezagun eta ahaztutakoena"

Atzo, Bilboko gotzainak Bilboko Aste Santuko pregoia emon eban, Kofradiek On Joseba Segura aukeratu eben "Bilbon jaiotako lehenengo gotzaina dalako eta euren agerpena eta barruko barrikuntza sustatu daualako". Kofradia gehienak fededunen alkarte pribatuak ziran eta gotzainak bultzada emon deutse fededunen alkarte publiko bihurtu daitezan, "euren jarduera publikoa" da-eta. Amaia Arregi jarduneko alkartea bertan zala ospatu zan ekitaldiari Luis Alberto Loyo katedraleko deanak egin eutsan sarrera. Ondoren, Luis Olaortua Penitentziazko Kofradien presidenteak aurkeztu eban gotzaina eta honek …

13.03.2024

Bikarioen jardunaldiak Valladoliden

Martxoaren 12tik 14ra ospatzen dihardue Valladoliden Gotzain Bikarioen Jardunaldiak, Fede-zabalkunde, Katekesi eta Katekumenotzarako Gotzain Batzordeak antolatuta eta «Alkartasuna eta fede-zabalkundea Eleizbarrutian. Misino-pastoraltzaren alde». Kerman Lopez bikario nagusiak eta Sergio Buiza I. bikaritzako lurralde bikarioak eta Miguel Vera II. bikaritzako lurralde bikarioak osatzen dabe Bilboko Eleizbarrutiko ordezkaritza. Kerman Lopezek Bilboko Eleizbarrutian pastoral erantzukizunak dabezan laikoei eskaintzen jaken akonpainamenduaren inguruan jardungo dau bihar ospatuko dan esperientzien …

13.03.2024

Bilboko 'Focolar' mobimentuak 80 urte bete ditu

On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da bihar -eguena-, arratsaldeko zazpietan, Begoñako basilikan 'Focolar' mobimentu laikoaren 80. urteurrena dala-eta ospatuko dan Eukaristian.

12.03.2024

Aste Santuko pregoia, zuzenean

Santiago katedraletik, 20:00etan