13-04-2024 Sábado, II semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 24 )
 

Barriak

Ahalmen-Urritasunak
Bake eta Adiskidetzea
Eleizbarrutiko abadeak
Familia eta Helduak
Fede-zabalkunde eta Katekesia
Gotzaina
Karidade eta Zuzentasunak
Kartzela
Kultura
Langile
Lehenengo Orrialdea
Migrazinoak
Misinoak
Osasuna
Pastoral ekintza
Sin Categoria
Umeak eta Gazteak
12.01.2024

"Sorolla eta erlikiak" erakusketa ikusteko azken egunak

Urtarrilaren 31ra arte ikusi daiteke "Sorolla eta erlikiak" erakusketa Eleiz Museoan. Aukera ederra da Joaquin Sorolla margolariaren margolan bikain bi ikusteko eta, parean, berrogeta hamar gauzakiren bidez, "artea eta erlijiositatea alkartzen dituan eremuan sartzeko: erlikiak eta erlikia.ontziak", Eleiz Museoko arduradunek azaldu dabenez. Museo honek, Bilboko Arte Ederren …

11.01.2024

Eleizbarrutiko lau abadegairen diakonogintza

Lau abadegai diakono ordenatuko dira -abadegintzaren aurreko urratsa emonez- urtarrilean eta otsailean. Marco Antonio Muñoz Castroren diakonogintza, urtarrilaren 27an, zapatuz, izango da 19:30etan, Plentziako Andra Maria Magdalena parrokian. Otsailaren 3an, Mario Fernando Diaz Bravo eta Gorka Campos Saez de la Fuente diakono egingo dira Begoñako basilikan eguerdiko 12:00etan …

10.01.2024

Teresiar Instituzinoaren mendeurrena Bizkaian

Aita Santuaren onarpenaren mendeurrena dala-eta, Teresiar Instituzinoak deialdia egin deutse gaur egungo ikasleei eta ikasle ohiei, laguntzaile, senide eta adiskideei, bihar -urtarrilak 11, eguena-, Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioa buru dala, Santiago katedralean 19:00etan ospatuko dan esker oneko Eukaristian parte hartu daien.

09.01.2024

Bateo-agirien eskaera Artxiboan

2022ko urrian indarrean sartu zan eta oraindik indarrean dan Oroimen Demokratikoaren Legea dala-eta, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan bateo-agiriak eskatzen dabez orain be atzerritik. Lege honi esker, gure kasuan, Bizkaian jaiotako aitite-amamak edo birraitite-birramamak dabezala, eta dalako une batean atzerrira joan behar izan ebela, ziurtatu leikienek herritartasun …

08.01.2024

Domekaz ospatuko da 'Ume misiolariak' jardunaldia

"Nazana banatzen dot" goiburuaren haritik ospatuko da domekaz -urtarrilak 14- 'Ume misiolariak' jardunaldia. Feli Martin Misinoetarako Eleizbarrutiko ordezkariak egun honetarako idatzi dauan gutunean azaldu dauanez, "dei egiten jake neskato eta mutikoei dirana banatu daien eta pertsonen eskura jarri daiezan talentuak eta bizitza". Kanpainaren inguruan gehiago jakiteko: hemen

07.01.2024

Ministerio Ordenatuko kideentzako gogo-jardunak

Bihar hasiko dira Ministerio Ordenaturako kideek egiten dabezan gogo-jardunen txanda biak (gazteaniaz eta euskeraz). Oraingoan, txanda biak Larreako Gorarte Etxean (Zornotza) ospatuko dira barikura arte -urtarrilak 12-. Lontzo Zugazaga eta Miguel Angel Esnaola Eleizbarrutiko abadeek zuzenduko dabez, hurrenez hurren, euskerazko eta gaztelaniazko gogo-jardunak. Datorren ostean …

06.01.2024

“Danok bizi izan doguz 'agerkundeak', egoerak argi barriak ikusarazo deuskuezanak”

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izan da eguerdiz Santiago katedralean ospatu dan -web orrialde honen bidez zuzenean eskaini da- Agerkundearen eguneko eleizkizunean: hemen. Gotzainak homilian azaldu dauanez, Agerkundearena, urteko jairik ederrenetakoa da eta berba horrek agerkunde bizi edo sendoa edo esperientzia bizi edo sendoa adierazoten dau eta danok izan dogu …

06.01.2024

Gotzaina buru dala ospatuko dan Jaunaren Agerkundearen eguneko mezaren zuzeneko emonaldia

Eguerdiko 12:00etan hasiko da On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala Santiago katedralean ospatuko dan Jaunaren Agerkundearen Eguneko Eukaristia.

06.01.2024

Caritasen opil solidarioaren banaketaren irudiak

2005etik aurrera, Errege egunaren bezperan, Caritas Bizkaia erakundeak errege-opil solidarioaren ekitaldia egiten dau BIlboko Plaza Barrian. Atzo -barikua-, ehunka lagun batu zan plazan, Cáritas Bizkaia erakundearen jarduera autortzeko eta laguntzeko. Gaur, Errege Eguna, gotzaina buru izango da Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Agerkundearen eguneko …

05.01.2024

Elezkanok Bilbon abestuko ditu disko barriko abestiak

Bermeoko abade, musikagile eta abeslariak Bizkaia Irratia eta Radio Popular-Herri Irratia hedabideei eskainitako alkarrizketatan emon ditu ezagutzera 'Txori kantari' diska barriaren nondik norakoak. Eleizako homilietatik harago helarazo gura dituan mezuak musikaz jantzi eta jentaurrean aurkezen dauan hamalaugarren diskoa da. Askotariko gaiak ikutzen ditu: bidegabekeriak, osoko …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1051 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
12.01.2024

"Sorolla eta erlikiak" erakusketa ikusteko azken egunak

Urtarrilaren 31ra arte ikusi daiteke "Sorolla eta erlikiak" erakusketa Eleiz Museoan. Aukera ederra da Joaquin Sorolla margolariaren margolan bikain bi ikusteko eta, parean, berrogeta hamar gauzakiren bidez, "artea eta erlijiositatea alkartzen dituan eremuan sartzeko: erlikiak eta erlikia.ontziak", Eleiz Museoko arduradunek azaldu dabenez. Museo honek, Bilboko Arte Ederren Museoaren laguntzagaz, bat egin dau Joaquin Sorollaren heriotzaren (Valentzia, 1863-Cercedilla, Madril, 1923) mendeurreneko jarduerakaz.

11.01.2024

Eleizbarrutiko lau abadegairen diakonogintza

Lau abadegai diakono ordenatuko dira -abadegintzaren aurreko urratsa emonez- urtarrilean eta otsailean. Marco Antonio Muñoz Castroren diakonogintza, urtarrilaren 27an, zapatuz, izango da 19:30etan, Plentziako Andra Maria Magdalena parrokian. Otsailaren 3an, Mario Fernando Diaz Bravo eta Gorka Campos Saez de la Fuente diakono egingo dira Begoñako basilikan eguerdiko 12:00etan eta otsailaren 10ean, Juan Reyero Pontes ordenatuko da diakono Durangoko Andra Mari basilikan, 12:00etan.

10.01.2024

Teresiar Instituzinoaren mendeurrena Bizkaian

Aita Santuaren onarpenaren mendeurrena dala-eta, Teresiar Instituzinoak deialdia egin deutse gaur egungo ikasleei eta ikasle ohiei, laguntzaile, senide eta adiskideei, bihar -urtarrilak 11, eguena-, Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioa buru dala, Santiago katedralean 19:00etan ospatuko dan esker oneko Eukaristian parte hartu daien.

09.01.2024

Bateo-agirien eskaera Artxiboan

2022ko urrian indarrean sartu zan eta oraindik indarrean dan Oroimen Demokratikoaren Legea dala-eta, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan bateo-agiriak eskatzen dabez orain be atzerritik. Lege honi esker, gure kasuan, Bizkaian jaiotako aitite-amamak edo birraitite-birramamak dabezala, eta dalako une batean atzerrira joan behar izan ebela, ziurtatu leikienek herritartasun bikotxa jadesteko aukera dabe. 1870ean Erregistro Zibila sortu zan arte, errolda bakarra sakramentu-liburuetan datza, sasoi haretan danak bateatzen ziralako.

08.01.2024

Domekaz ospatuko da 'Ume misiolariak' jardunaldia

"Nazana banatzen dot" goiburuaren haritik ospatuko da domekaz -urtarrilak 14- 'Ume misiolariak' jardunaldia. Feli Martin Misinoetarako Eleizbarrutiko ordezkariak egun honetarako idatzi dauan gutunean azaldu dauanez, "dei egiten jake neskato eta mutikoei dirana banatu daien eta pertsonen eskura jarri daiezan talentuak eta bizitza". Kanpainaren inguruan gehiago jakiteko: hemen

07.01.2024

Ministerio Ordenatuko kideentzako gogo-jardunak

Bihar hasiko dira Ministerio Ordenaturako kideek egiten dabezan gogo-jardunen txanda biak (gazteaniaz eta euskeraz). Oraingoan, txanda biak Larreako Gorarte Etxean (Zornotza) ospatuko dira barikura arte -urtarrilak 12-. Lontzo Zugazaga eta Miguel Angel Esnaola Eleizbarrutiko abadeek zuzenduko dabez, hurrenez hurren, euskerazko eta gaztelaniazko gogo-jardunak. Datorren ostean ospatuko dira Madrilen gotzainentzako gogo-jardunak be, Gotzainen Batzarrak antolatuta, eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina be bertan izango da. 

06.01.2024

“Danok bizi izan doguz 'agerkundeak', egoerak argi barriak ikusarazo deuskuezanak”

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izan da eguerdiz Santiago katedralean ospatu dan -web orrialde honen bidez zuzenean eskaini da- Agerkundearen eguneko eleizkizunean: hemen. Gotzainak homilian azaldu dauanez, Agerkundearena, urteko jairik ederrenetakoa da eta berba horrek agerkunde bizi edo sendoa edo esperientzia bizi edo sendoa adierazoten dau eta danok izan dogu holakoren bat bizitzan.

06.01.2024

Gotzaina buru dala ospatuko dan Jaunaren Agerkundearen eguneko mezaren zuzeneko emonaldia

Eguerdiko 12:00etan hasiko da On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala Santiago katedralean ospatuko dan Jaunaren Agerkundearen Eguneko Eukaristia.

06.01.2024

Caritasen opil solidarioaren banaketaren irudiak

2005etik aurrera, Errege egunaren bezperan, Caritas Bizkaia erakundeak errege-opil solidarioaren ekitaldia egiten dau BIlboko Plaza Barrian. Atzo -barikua-, ehunka lagun batu zan plazan, Cáritas Bizkaia erakundearen jarduera autortzeko eta laguntzeko. Gaur, Errege Eguna, gotzaina buru izango da Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Agerkundearen eguneko Eukaristian eta berau web honetatik jarraitu ahal izango da.

05.01.2024

Elezkanok Bilbon abestuko ditu disko barriko abestiak

Bermeoko abade, musikagile eta abeslariak Bizkaia Irratia eta Radio Popular-Herri Irratia hedabideei eskainitako alkarrizketatan emon ditu ezagutzera 'Txori kantari' diska barriaren nondik norakoak. Eleizako homilietatik harago helarazo gura dituan mezuak musikaz jantzi eta jentaurrean aurkezen dauan hamalaugarren diskoa da. Askotariko gaiak ikutzen ditu: bidegabekeriak, osoko ekologia, etorkinen bizipenak... Euskeraz idatzi eta abestutako hamaika abesti jasoten dira. Diskoaren aurkezpena, urtarrilaren 26an egingo da Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, 19:30etan.