20-05-2024 Lunes, semana -
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 26 )
 

Barriak

Etiquetado como: Durango

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1128 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
07.02.2024

Pertsona-salerosketaren aurkako lekukotasuna Miribillako eleizan

“Duintasunerako bidean: entzun, amets egin, ekin” goiburuaren haritik ospatuko da bihar -otsailak 8, eguena-, Pertsona-salerosketaren aurkako Otoitz eta Gogoetarako Munduko X. Eguna. Eleizbarrutian ospatuko dan ekitaldi nagusian, otoitzaldia egingo da eta San Frantzisko auzoan 25 urtetik gora lanean daroan eta Migrazinoetarako Mahaian esku-hartzen dauan Mª Luisa del Pozo monja oblatak lekukotasuna eskainiko dau. Miribillako Santa Josefa eleizan izango da, bihar, 18:30etan.

06.02.2024

Zabaldu da matrikulazinoak egiteko epea Eleizbarrutiko ikastetxeetan

Bihartik -otsailak 7, eguaztena- hilaren 24ra arte, zabalik izango da 2024-2025 ikasturterakoLehen, Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatzeko epea EBI sareko (Elizbarrutiko Ikastetxeak)17 ikastetxeetan. Gehiago jakiteko: hemen.

05.02.2024

70 gazte inguruk erretiroa egin eban Berrizen

Asteburuan, gehienbat 18 eta 26 urte bitarteko 70 gazte inguru batu da IV., V. eta VI. bikaritzek antolatutako erretiroan, Berrizko Mesedetako Misiolareien etxean (Barnezabal). Laguntzaile lanetan ibili diranen esanetan, gazteek "geldialdia egin ahal izan dabe euren bizitza asaldatuan, otoitzaren bidez, euren bizitzetan Jesusegaz bat egitearen esperientzia bizitzeko". Argazkiak: hemen

05.02.2024

Asteburuan, biziera sagaratua, tradizinoa, alkartasuna eta oroitzapena

Otsailaren lehenengo asteburuan, neguko egutegian entzutetsu eta herrikoi diran hiru jai ospatu daira: Barikuz, Kandelerio eguna, zapatuz, San Blas eta atzo -otsailak 4, domeka-, Agate Deunaren egunaren bezpera. Gaur ospatzen da santaren eguna eta atzo makina bat lagun ibili zan kalez kale hari abestuz. Barikuz, ohikoa danez, Biziera Sagaratuaren Eguna ospatu zan. Gainera, oroimenezko ekitaldia ospatu da eskolapioen ikastetxean eta hainbat jarduera solidario:

05.02.2024

"Bihotz bizia, beste batzukaz batera sentitzeko, hunkitzeko gauza dan bihotza eskatzen dogu gaur zuentzat"

Joan dan zapatuz, otsailak 3, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izan da Mario Fernando Diaz Bravo eta Gorka Campos Saez de la Fuenteren diakonogintzan, Begoñako basilikan. Eleizkizuna zuzenean emon zan. Argazkiak: hemen.

05.02.2024

Ikastaroa eta mahai-ingurua HOACen eskutik

Otsailaren 1ean -eguena-, Errekaldeko Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) mahai-ingurua ospatu eban Errekaldeko Auzo-etxean, auzoan askotariko arloetan jarduten daben lau erakundek parte hartu ebelarik: Arraizpe Pastoral Barrutiak (PB), Gazte Lekuk, Iturri Gorri Kirol Alkarteak eta Errekaldeberriz auzotarren alkarteak. HOAC Bizkaiak "Kristau espiritualtasuna eta mistika Eleizan eta HOACen" ikastaroa ospatu dau Begoñako Gogarte Etxean, Joaquin Sanchez mobimentuko Murtziako Eleizbarrutiko kontsiliarioak lagunduta. 

05.02.2024

Egun seinalatua Agate Deunaren ermitan

Usadioari eutsiz, Agate Deunaren jai liturgikoaren bezperan, ehunka koru ibili zan atzo kalez kale Bizkaiko herrietan santari abestuz. Agate Deunaren irudia Eleizbarrutiko 25 parrokiatan irudikatuta dago. Kastrexanan mezak ospatuko dira gaur, 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00an.

04.02.2024

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
03.02.2024

Mario Diaz eta Gorka Camposen diakonogintza, Begoñan

Gaur eguerdiko 12:00etan, Mario Fernando Diaz Bravo eta Gorka Campos Saez de la Fuente diakono ordenatuko dira Begoñako basilikan. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko dan eleizkizuna zuzenean emongo da hemen.

02.02.2024

Bizkaiko lekaide eta lekaimeek euren eguna ospatzen dihardue

Gaur, otsailak 2, Jaunaren Aurkezpenaren eguna, Biziera Sagaratuaren Munduko XXVIII. Eguna ospatzen da. Bizkaiko 970 lekaide eta lekaimek euren eguna ospatuko dabe. CONFER Bilbaok antolatuta, Eukaristia ospatuko da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, arratsaldeko 19:00etan, Jesusen Bihotza eleizan (Bilboko Ayala kalea, jesuiten egoitza). Bilboko Eleizbarrutian, emakumeen 86 komunitate dagoz eta gizonen 40 komunitate. Gehienak, hain zuzen be 65, uriburuan dagoz. Biziera sagaratua hainbat eremutan agertzen da: ikastetxeak, gizarte ekintzarako egitasmoak, nazinoarteko lankidetza, e.a.