10-05-2024 Viernes, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 36 )
 

Barriak

Etiquetado como: Agata Donea

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1114 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
11.12.2023

Miguel Ramon Viguri, Corpus Christi parrokiako hitzaldi sailean

Abenduaren 12an, martitzenez, "Krisiaren aurrean, erantzuna, aldaketak eta... oinarrizkora!" hitzaldi saileko hirugarren berbaldia ospatuko da Corpus Christi parrokia eleizan (Maria Diaz de Haro, 17. Bis. Bilbao), 19:30etan. Miguel Ramon Viguri Deustuko Unibertsitateko GIzarte eta Giza Zientzien fakultateko irakaslea izango da hizlaria eta "Jainkoa krisian? Jainkoa eta zientzia" gaiaren inguruan jardungo dau.

11.12.2023

Egun bizi-biziak alkarte latinoamerikarrean

Abenduaren 7 eta 10 bitartean, batzar esanguratsuak ospatu dira hainbat parrokiatan: Santa Maria Josefa, San Felicisimo, Indautxuko Karmeneko Ama, Sortze Garbia eta Arantzazuko San Pedro Apostolua. Alkarte latinoamerikarraren erreferente dan David Urdaneta abadeak azaldu dauanez, "gure sustrai kultural eta espiritualen agerpen kartsuak izan dira. Guztiz pozgarriak pastoral latinoamerikarrarentzat, gure debozino eta ohiturak parrokia gehiagotan sartzean, gero eta jente gehiagok onartzen dituala ikusita".

11.12.2023

Immigrazinoari buruzko lekukotasunak San Bizente parrokiako 'Bengo-lekun'

Gaur arratsaldeko 19:30etan hasita, "Etorkinak: immigrazinoari lotutako bost lekukotasun" saioa ospatuko da Abandoko San Bizente Martiria parrokiako 'Bengo-leku' lokaletan, abenduaren 18an ospatuko dan Etorkinaren Nazinoarteko Egunaren inguruan. 

10.12.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
08.12.2023

Seminarioaren Eguneko argazkiak

Gaur, Sortzez Garbiaren Egunez, Seminaroaren Eguna be ospatzen da. Hau dala-ta Donostiako eta Gasteizko gotzainak, Juan Carlos Elizalde eta Fernando Prado Begoñako basilikan egon dira eguna ospatzen. ETB1etik emon dan mezatan Donostiako gotzaina izan da buru, Bilboko gripeak jota dagoalako. Bertan Patxo Ateca eta Juan Reyero hautagaiek abade izateko bideari ekiteari baietza emon deutsie.

08.12.2023

Seminarioaren eguneko mezea Begoñatik, EITBn

Gaur, abenduak 8, Sortze Garbiaren Eguna, euskal Eleizbarrutiek Seminarioaren Eguna ospatzen dabe. ETB1ek  On Fernando Prado Donostiako gotzaina eta On Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina lagun dituala ospatuko dan Eukaristia emongo dau goizeko hamarretan. Meza hori atzo grabatu zan Begoñako basilikan. 

07.12.2023

Durangoko Andra Mari basilikako eleizpea konpondu eta barriro zabaldu dabe

Egunotan, jente asko hurreratuko da Durangora "Durangoko Azokaren" 58. ekitaldira eta, bide batez, gura dabenek Andra Mari basilikako eleizpe zaharbarritua bisitatzeko aukera izango dabe. Hain zuzen be, eleizpe honetan ospatu ziran azokaren lehenengo ekitaldiak, abenduan ez ezik, azaroaren 1ean, Domu Santu egunez. Arkupeetan, azoka egiten zan zapatu goizez, eta 1965ean be holan izan zan. Lehenengo azokan, 19 erakusmahai izan ziran. 1974ra arte, urtero egin zan azoka eleizpean. Aurreko ekitaldietan lez, Bizkaia Irratiak zuzeneko emonaldiak eskainiko ditu gaur egun Landako Gunean jarten dan …

06.12.2023

Bisitak, jaiotzak eta gozokiak zubi luzerako

Asko dira datozan jaiegunak -Konstituzinoaren eta Sortze Garbiaren zubia- gozatzeko prest dagozanak. Hona hemen hainbat egitasmo, berton geratzen diranentzat eta kanpotik datozanentzat:

05.12.2023

Juanjo Elezkanoren CD barria, salgai Durangoko azokan

Juanjo Elezkanok “Txori kantari” CD barria kaleratu dau. Durangoko azokan zuzenean aurkezteko aukerarik izango ez badau be, CDa ARANTZAZU standean egongo da salgai. Gainera, Jakinbide liburu-dendan eta Kidenda dendetan be eskuratu ahal izango da.