25-11-2024 Lunes, XXXIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 40 )
 

Barriak

Etiquetado como: migrazinoak

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1493 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
05.05.2024

Astekoak, Eleizbarrutiko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
04.05.2024

Gaur hasiko da Begoñan nazinoarteko organo-jaialdia

Jean-Baptiste Robin Versalleseko Errege Kaperako organiztak kontzertua eskainiko dau gaur -maiatzaren 4a, zapatua- Begoñako basilikan, 20:00etan. Berak emongo deutso hasiera "Bilbao uria" nazinoarteko 12. organo-jaialdiari. Egitaraua osorik: hemen.

03.05.2024

Kontzertu solidarioa "Mufungaren Adiskideak" fundazinoaren alde

Mufungaren Adiskideak Fundazinoak dialdia egiten dau bihar -maiatzak 4, zapatua-, 19:00etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian ospatuko dan kontzertu solidariorako. "NTONDOBE-LA BONDAD DIVINA" abesbatzak eskainiko dau kontzertua eta batu daiten dirua Mufungara (Kongoko ED) materiala bialtzeko izango da.

02.05.2024

Gotzainak gaur amaituko ditu lurraldeetako batzarrak

Eleizbarrutiko gotzainak, idazkari nagusia lagun, batzarrak egin ditu bikaritzaz bikaritza. Martxoan hasita, leku bakotxean Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoari lotuta egiten diran jarduerak eta lekuan lekuko kezkaz ezagutu nahi izan ditu. Era berean, bisita horreek Ebanjelizatze-egitasmoan zehaztutako ekintzak nabarmentzeko bide izan dira. Joan dan martitzenez, apirilak 30, II. bikaritzako pastoral ekintzaileakaz batzartu zan eta gaur ospatuko dau azken batzarra Bilbon, III. eta VII. bikaritzetakoakaz. 

02.05.2024

"Misino-lekukotasunak, gure nortasunaren ezaugarri"

Horixe entzun zan, besteak beste, atzo, maiatzaren 1ean ohiko danez, Urkiolan ospatu zan misino-ekitaldian. Hirurogei lagun inguru batu zan eta, egunari hasiera emoteko, hainbat lekukotasun entzun zan, bideo bidez, Ekuador, Kongoko E.D., Etiopia eta Filipinetatik. Xabier Goikouriak bere agurrean adierazo ebanez, "atzealdearen laguntzagaz aurrealdeak aurrera egin leike. Ezinbesteko dogu zuen babesa eta laguntasuna. Misinoetan egon zarienok ondotxo dakizue laguntza hau nahitaezko dana".

02.05.2024

Antzerki solidarioa Bilboko San Bizente eleizan

"Hego BerrIa-Compromiso Sur" Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian sortutako taldeak kurtsoan zehar antolatzen dituan jarduera solidarioetako bat ospatuko da bihar -barikua-, 20:00etan. "Show Must Go On" antzezlana aurkeztuko dabe parrokiako 'Bengo leku' lokaletan.

01.05.2024

Lur-globo berezia aldizkariaren azalean

Alkarren Barri - Comunicación aldizkariaren maiatzeko alean, lur-globoan jarritako lore koloretsuak nabarmentzen dira. Gerra eta indarkeriaz jositako inguruetan loreak ernetea eskatzen dauan alkartearen nahi eta itxaropena islatu gura dau. Azalean, aldizkariaren 32 orrialdeetan garatzen diran gaien barri emoten da: umeen munduko eguna, gaixoaren pazkoa edo joan dan astean Bilbon ospatu dan harrerari buruzko eztabaida-lekua, besteak beste. 

30.04.2024

Eleizbarrutia, ETAk hil eban lehenengo biktima zibilari eskainitako omenaldian

Udaleko ordezkariek, Juan Mari Aburto alkartea buru, eta "Bilbao Foroa Bake eta Bizikidetzaren alde" erakundekoek, non Galo Bilbaok parte hartzen dauan Bilboko Eleizbarrutiaren izenean, oroitzapenezko plaka barria ipini dabe urian. Ekitaldi sinboliko honen bitartez aukera emon gura jake herritarrei gogoan izan daiezan indarkeria terroristaren eraginez erahildako pertsona guztiak. Kasu honetan, Fermin Monasterio Perez bilbotar taxilariari eskaini deutse omenaldia. ETA talde terroristako kide batek tiroz hil eban 1969.eko apirilaren 9an. ETAren lehenengo biktima zibila izan zan eta alarguna eta …

30.04.2024

Eleizako erakundeak lana eta familia benetan bateragarri egitearen alde

Bilboko Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzak bere egin dau Eleizako hainbat erakundek maiatzaren 1a dala eta kaleratu daben agiria. Oraingoan, Eleiza Gizalegezko Lanaren alde ekimenetik hauxe aldarrikatu dabe: "ezinbestekoa da langileak zaintzea, lana eta familia benetan bateragarri egingo daben politikak sustatuz". Zehatz-mehatz, "lanaldiaren murrizketari begira", gizarte alkarrizketak aurrera egin beharko leukela dinoe.

30.04.2024

Misino-eguna bihar, Urkiolan

Maiatzaren 1ean, aspalditikbatzen dira Urkiolan Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Eleizbarrutietako misiolari eta lagunak. Gauza bera egingo dabe bihar eta, besteak beste, Ekuadorren 15 urtetik gora emon ondoren, Eleizbarrutira bueltatu diran Benjamin Respaldiza eta Paulino Ordaxen lekukotasunak entzungo dabez.