Barriak
Etiquetado como: Algorta
Ekologiari buruzko bideo-foruma Gurutzetan
Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG), Gazteria Langile Katolikoa (JOC) eta Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) mobimentuko berrogeta hamar lagun inguruk parte hartu eban barikuz "La Carta. Un mensaje para nuestra tierra" dokumentalaren inguruko bideo-forumean. Ekitaldia Gurutzetako Mariaren Bihotz Orbangabea parrokian izan zan, Errekarte Pastoral Barruti (PB) osoari zuzenduta eta HOAC mobimentuko Barakaldoko hainbat militantek be bat egin eban jardueragaz.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Ana Belen Garciak eta Luken Munguirak emongo deutse hasiera Durangoko organo-jaialdiari
Gaur arratsaldez hasiko da Durangoko organo-jaialdiko lehenengo kontzertua eta bertan Ana Belen Garcia organistak eta Luken Munguira tenoreak jardungo dabe, 20:15etan, Uribarriko Andra Mari basilikan. Sarrera doan (pantaila jarriko dabe kontzertua ikusteko).
"Junior eguna" gaur Artxandapen
Gaur -zapatua-, 'Castaños' (Bilbao) inguruan batzen dan Junior taldeak bere eguna ospatuko dau. Borja Garcia Artxandape Pastoral Barrutiko (PB) gazteen arloko arduradunak azaldu dauanez, "danok gagoz konbidatuta jai honetara, taldekideak, euren senideak eta baita auzokideak be".
Eusko Jaurlaritzak klaratarren Gernikako komentua erosi dau
Eusko Jaurlaritzak akordioa sinatu dau Gernikako klaratar monjakaz eta komentua, eleiza eta atzeko lursaila erosi ditu. Lehendakariak Gernikan gaur goizean esan dauanez, "historia eta esanahiz betetako lekua da". Urkulluk iragarri dauanez, Eusko Jaurlaritzak akordioa lortu dau Gernikako Batzar-etxearen aldamenean dagozan eraikinak eskuratu eta "oroimenari lotutako gune bihurtzeko" eta, aldi berean, "Bakearen museoari bultzada barria emoteko". Erakundeetako ordezkari ugari batu da ekitaldian eta kongregazinoko hainbat monjak be parte hartu dau. Sor Begoña komentuko azken nagusiak gidatu …
Bokazinoen aldeko otoitzaldia, domekaz, Begoñan
Datorren domekaz, apirilak 28, bokazinoen aldeko Eukaristia ospatuko da Begoñako basilikan, arratsaldeko zazpietan eta eleizkizun horretan akolito eta irakurle ministerioa jasoko dabe diakonotzarako eta abadetzarako hautagaiei. Aurretik, bokazinoen aldeko ordubeteko otoitzaldia ospatuko da, 17:30etatik 18:30etara eta Juan Diego Fuentesek bere bokazino-lekukotasuna emongo dau.
Laiko-komunidadeen urteko batzar nagusia euren erronkak aztertzeko
Datorren zapatuz, apirilak 27, Laiko-komunidadeen Mahaiak batzar nagusia ospatuko dau, Sortze Garbia parrokian. Kristau komunidadeen erronkak: Jerusalemetik mundura goiburuaren haritik batuko dira goizeko 9:30etan. Carlos Gil eta Silvia Martinez Cano teologoek jardungo dabe hasierako kristau alkarteei eta historian zehar emakumeak Eleizan izan dauan egitekoari buruz. Talde-lan eta gogoetaren ostean, Eukaristia ospatuko dabe, Bilboko gotzaina buru dala, batzarrari amaiera emoteko.
ABA TAANOK bere musika solidarioa eskainiko dau
MUSIKA BIZIAK SALBATZEKO egitasmo humanitarioaren jatorria Kirekan dago (Uganda). Arduradunek azaltzen dabenez, "gure egitekoa kaleko umeei osoko laguntza eskaintzea da: heziketa, prestaketa eta musika eta dantza probatzeko aukera". Egitasmoaren finantzaketaren %70a ABA TAANO gospel-taldearen esku dago. Talde honek Eleizbarrutian jardungo dau egunotan, hasteko, gaur arratsaldez, 19:30etan, Bilboko Gizakundea eleizan. Sarrera, 12 euro ordaindu behar da.
Omenaldia Jose Luis Longarteri Indautxuko Karmeneko Ama parrokian
Gaur arratsaldeko seiak eta erdietan Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian ospatuko dan ekitaldian omenaldia egingo jako Eleizbarrutian, Langile Pastoraltzaren arloan eredu izan zan eta 2023.eko ekainaren 4an hil zan Jose Luis Longarteri. Langile nekaezin eta konprometitua izan zan giza eskubideen, langileen duintasunaren autorpenaren, bakearen..., alde eginez etenbarik.
Etxe-langileek jasaten dabezan baldintzen salaketa 'Bizkaia isilik' bilkuretan
Apirilaren 28an, domekaz, ospatuko dan Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko Eguna dala-eta, 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik ospatuko dan hilabete honetako bilkuran etorkinek jasaten daben leneko behin-behinekotasuna salatuko dabe batez be. "Gehienetan etorkinek -eta honeen artean emakumeek- etxe-langile lez eta zaintzaile lez egiten daben lana, baldintza eskasetan egiten dabela salatu gura dogu". Aitatutako bilkurok gaur egingo dira, 19:30etan, ohiko lekuetan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; …