Barriak
Etiquetado como: Dohatsua
Menchaca Fundazinoak 150.000 euro banatu ditu 39 erakunde solidarioren artean
Urrian 50. urteurrena ospatuko dauan Antonio Menchaca Fundazinoak 150.000 euro banatuko ditu aurton Bizkaiko 39 erakunde solidarioren artean. Sortzailearen erizpidearen arabera, "benetako egitasmo solidarioakaz, lurrari itsatsitako egitasmoakaz, oinarrizko beharrizanei erantzuten jake".
"Stabat Mater" ongintzako kontzertua frantziskotarren Iralako eleizan
Etzi -martxoak 23, zapatua-, frantziskotarren Iralan daben eleizan musika-emonaldia izango da eta Giovanni Battista Pergolesiren "Stabat Mater" lana interpretatuko da. Sarrera doan da eta jaso daitezan diru-laguntzak frantziskotarren gizarte eta misino ekintzetarako izango dira.
Durangoko Nekaldi Bizidunaren hiru emonaldi izango dira
Datorren astean, martxoaren 27, 28 eta 29an, Durangoko Nekaldi Biziduna antzeztuko da, aurton 29. ekitaldia beteko dalarik. Emonaldietara joan gura dauanak -egunean 280 lagun- jardueraren orrialde ofizialean, www.durangokopasinoa.com, eskuratu leikez sarrerak 6 euroren truke edo bestela El Arco tabernan edo 663 40 25 25 telefonora deituz.
Garizuma-aldiko azken berbaldia Arratian
Xabier Eskauriatza abadeak emongo deutso amaiera gaur arratsaldeko zazpietan Arratian ospatzen diharduen Garizuma-aldiko berbaldi sailari. Hitzordua, Lemoako parrokia da eta Eskauriatzak 'Iragarri-Anunciar' goiburuaren haritik jardungo dau. Goizez, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina IV. bikaritzan izango da, hain zuzen be Zornotzan, lurraldeetako egoera ezagutzeko saioen artean, inguru honen barri jasoteko batzarrean. Bihar, Gernikan izango da, V. bikaritza bisitatuz, goizeko 11:00etan.
Joseba Bakaikoa eta Isabel Matilla, Ipar-Hegoaldea ikastokoen Garizuma-aldiko erretiroan
Datorren asteburuan, Ipar-Hegoaldea ikastaroaren aurtengo ekitaldia parte hartzen diharduenek Garizuma-aldiko erretiroa izango dabe, Larrabetzun, Ekuadorren misiolari dan Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoa eta Ekuadorreko Manabi probintziako Calcetan misiolari laiko dan Isabel Matilla laguntzaile dirala. Misiolari biok Eleizbarrutietako Misinoen aurtengo kanpainan parte hartzen dihardue eta zapatu arratsaldez izango dira taldeagaz. Erretiro honetan, "Epaitu" aldiari ekingo deutse eta hilero (batzartuta) eta hamabostero (online) egiten dabezan saioetan emongo deutse jarraipena.
Agiria, ‘Construcciones Murias’ enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu dala jakin ondoren
Bilboko gotzaitegiaren agiri publikoa
Bilboko kofradiek prozesinoen egitaraua aurkeztu dabe
Luis Olaortua Bilboko Penitentziazko Kofradien Ermandadeko presidenteak eta Javier Diago komunikazinoetarako Ermandadeko arduradunak Bilboko Aste Santuko egitaraua aurkeztu dabe gaur Bilboko Pausuen Museoan. Martxoaren 22an, barikuz, ospatuko da lehenengo prozesinoa, Doloretako Ama Birjinarena, Nekaldiaren kokfradiaren eskutik, Abandoko San Bizente Martiria parrokiatik ataraz 20_00etan.
Kristau espiritualtasuna eta osoko ekologia, eguenez, Barrian
Roman Prado Manrique Burgoseko Eleizbarrutiko abadeak "Kristau espiritualtasuna eta osoko ekologia" berbaldia eskainiko dau datorren eguenez, martxoak 21, Barria eraikineko (Plaza Barria, 4. Bilbao) lokaletan. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Insititutuak (ETPI) antolatu dau saioa.
Ordenatzen azkenak izan diran abade eta diakonoen batzarra
Atzotik gaur arte, ordenatzen azkenak izan diran Eleizbarrutiko diakono eta abadeek kurtsoko bigarren batzarra egin dabe. On Joseba Segura gotzaina lagun izan dabela, atzo domekako bezperakaz emon eutsen hasiera egunari, alkarregaz afaldu eben eta gotzainagaz solasean jardun.
Asteburuko irudiak
Gazteen topaketa, bidezko merkataritza, ibilaldia Gernikatik Ajangizera, lehenengo penitentziak Zaldibarren, gotzainaren bisita Begoñako kofradia barriko kideei, "Hegoaldeko ahotsen" bisita eta "Miserere" kontzertua Begoñan izan dira, besteak beste, asteburuko jarduerak. Hona hemen irudiak: