Barriak
Etiquetado como: Ipar-Hegoa
Gotzaina, pregoilari Bilboko Aste Santuan
Bihar, iluntzeko 20:00etan irakurriko da Aste Santuko pregoia Santiago katedralean. Penitentziazko Kofradien Ermandadeak On Joseba Segura Bilboko gotzaina aukeratu dabe pregoilari. Azaldu dabenez, "kofradiei erakutsitako babesa, eurak Eleizbarrutiaren bizitzan txertatzea eta euren barruko barrikuntza sustatuz, erabakigarria izan da 2024ko Aste Santuko pregoilari izendatzeko". Pregoiaren irakurketa zuzenean web honen bidez.
Asteburuan, topaketak, autorpenak eta alkartasuna
Hona hemen azken egunetan Bilboko Eleizbarrutian izan dan zenbait jarduera:
800 gazte baino gehiago, Bilbao, Ermua eta Orduñako topaketetan
III. eta VII. bikaritzetako (Bilbao, Basauri eta Etxebarri) 300 neska-mutilek parte hartu eben atzo, San Inazio Pastoral Barrutian ospatu zan Bika Egunean, hau da, 9 eta 14 urte bitarteko ume eta gaztetxoen topaketan. Beste alde batetik, IV-V bikaritzetako gaztetxo eta gazteen taldeetako kideak eta Herrialdea eskaut taldeetakoak Ermuan batu ziran urteroko topaketan. Gainera, VI. bikaritzako 100 gazte inguruk asteburuko egonaldia egin dabe Orduñan.
`martxoak8mujeres´ ekitaldiko argazkiak
Martxoaren 8an, barikuz, Bilboko Eleizbarrutiak 8 emakumeri autorpena eskaini eutsen VI. ekitaldia ospatu dauan 'martxoak8mujeres' saioan, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. Gotzainak ezin izan eban parte hartu, Madrilen egoalako Gotzainen Batzarraren Osoko Bilburan, baina mezua bialdu eban grabatuta eta, besteak beste, "ospakizun honegaz benetan bat egiten dot" esan eban. Ekitaldiaren inguruan gehiago jakiteko: hemen. Argazkiak: hemen.
Carlos Gil Arbiolek emongo deutso amaiera Corpus Christiko berbaldi sailari
Bihar -martxoak 12, martitzena-, Corpus Christi parrokiak kurtso honetarako antolatu dauan berbaldi sailari amaiera emongo jako. Carlos Gil Arbiol Deustuko Unibertsitateko Teologia-fakultatean Idazteuneko irakaslea izango da azken hizlaria eta "Jesusen espiritualtasuna, eredu sasoi barrietarako" gaiaren inguruan jardungo dau. Corpus Christi eleizan izango da (Licenciado Poza, 50), 19:30etan.
Astekoak, Eleizbarrutiko barri nagusiak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Isa Matilla misiolariak Balmasedan eskainiko dau, gaur, bere lekukotasuna
Martxoaren 19an burutuko dan Eleizbarrutietako Misinoen aurtengo kanpainan, Eleizbarrutiko hainbat misiolarik bere lekukotasuna emongo dau parrokia eta pastoral barrutietan. Esate baterako, Ekuadorreko Manabi Probintziako Calcetan misiolari dan Isa Matilla laikoak Garizuma-aldiko berbaldia eskainiko dau Balmasedako San Severino parrokian, gaur, 19:30etan.
Gazteen topaketak bihar -domeka-, San Inazion eta Ermuan
Txalo beroak abegi eta inklusinoan eredu diran 8 emakumeri
Jente asko batu da Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian 'martxoak8mujeres' autorpen-saioaren VI. ekitaldian parte hartzeko. Bilboko Eleizbarrutiak ekitaldi instituzionala ospatu dau euren fedezko konpromisotik Bizkaiko Eleizari eta gizarteari funtsezko zerbitzua eskaintzen deutsen 8 emakumeri autorpena egiteko. Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkuran parte hartzen diharduen On Joseba Segura Bilboko gotzainak bideo-mezuz agurtu ditu 8 emakumeak: "zeuren burua eskainiz, gorputz eta arima arituz, ekarpen handia egiten dozue alkarteei, familiei eta pertsonen bizitzan hain …
«Martxoak 8 Mujeres» ekitaldiaren zuzeneko emonaldia
Gaur eguerdiko 12:30etan Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian ospatuko dan "Martxoak8Mujeres" ekitaldiaren zuzeneko emonaldia. Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusia izango da buru Bizkaiko Eleizak 8 arlo ordezkatzen dabezan 8 emakumeren lana autortuko dauan saioaren VI. ekitaldian.