Barriak
Etiquetado como: Errekalde
San Juan de Dios ospitalearen mendeurrena
1924an sortu zan Santurtziko San Juan de Dios ospitalearen mendeurreneko atzera begirako argazki-erakusketa dago ikusgai martxoaren 21era arte Torre Etxean. Gainera, bihar, martxoak 8, San Juan de Dios eguna, oroitzapenezko Eukaristia ospatuko da ospitaleko eleizan, Amador Fernandez San Juan de Dios ordenako probintziala buru dala eta Sergio Buiza lurralde bikarioa be bertan izango da.
"Laguntasuna Eleiza Behartsuari" erakundearen txostena
"Laguntasuna Eleiza Behartsuari" fundazinoak munduko asktasun erlijiosoari buruz prestatu dauan txostena aurkeztuko dabe gaur 19:30etan eskolapioen ikastetxean (Errekalde zum., 19. Bilbao). Ekitaldian izango dira Kerman Lopez Bilboko bikario nagusia, A. Jean Boniface Somda Furkina Fasoko abadea eta Jose Maria Gallardo Villares "Laguntasuna Eleiza Behartsuari" fundazinoko zuzendaria.
Nely Ramon, alkarteei 'bizirik' eutsiz
Nely Ramon da matxoaren 8an, barikuz, Bilboko Eleizbarrutiaren autorpena jasoko daben 8 emakumeetako bat. Bere senarra 2000ean etorri zan Bilbora Ekuadorretik eta bera urtebetera. Beranduago, bost seme-alabak etorri ziran. Bizilekua bilatzeaz gainera, parrokia bilatu eben, "beti izan nazalako fededuna eta fedea ospatzera norabait joan beharra neban". Alde Zaharrean, umeei eskola-laguntza eskaintzen deutsen Caritas Bizkaia erakundearen 'Tximeleta' egitasmoaren bitartez lortu eban eta San Anton elizara joaten hasi zan. Katekista lez hasi zan eta ahuleziazko egoeran dagozan pertsonei abegi …
Garizuma-aldiko berbaldiak: Jaime Asenjo Begoñan eta Carlos Olabarri Karmeneko Ama parrokian
"Garizuma-aldia eta parkamenaren sakramentua" gaiaren inguruan jardungo dau bihar, Carlos Olabarri Ministerio Ordenaturako Bilboko Eleizbarrutiko zuzendariak, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian, 19:00etan, Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutian (PB) Garizuma-aldian egiten diharduen saioetan. Beste alde batetik, gaur arratsaldeko 18:00etan, Jaime Asenjo Echaniz abadeak jardungo dau Begoñako basilikan.
Bilboko gotzaina, Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Batzordeko presidente
Osoko Bilkurak Bilboko gotzaina izendatu dau, 40 botogaz eta lehen bozketan Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Batzordeko presidente. On Joseba Segura prest agertu da bere bizitzan "oso garrantzitsua" izan dan esperientziari erantzunkizun barri honen bidez "beste era batera" jarraipena emoteko. Orain arte, Bilboko gotzaina Ekonomia eta Sostengatzerako Batzordeko arduradun izan da eta, aurrerantzean, eginkizun barri hau izango dau Gotzainen Batzarrean.
Susana Mallo interprete irribarretsua keinu-hizkuntzan
Susana Mallo Jesusen Mirabeen ordenako monja da. Martxoaren 8an, Bilboko Eleizbarrutiaren autorpena jasoko dau beste zazpi emakumegaz batera. Bere esanetan, "bekaizkeriaz" egin zan monja, ahiztak ezagutu ebazanean, "zoriontsu eta aske" ikusten ebazalako. Sasoi horretan, asetuta ebazan beharrizan materialak, baina ez zan oso zoriontsu sentitzen. Madrildar hau 2010ean iritsi zan Bilboko komunitatera eta harrezkero laguntasuna eskaintzen deutse gaixoei Bilboko erietxean. Bere ama gorra da eta etxean "naturaltasunez" bizi izan dabe egoera hori. Katedraleko Eukaristietan keinu-hizkuntzako …
Meza kantatua Jatorki abesbatzagaz, zapatuz, Begoñan
Begoñako Andra Mari basilikan ospatuko da datorren zapatuz, martxoak 9, goizeko 11:00etan, hiru ahots mistoko Missa Secunda Pontificalis dalakoa, Miriam Cepeda basilikako organista titularrak lagunduta, interpretatuko dauan Jatorki abesbatzaren kontzertua.
Agustin Ortiz eta Josu Jimenez Etxabe klaretarren Garizuma-aldiko berbaldiak
Garizuma-aldiko ekitaldien brruan, Agustin Ortiz klaretar fraileak "alkarte abegitsu eta barneratzaile" izatearen inguruan jardungo dau gaur Gernikako andra Mari parrokian, 19:30etan. Berbaldi hau, euskeraz izango da. Beste alde batetik, datorren zapatuz, Garizuma-aldiko erretiroa ospatuko dabe Torre Urizar Pastoral Barrutian, hain zuzen be, San Luis Beltran parrokian, 10:30etatik 13:00era, A. Josu Jimenez Etxabe klaretar misiolari eta Larraona Kolegio Nagusiko kapilauak gidatuta.
Algortako Kristo Eroslea prrokiaren 50. urteurrena
Algortako Kristo Eroslea parrokiak 50 urte bete ditu kanonikoki. 1974.eko martxoaren 3an, Hitukozitarren eleiza hau, Andra Mari parrokiari erantsitakoa, bereizi egin zan eta bakarkako ibilbideari ekin eutsan. Horregaitik atzo -martxoak 3, domeka-, Garizuma-aldiko lehen domeka haretatik berrogeta hamar urtera, esker oneko Eukaristia ospatu eben On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala. Koldo Alzola fraile hirukoiztarraren esanetan, "ilusinoz eta zorionez betetako meza izan zan".
Nekane Landaribar Andra Mariren 'ahotsa' Ondarroan
Nekane Landaribar da martxoaren 8an Bilboko Eleizbarrutiaren autorpen instituzionala jasoko daben 8 emakumeetako bat. Ondarroako Andra Mari parrokian bateatu eben eta ordutik dago parrokiari atxikita. Abesbatzako kide da eta 1990an hasi zan katekista lanetan. Sendotzako gazteen taldeetan laguntzaile izan zan, irakurle Eukaristietan eta Jose Mari Rementeria abadea buru zala, Bizkaia Irratitik emoten ebezan mezetan parte hartzen eban. Gaur egun, anboitik liturgiak gidatzen dituan 'ahotsa' da.