Barriak
Etiquetado como: Kartzela Pastoraltza
Bilboko gotzaina, Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Batzordeko presidente
Osoko Bilkurak Bilboko gotzaina izendatu dau, 40 botogaz eta lehen bozketan Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Batzordeko presidente. On Joseba Segura prest agertu da bere bizitzan "oso garrantzitsua" izan dan esperientziari erantzunkizun barri honen bidez "beste era batera" jarraipena emoteko. Orain arte, Bilboko gotzaina Ekonomia eta Sostengatzerako Batzordeko arduradun izan da eta, aurrerantzean, eginkizun barri hau izango dau Gotzainen Batzarrean.
Susana Mallo interprete irribarretsua keinu-hizkuntzan
Susana Mallo Jesusen Mirabeen ordenako monja da. Martxoaren 8an, Bilboko Eleizbarrutiaren autorpena jasoko dau beste zazpi emakumegaz batera. Bere esanetan, "bekaizkeriaz" egin zan monja, ahiztak ezagutu ebazanean, "zoriontsu eta aske" ikusten ebazalako. Sasoi horretan, asetuta ebazan beharrizan materialak, baina ez zan oso zoriontsu sentitzen. Madrildar hau 2010ean iritsi zan Bilboko komunitatera eta harrezkero laguntasuna eskaintzen deutse gaixoei Bilboko erietxean. Bere ama gorra da eta etxean "naturaltasunez" bizi izan dabe egoera hori. Katedraleko Eukaristietan keinu-hizkuntzako …
Meza kantatua Jatorki abesbatzagaz, zapatuz, Begoñan
Begoñako Andra Mari basilikan ospatuko da datorren zapatuz, martxoak 9, goizeko 11:00etan, hiru ahots mistoko Missa Secunda Pontificalis dalakoa, Miriam Cepeda basilikako organista titularrak lagunduta, interpretatuko dauan Jatorki abesbatzaren kontzertua.
Agustin Ortiz eta Josu Jimenez Etxabe klaretarren Garizuma-aldiko berbaldiak
Garizuma-aldiko ekitaldien brruan, Agustin Ortiz klaretar fraileak "alkarte abegitsu eta barneratzaile" izatearen inguruan jardungo dau gaur Gernikako andra Mari parrokian, 19:30etan. Berbaldi hau, euskeraz izango da. Beste alde batetik, datorren zapatuz, Garizuma-aldiko erretiroa ospatuko dabe Torre Urizar Pastoral Barrutian, hain zuzen be, San Luis Beltran parrokian, 10:30etatik 13:00era, A. Josu Jimenez Etxabe klaretar misiolari eta Larraona Kolegio Nagusiko kapilauak gidatuta.
Algortako Kristo Eroslea prrokiaren 50. urteurrena
Algortako Kristo Eroslea parrokiak 50 urte bete ditu kanonikoki. 1974.eko martxoaren 3an, Hitukozitarren eleiza hau, Andra Mari parrokiari erantsitakoa, bereizi egin zan eta bakarkako ibilbideari ekin eutsan. Horregaitik atzo -martxoak 3, domeka-, Garizuma-aldiko lehen domeka haretatik berrogeta hamar urtera, esker oneko Eukaristia ospatu eben On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala. Koldo Alzola fraile hirukoiztarraren esanetan, "ilusinoz eta zorionez betetako meza izan zan".
Nekane Landaribar Andra Mariren 'ahotsa' Ondarroan
Nekane Landaribar da martxoaren 8an Bilboko Eleizbarrutiaren autorpen instituzionala jasoko daben 8 emakumeetako bat. Ondarroako Andra Mari parrokian bateatu eben eta ordutik dago parrokiari atxikita. Abesbatzako kide da eta 1990an hasi zan katekista lanetan. Sendotzako gazteen taldeetan laguntzaile izan zan, irakurle Eukaristietan eta Jose Mari Rementeria abadea buru zala, Bizkaia Irratitik emoten ebezan mezetan parte hartzen eban. Gaur egun, anboitik liturgiak gidatzen dituan 'ahotsa' da.
37 lagunek amaitu dabe "Astero" teologiaren hastapenei buruzko ikastaroa
Urte bi eta erditan "Astero" teologiaren hastapenei buruzko ikastaroa egin eta euren ikasketak amaitu dabezan talde bietako kideei diplonak banatu jakezan atzo -domeka- Areetako Santa Ana eleizan. Guztira, 37 lagunek parte hartu dabe ikastaroan. Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak eskura emon eutsezan diplomak, Fernando Marcos Areeta-Romo Pastoral Barrutiko moderatzailearen esanetan, "diplomatuen senideak bertan zirala ospatu zan saio hunkigarrian".
Asteburuko irudiak
"Jazotakoa jaso" bideoklipen lehiaketako sari-banaketa; Juanjo Elezkanoren "Txori kantari" diskoaren aurkezpena Gernikan; First Lego League lehiaketa eta erretiroak, heziketa-saioak..., ospatu dira, besteak beste, asteburuan. Hona hemen hainbat irudi:
Harribide fundazinoaren aurkezpena Gernikan
Sendotza egingo daben Gernikaldeko taldearen eskutik, atzo -domeka-, Harribide fundazinoa aurkeztu zan Gernikaldea, Arteaga eta Gernikako San Bartolome-Mertzede parrokietan. Fundazinoaren helburuak eta eginkizunak ezagutzera emon ebezan, hau da, bizilekurik ez daben gazteei laguntza emon, heziketaren bidez lana eta egoiza aurkitzeko bidean jarriz. Hasieratik Harribide fundazinoa sustatu dauan Jose Alberto Vicente abadeak azaldu dauanez, "gaur egun 60 gazte ingururi eskaintzen deutsagu arreta pisuetan, baina batzuk parrokiako kaperan hartu doguz, eta bostek lurrean lo egin behar izan dabe".…
Bilboko gotzaina Espainiako Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkuran da
Gaurtik barikura arte -martxoak 8- ospatuko da Madrilen Espainiako Gotzainen Batzarraren (EGB) 124. Osoko Bilkura eta bertan izango da On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina. Egunotan, Batzarreko kargu guztiak arrituko dira, bost urterako agintaldia dauan Idazkari Nagusiarena izan ezik.