Barriak
Etiquetado como: San Bizente Martiria
Egun seinalatua Agate Deunaren ermitan
Usadioari eutsiz, Agate Deunaren jai liturgikoaren bezperan, ehunka koru ibili zan atzo kalez kale Bizkaiko herrietan santari abestuz. Agate Deunaren irudia Eleizbarrutiko 25 parrokiatan irudikatuta dago. Kastrexanan mezak ospatuko dira gaur, 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00an.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Mario Diaz eta Gorka Camposen diakonogintza, Begoñan
Gaur eguerdiko 12:00etan, Mario Fernando Diaz Bravo eta Gorka Campos Saez de la Fuente diakono ordenatuko dira Begoñako basilikan. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko dan eleizkizuna zuzenean emongo da hemen.
Bizkaiko lekaide eta lekaimeek euren eguna ospatzen dihardue
Gaur, otsailak 2, Jaunaren Aurkezpenaren eguna, Biziera Sagaratuaren Munduko XXVIII. Eguna ospatzen da. Bizkaiko 970 lekaide eta lekaimek euren eguna ospatuko dabe. CONFER Bilbaok antolatuta, Eukaristia ospatuko da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, arratsaldeko 19:00etan, Jesusen Bihotza eleizan (Bilboko Ayala kalea, jesuiten egoitza). Bilboko Eleizbarrutian, emakumeen 86 komunitate dagoz eta gizonen 40 komunitate. Gehienak, hain zuzen be 65, uriburuan dagoz. Biziera sagaratua hainbat eremutan agertzen da: ikastetxeak, gizarte ekintzarako egitasmoak, nazinoarteko lankidetza, e.a.
Bilboko Koral Elkartearen kantu liturgikoen hirugarren bilduma
Gaur, otsailaren 1ean, Bilboko Koral Elkarteak gotzainari eroan deutso `Kanta dagigun danok´ kantu sortaren hirugarren alea. Aurreko albumetan gertatu zan moduan, oraingoan be, grabazinoak Deustuko Unibertsitateko kapera gotikoan egin dira. Enrique Azurzaren zuzendaritzapean 50 kantarik hartu dabe parte proiektuan. Eurekin batera, Josetxo Brey bakarlariak eta Alberto Saez Puente, Gorka Iglesias eta Xabier Arana organo joleak. Azken honek aholkulari lanak egin dauz. Proiektua amaitzeko beste hiru diska gehiago kaleratuko dira. Era horretara, egutegi liturgikoa osotuta geratuko da.
"Sorolla eta pintura erlijiosoari" buruzko berbaldia
Javier Novo Kontserbazino eta Ikerketarako Bilboko Arte Ederren Museoko koordinatzaileak berbaldia eskainiko dau gaur, 19:00etan, Bilboko Eleiz useoan. Otsailaren 29ra arte luzatu dan "Sorolla eta erlikiak" erakusketaren haritik programatutako jardueretako bat da.
'Alkarren Barri' aldizkariaren ale 'borobila'
Gaur argitaratu da hasi barri dogun hilari dagokion Alkarren Barri - Comunicación aldizkariaren alea multimedia edukiagaz. Azalean, 300 zenbakia osotzen daben hiru globok gaur kaleratu dan alearen zenbakia gogoratzeaz gainera, begirune eta esker ona adierazo gura deutse orain dala 34 urte lehenengo harria jarri eben eta gaur egun egitasmoari eusten deutsen norbanako, erakunde eta iragarleei.
Egun seinalatuak liturgia egutegian eta folklore erlijiosoan
Liturgia egutegian eta folklore tradizional erlijiosoan seinalatuak diran hiru egun ospatuko doguz. Barikuz, otsailak 2, Kandelerio eguna ospatuko da. Gernika-Lumon ohikoa danez, kandelak bedeinkatu ondoren umeak taldean atarako dira 'Kandelerio lerio' koplak kalez kale kantatzera. Kandelen bedeinkazinoa Andra Mari eleizan egingo da arratsaldeko zazpietako mezan. Otsailaren 3an, zapatuz, San Blas eguna ospatuko da, Bilbon eta Abadinon ospe handia dauan jaia. Uriburuan, San NIkolas eleizan bedeinkatuko dira kordoiak ordu erditik ordu erdira, goizeko 8:30etatik iluntzeko 20:00ak arte eta ordu …
Gerrrak jasaten diharduen lurraldeak gogoratuko dabez 'Bizkaia isilik' bilkuretan
Gaur arratsaldeko 19:30etan, 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik bilkura isilak egingo dira ohiko lekuetan, "euren bizilekuetatik derrigorrez mobidu behar daben pertsonen oinarrizko eskubideak urratzen dabezan bidegabeko politikak salatzeko". Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan -metroaren ondoan- eta Zornotzan, Herriko plazan.
Itaka-eskolapioen Bakearen Astearen 40. urteurrena
1964tik hasita, urtarrilaren 30ean, Indarkeriarik ezaren eta Bakearen Eskola Eguna ospatzen da. Makina bat jarduera antolatzen da ikastetxeetan egun horren inguruan, besteak beste, Bakearen aldeko Astea eskolapioen Bilboko ikastetxean. Aurton, 40. urteurrena ospatzen dabela-eta, "Bakearen Aste berezia ospatu gura dabe. Horretarako, geletan eta Calasanz mobimentuan egiten diran ohiko heziketa-saioez gainera, jarduera bereziak antolatu dabez".