25-11-2024 Lunes, XXXIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 67 )
 

Barriak

Etiquetado como: migrazinoak

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1490 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
16.01.2024

San Anton egunez, abere eta jakien bedeinkapena

Urtarrilaren 17an, San Anton Abataren egunez, ohikoa danez, bihar barriro egingo dan ohikunearen bidez, babesa eskatuko da abereentzat eta bedeinkatuko diran jakiak hartuko dabezanentzat. Vaskoniako Atlas Etnografikoan jasoten danez, kristautasunaren aurreko ohikunea da eta oraindik hainbat lurraldetan egiten da. Bizkaian, Urkiolako santutegian eta Bilboko San Anton eleizan eusten deutse ohitura honi. Abadiñoko portuan, San Antonio Padukoa eta San Antonio Abata dagozan lekuan, eguerdiko 12:00etan ospatuko da Eukaristia, Alex Alonso lurralde bikarioa buru dala. Eleizkizunean, gero kanpoan …

16.01.2024

Egoitza bat baino gehiago dan Aspaldikok 25 urte bete ditu

Atzo, Portugaleten dagoan gerontologia-zerbitzuak eskaintzen dituan Aspaldiko "etxe handiaren" 25. urteurrena ospatu zan. Gogo-gogoko ekitaldia izan zan eta makina bat lagun batu eban: bertan bizi diranak, langileak, zuzendaritza-taldekoak eta errektoria, senideak eta politika eta eleiz arloko ordezkariak, besteak beste, Elixabete Etxanobe diputatu nagusia, Mikel Torres Portugaleteko alkatea eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina. Manuel Merino fundazinoko presidenteak adierazo ebanez, BBKarena dan eraikina ibaiertzeko punturik altuenean dago, "ez goitik begiratzeko, behetik pertsona …

16.01.2024

Jesus Mª Llona "apal eta baztertuakaz oso sentibera zan" gizona hil da

Domekan hil zan Bilbon Jesus Mª Llona Urquijo eleizbarrutiko abadea, 91 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldez ospatuko da Lemoako Andra Mari parrokian, 18:00etan.Bere aldeko olata-meza, urtarrilaren 21ean, domekaz, ospatuko da 13:00ean, Etxebarrin.

15.01.2024

Asteburuan, misinoa, heziketa, jaiotzak eta ospakizunak

Asteburuan, Ume Misiolariak kanpaina ospatu da. Horrezaz gainera, askotariko jarduerak izan dira Eleizbarrutian. Hona hemen batzuk:

15.01.2024

Kristau Sarbideko sakramentuak txinatar alkartean

Atzo -domeka-, domekero Indautxuko Karmeneko Ama parrokian ospatzen dan txinatar mezan, Teresa txinatar alkarteko gazteak kristau sarbideko sakramentuak (bateoa, sendotza eta jaunartzea) hartu ebazan. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala eta Pablo Yu alkarteko abade laguntzaileak eta Vicentek alkar-meza emoten ebela ospatu zan eleizkizuna.

15.01.2024

Eleizbarrutiko konbibentzia Kristandade Ikastaroak mobimentuaren eskutik, Etxebarrin

Kristandade ikastaroak mobimentuak kideak Etxebarriko San Esteban Lehen Martiriaren parrokian alkartu ziran, azaldu dabenez, "urtarrilaren 26tik 28ra Begoñako Gogarte Etxean ospatuko dogun Kristandade Ikastaroaren bezperetan". Dei egiten dabe, gura dauanak parte hartu daian. 

15.01.2024

Marije Calvok eta Edith Ulloak gidatuko dabe misino-jardunaldia Berrizen

"Bategitearen espiritualtasunetik kulturarteko lokarriak eratuz" goiburua dau Berrizko Mesedetako Misiolariek urtero antolatzen daben misino-jardunaldiaren aurtengo ekitaldiak. Marije Calvo, monja pasiotar eta Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzan dagoan migrazinoetarako saileko arduradunak eta Edith Ulloa Loiola zentroko kideak sustatuko dabe saioa eta esperientzien mahaia be egingo da. Izena emoteko: 681 215 481 edo: info@barnezabal.org

13.01.2024

Mezak Elorrioko basilikatik ETBn

Sortze Garbia basilikatik emongo dira domekako mezak euskaraz euskal telebista publikoan (ETB1). Baslika eder honetatik eskaini ziran urtarrilaren 6ko -Jaunaren Agerkundea- eta urtarrilaren 7ko -domeka- mezak be. Iñaki Jauregi parrokoa izango da buru gaur grabatu eta bihar eskainiko dan Eukaristian. Datorren domekaz, Juanito Gallastegi abadea izango da buru. Sor Carolina monjak joko dau organoa, gaixorik dan Jesus Ayerra organista titularraren lekua hartuz. Itziar Landaburuk zuzentzen dauan parrokiako abesbatzak lagunduko dau kantuakaz.

12.01.2024

"Sorolla eta erlikiak" erakusketa ikusteko azken egunak

Urtarrilaren 31ra arte ikusi daiteke "Sorolla eta erlikiak" erakusketa Eleiz Museoan. Aukera ederra da Joaquin Sorolla margolariaren margolan bikain bi ikusteko eta, parean, berrogeta hamar gauzakiren bidez, "artea eta erlijiositatea alkartzen dituan eremuan sartzeko: erlikiak eta erlikia.ontziak", Eleiz Museoko arduradunek azaldu dabenez. Museo honek, Bilboko Arte Ederren Museoaren laguntzagaz, bat egin dau Joaquin Sorollaren heriotzaren (Valentzia, 1863-Cercedilla, Madril, 1923) mendeurreneko jarduerakaz.