15-08-2024 Asunción de la Virgen María
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 76 )
 

Barriak

Etiquetado como: Musika

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1275 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
21.07.2023

Domekaz, Margarita Maturana dohatsuaren eguna ospatuko da Berrizen

Uztailaren 23an, Margarita Maturana dohatsuaren eguna ospatuko da. Aurton, Eukaristia 17:00etan ospatuko da. Ondoren, San Lorentzo dantza-taldeak ondo etorria egingo deutso Errumaniako Doina Timisului folklore-taldeari Berrizeko Mesedetako Misiolarien komentuan. Euria egin ezkero, eskolako josatokian dantzatuko dabe. 

21.07.2023

Gazteen Munduko Egunerako prestatzen

Abuztuaren 1etik 6ra ospatuko da  Gazteen Munduko Egunaren (GME) XXXVIII. ekitaldia. Frantzisko Aita Santuak deituta Lisboan ospatuko dan jarduera honen aurretik, "Egunak Eleizbarrutietan" (EE) deitutakoak izango dira eta mundu osoko gazteak herrialdeko Eleizbarrutietako parrokia alkarteetan txertatuko dira. Uztailaren 26an, goizez atarako da lehenengo taldea, 62 lagunez osatuta, Bilbotik eta Viseura joango da talde hori. Eleizbarrutia da euren jomuga. Hango familiek hartuko dabez eta, arduradunen esanetan, "danok ez gara parrokia berean egongo; Sao Miguel do Mato, Queira-Casa Parroquial et …

20.07.2023

Domekan, bisita gidatua Sopelako Santa Marina ermitara

Datorren domekaz, uztailak 23, bisita gidatua egingo da Sopela/Urdulizeko Santa Marina ermitara eta eraikinaren inguruko datuak ezagutzeaz gainera, Munarria be -harri horretatik bedeinkatzen ziran lehen soloak- bisitatuko dabe. Eta ohiturari jarraituz, Sopelako auzotarrak erromes joango dira gaur, Santa Marina ermitara, erromeria ospatzera. Kalejira udaletxeko plazatik atarako da goizeko hamarretan eta ermitaraino helduko da eta 11:00etan ospatuko da bertan meza.

19.07.2023

X. Goicouría: “Kongon gertatze dana, ikusi ezik, ezin da ulertu”

Xabier Goikuriak, Kongoko Errepublika Demokratikoan 58 urte darozan misiolariak, gutuna idatzi deutso Bilboko gotzainari herriade haretara egin barri dauan bisitagaitik eskerrak emonez. Misiolariaren esanetan, bidaia hau eginez, gotzainak "Kongoko EDan bizi daben egoera zuzenean ezagutzeko aukera izan dau". Esker ona adierazo deutso, gainera, herrialdeko kobalto-meategietako baldintzen inguruan barri emoteagaitik -astelehenez argitaratu zan web honetan barri hori-, "etenbarik bizi dogun egoera da-eta". Barri horreek irakurri ondoren, Mons Francisko Perez Iruñako Artzapezpiku eta  

18.07.2023

Iñaki F. Capetillo hil da, gizon adeitsu, hurkoa eta beti besteez arduratzen zana

Atzo -uztailak 17, astelehena-, Iñaki Franco Capetillo Eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 90 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldeko zazpietan ospatuko da Sopuertako Mercadilloko parrokian, Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusia buru dala. 

18.07.2023

Kirola Basauriko kartzelan, BAM Irakasle Eskolako ikasleakaz

Saio baten heziketa jaso ondoren, BAM Irakasle Eskolako Lehen Hezkuntzako Graduko (gorputz-hezkuntza aipamena) hirugarren mailako 9 ikaslek (6 neska eta 3 mutil), Basauriko kartzelako patioa sustatu eben joan dan asteko hainbat arratsaldez. Berrogeta hamar preso inguruk hainbat kirol -voley, boloak...- praktikatu eben. Esperientzia burutu eta ebaluatuta, ikasleek Bidesarigaz  alkarlanean jarraitu gura dabe, kartzelan gorputz-kirol jarduerak sustatuz. 

17.07.2023

Gotzainak Kongoko EDko kobalto-meatzetan umeek jasaten daben esplotazinoa salatu dau

On Joseba Segura Bilboko gotzainak Kongoko EDa bisitatu eban ekainaren amaieran. Hamabi egunez, herrialde zabal honen -afrikar kontinenteko bigarren herrialderik handiena- zati bat bisitatu eban Iñigo Iriarte misiolaria bidelagun ebala. Euskal Eleizbarrutietako misiolariek hainbat hamarkadatan lagundu eta makina bat egitasmo martxan jarri izan dabe bisitatu ebezan lurraldeetan. Baliabide natural asko daben lurrak dira, baina nazinoarteko interesen mende dagoz, bertako jentea premina larrian bizi dalarik.  

17.07.2023

Kontzertuak Barakaldoko eleizetan Karmeneko Amaren omenez

Bizkaiko hainbat herritan ospatzen dihardue jaiak euren zaindaria dan Karmeneko Amaren eguna dala-eta. Atzo izan zan egun nagusia eta askotariko ekitaldiak izan ziran Santurtzi, Plentzia eta Barakaldon. Hemen, datozan egunetan be izango dira jarduerak, besteak beste kontzertuak. 

16.07.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
15.07.2023

Karmeneko Amaren eguneko ospakizunak

Bihar -uztailak 16, domeka-, Karmeneko Amaren, itsas gizon eta emakumeen zaindariaren eguna ospatuko da. "Asko emon, gehiago merezi" goiburua proposatu dabe aurton Gotzainen Batzarreko  «Stella maris» sailetik (Itsas Apostolutza). Mons. Luis Quinteiro Fiuza Itsas Apostolutzarako gotzain sustatzaileak adierazo dauanez, goiburu esanguratsua da, izan be, "itsas gizon eta emakumeek asko emoten dabe". Hain zuzen be, "arrantzak, merkataritza-nabigazinoak, mercantzia-garraioagaz edo bidaiari-trafikoagaz, itsas gizon eta emakumeen lanak munduko biztanleriarentzat ongizatea dakarrela islatzen …