Barriak
Etiquetado como: migrazinoak
Iñaki Garcinuño eta Iraia Iturregi, Begoñazpi ikastolaren 2023ko ‘Gazte Role Model' sariak
Gaur arratsaldez banatuko dira EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Begoñazpi ikastolak urtero emoten dituan 'Gazte Role Model' sariak. Sari honek gizarte konpromisoa eta balio profesionalak autortzen ditu eta hamalaugarren ekitaldi honetan, Iraia Iturregi entrenatzaile eta futbolari ohiak eta Iñaki Garcinuño enpresari eta CEBEK Bizkaiko Enpresa-konfederakundeko presidente ohiak jasoko dabez hurrenez hurren. Nestor Basterretxea bizkaitar eskultoreak sortutako oroigarri bana jasoko dabe.
Ehunka lagun Bilbon, "Munduko jenteak" jaialdian
Asteburuan -azaroak 11 eta 12, zapatu eta domeka-, "Munduko jenteak" jaialdiaren XV. ekitaldia ospatu da Bilboko Areatzako nasan berta izan dalarik, besteak beste, Eleizbarrutiko kulturarteko taldeetako hainbat lagun.
Barakaldoko Karmeneko Ama parrokiak 50 urte bete ditu
Atzo -domeka- herriaren zaindariaren izenpeko dan Karmeneko Ama eleizaren 50. urteurrena ospatu zan On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatutako alkar-mezagaz.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Biktimen lekukotasunak BAMen
Atzo ospatu zan Oroimenaren Eguna dala-eta, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BAM) egin daben jardueran, Euskadin izan dan nahitasun politikoko indarkeriaren hainbat biktimak lekukotasuna emon dau. Honeek dira ikasgeletan berba egin dabenak: Jorge Perez, 1970ean, Eibarren, manifestazino batean tirokatu eben Roberto Perezen anaiak; Nerea Barrios, 1988an ETAk Santurtzin hil eban JOse Luis Barrios Capetilloren alabak; Abel Uceda, ETAk 1982an hil eban Cesar Ucedaren semeak eta Mari Carmen Hernandez, ETAk 2000ean Durangon hil eban Jesus Mari Pedrosaren emazteak.
Sebastian Moraren berbaldia Pobreen Munduko Eguna dala-eta
Pobreen Munduko Egunaren bezperan, azaroaren 18an, topaketa egingo da Errekalde auzoko Arrosarioko Andra Mari parrokian. Gotzaina buru dala, otoitzaldia egingo da goizeko 10:0eetan eta, ondoren Sebastian Mora Caritas Española erakundeko idazkari ohi eta Comillaseko Pontifize Unibertsitateko etika-irakasleak jardungo dau. Bikario nagusiak jardunaldiaren aurkezpenean dinoanez, "gure egiteko ebanjelizatzailearen eduki nagusi dan fedearen gizarte-karidade alderdian sakontzen lagunduko deusku". Batez be pastoral arduraren bat dabenei zuzendutako gogoeta da, baina jakin-mina daben kristau …
San Viator ikastetxeak SAAM heziketa-mobikortasunerako egitasmoaren balantzea egin dau
Gaur, Euskalduna jauregian eta 80 lagun ingururen aurrean, Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxetik eta Zaragozako Mundus alkartetik koordinatutako SAAM (ingelesez, Afrikar Mobikortasunerako Ituna) egitasmo ereduaren inguruko ondorioak aurkeztu dabez. Europar Batasunaren diru-laguntza jasoten dauan egitasmo honen bidez aukera barriak eskaini gura jakez afrikar kontinenteko lanbide heziketako ikasleei.
Abesbatzen emonaldiak Portugaleten
Asteburuan, abesbatzen emonaldien bosgarren ekitaldia ospatuko da Portugaleteko Andra Mari basilikan. Herriko bederatzi musika-taldetako 200 abeslari inguruk jardungo dabe bihar -azaroak 10, barikua- eta etzidamu -azaroak 12, domeka- iluntzeko 20:00etan.
Gotzainak Oroimenaren Eguneko lore-eskaintzan parte hartuko dau
On Joseba Segura gotzaina buru izango dauan Eleizbarrutiko ordezkaritzak parte hartuko dau bihar, azaroak 10, terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimen aldeko omenaldi eta oroipenerako BIlboko Udalak antolatu dauan ekitaldian. Oroimenaren Eguna dala-eta, lore-eskaintza egingo da bihar eguerdiz, Bilboko Doña Casilda parkeko pergolaren ondoan dagoen monolituaren inguruan. Ekitaldi ireki honetan, Joan Maria Aburto alkartea izango da buru eta Udalbatzak eta Bake eta Bizikidetzarako Foro Bilbao taldeko kideak izango dira bertan. Eskolapioen ikastetxeko eta Artxandape Eleizbarrutiko …
Otxarkoaga ikastegia, harrera eta inklusinoaren eredu
Datorren domekaz, azaroak 12, Eleizbarrutiaren Eguna ospatuko dogu, jai eta esker oneko eguna, "alkarregaz parrokia bizia Jesukristoren jarraitzaile sutsua dan eta besteen alde jarduten dauan parrokia egin geinkelako". On Joseba Segura Bilboko Eleizbarrutiko gotzainak egun honetarako idatzi dauan gutunaren hasieran, izenburua azaldu dau: "Fedeagaitik esker onez": "Bizkaian bide egiten diharduan Eleizak Eleizbarrutiaren aurtengo egunerako aukeratu dauan goiburuak esker ona adierazoten dau gure fedearen balio eta ekarriengaitik, giza bizitza ulertzeko dogun era argitzeaz batera, gure …