Barriak
Etiquetado como: Barakaldo
Barakaldon, 20 kontzertutik gora Santa Zezilia egunaren inguruan
Gaurtik azaroaren 26ra arte, Barakaldoko udalak, koralen, abesbatzen, udal banden eta herriko musika-taldeen laguntzagaz, hainbat jarduera antolatu dau Santa Zezilia musikarien zaindariaren eguna -azaroak 22- ospatzeko.
Parte hartu gura dozu parrokietan datuen babesa kudeatzeari buruzko heziketan?
Azaroaren 26an, 10:00etatik 13:era, Bizkaiko parrokietan datuen babesa kudeatzeari buruzko auditoretza eta heziketarako saioa ospatuko da Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4. 1. solairua).Parrokietan datuen tratamentuaz arduratzen diran eta askotariko arloetan (ekonomia, pastoraltza, katekesia...) datuak kudeatzen dabezan pertsonei zuzendutako jarduera da. Anabella Barroso datuen babeserako Bilboko Eleizbarrutiko ordezkariak aurkezpen teoriko laburra egingo dau, agiriak aurkeztuko ditu eta kasu praktikoak jarriko dira partaide guztien artean ebazteko.
Pobretasun, desbardintasun eta bazterketaren inguruko gogoeta eta alkarrizketa Bilbon
Gaur amaituko da datorren zapatuz, azaroak 18, Pobreen Munduko Egunaren bezperan, Errekaldeko Arrosarioko Ama parrokian ospatuko dan ekitaldian parte hartzeari begira izena emoteko epea. Orain arte, 160 lagun baino gehiagok emon dau izena 10:00etatik 13:00era egingo dan jardueran. Gotzaina eta Gotzain Kontseilua bertan dirala, Sebastian Morak fedeareb gizarte-karidade alderdiari buruzko hausnarketa eskainiko dau. Gure inguruan "errealidade sakon eta zabala" danaren inguruan jardungo dau, pobretasuna, desbardintasuna eta bazterketa mintzagai izango ditualarik. Honen haritik, hizlariaren …
Aba Taanoren emonaldi solidarioak Galdakaon eta Santurtzin
Aba Taano taldeak Santurtzi eta Galdakaon jardungo dau gospel musika eskainiz kontzertu solidario bitan, "Musika biziak salbatzeko" bere egitasmoaren barruan. Emonaldi horreetan batu daiten dirua Ugandako umezurtz-etxe baten kudeaketarako izango da. Azaroaren 18an, zapatuz, Galdakaoko Andra Mari eleizan jardungo dabe, 20:00etan, eta azaroaren 19an, domekaz, Santurtziko Gorka Deuna eleizan, 19:00etan. Sarrera doan izango da eta diru-laguntza eskatuko da egitasmoa aurrera atarateko.
Iñaki Garcinuño eta Iraia Iturregi, Begoñazpi ikastolaren 2023ko ‘Gazte Role Model' sariak
Gaur arratsaldez banatuko dira EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Begoñazpi ikastolak urtero emoten dituan 'Gazte Role Model' sariak. Sari honek gizarte konpromisoa eta balio profesionalak autortzen ditu eta hamalaugarren ekitaldi honetan, Iraia Iturregi entrenatzaile eta futbolari ohiak eta Iñaki Garcinuño enpresari eta CEBEK Bizkaiko Enpresa-konfederakundeko presidente ohiak jasoko dabez hurrenez hurren. Nestor Basterretxea bizkaitar eskultoreak sortutako oroigarri bana jasoko dabe.
Ehunka lagun Bilbon, "Munduko jenteak" jaialdian
Asteburuan -azaroak 11 eta 12, zapatu eta domeka-, "Munduko jenteak" jaialdiaren XV. ekitaldia ospatu da Bilboko Areatzako nasan berta izan dalarik, besteak beste, Eleizbarrutiko kulturarteko taldeetako hainbat lagun.
Barakaldoko Karmeneko Ama parrokiak 50 urte bete ditu
Atzo -domeka- herriaren zaindariaren izenpeko dan Karmeneko Ama eleizaren 50. urteurrena ospatu zan On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatutako alkar-mezagaz.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Biktimen lekukotasunak BAMen
Atzo ospatu zan Oroimenaren Eguna dala-eta, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BAM) egin daben jardueran, Euskadin izan dan nahitasun politikoko indarkeriaren hainbat biktimak lekukotasuna emon dau. Honeek dira ikasgeletan berba egin dabenak: Jorge Perez, 1970ean, Eibarren, manifestazino batean tirokatu eben Roberto Perezen anaiak; Nerea Barrios, 1988an ETAk Santurtzin hil eban JOse Luis Barrios Capetilloren alabak; Abel Uceda, ETAk 1982an hil eban Cesar Ucedaren semeak eta Mari Carmen Hernandez, ETAk 2000ean Durangon hil eban Jesus Mari Pedrosaren emazteak.
Sebastian Moraren berbaldia Pobreen Munduko Eguna dala-eta
Pobreen Munduko Egunaren bezperan, azaroaren 18an, topaketa egingo da Errekalde auzoko Arrosarioko Andra Mari parrokian. Gotzaina buru dala, otoitzaldia egingo da goizeko 10:0eetan eta, ondoren Sebastian Mora Caritas Española erakundeko idazkari ohi eta Comillaseko Pontifize Unibertsitateko etika-irakasleak jardungo dau. Bikario nagusiak jardunaldiaren aurkezpenean dinoanez, "gure egiteko ebanjelizatzailearen eduki nagusi dan fedearen gizarte-karidade alderdian sakontzen lagunduko deusku". Batez be pastoral arduraren bat dabenei zuzendutako gogoeta da, baina jakin-mina daben kristau …