20-05-2024 Lunes, semana -
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 90 )
 

Barriak

Etiquetado como: EBI

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1129 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
10.03.2023

Eleizaren presentzia gero eta nabarmengaoa beilatokietan

2017tik hasita, eta gero eta orokorragoa zan eskaerari erantzunez, dago martxan pastoral zerbitzua beilatokietan. Gaur, beilatokietako pastoraltzan jarduten daben boluntarioen batzarra ospatu da. Beilatokian lagun egiten dauan Eleiza da, hildakoaren sendiak parrokiara ez joatea erabagitzen dauanean. Alberto Jaimez diakonoa da arlo honetako arduraduna eta hainbat boluntariok laguntzen deutse. Gaur, Kerman Lopez bikario nagusia, tanatorioetan kontsolamendua eta bihozberatasuna hedatzen saiatzen diran pertsonakaz batzartu da. Beilatokian agurra zelan egin gura daben galdetzen deutsienean, …

10.03.2023

Kenyako misinoa, Ermuan

Gaur -martxoak 10, barikua-, Consuelo Pillajo eta Blanca vera monja marianitek Kaikorreko misinoan bizi daben esperientziaren barri emongo dabe Ermuan. Gaurko egunez, hainbat jardueratan parte hartuko dabe, "Abiertos al mundo / Mundura zabalik" goiburuaren haritik 75. urteurrena ospatzen diharduen Euskal Eleizbarrutietako Misinoek San Jose eguneko kanpainarako antolatu dabezan jardueretan. 

10.03.2023

Jazarritako Eleiza, propagandisten jardunaldien hasieran

Gaur hasiko dira Euskalduna jauregian propagandisten alkarteak antolatutako 'Katolikoak eta Bizitza Publikoa' dalako jardunaldiak, hain zuzen be, XVII. ekitaldiari dagokiozanak. Arratsaldeko seietan ospatuko da hasierako ekitaldia eta bihar -zapatua-, zazpiak eta erdietan emongo deutse amaiera, gotzaina buru dala ospatuko dan Eukaristiagaz. Gerhard L. Müller kardinalak berbaldia eskainiko dau: 'Lekuko izatera deituak: ezinezko egiteko?". Jardunaldien egitaraua, hemen.

09.03.2023

«Martxoak8mujeres» ekitaldiko irudiak

Atzo -martxoak 8, eguaztena- "Martxoak8mujeres" dalakoaren V. ekitaldia ospatu zan Bilbon, 8 emakumek eleiz eremuan egin daben lana eta erakutsi daben konpromisoa autortzeko xedez. Argazkiak: Alberto Sanz. Argazki guztiak: hemen  

09.03.2023

Jartoki abesbatzak Begoñan emongo deutse hasiera bere 50. urteurreneko ospakizunei

Jatorki abesbatzak girotuko dau, zapatuz, martxoak 11, Begoñako Andra Mari basilikan goizeko hamaiketan ospatuko dan meza, Marian Urkiola zuzendari lanetan eta Miriam Cepeda (Basilikako organista) organoan dirala. Jartoki abesbatzak 50. urteurrena ospatzen dihardu eta hori dala-eta jardungo dau zapatu honetako mezan. Nicolas Ledesma musikagileak Durangoko San Antonio komentuko monjentzat idatzi eban lau ahotseko meza interpretatuko dabe. Garizuma-aldian egotean, ez dabe Aintza abestuko baina bai gainerako atalak: Kyrie, Kredoa, Sanctus eta Agnus Dei.

08.03.2023

"Gizaldiz gizaldi Eleiza eraikitzen dihardugun emakume guztion alde"

Bilboko gotzaina buru dala ospatu dan ekitaldian, 5. urtez jarraian, Eleizbarrutiko hainbat arlotan jarduten daben 8 emakumeren konpromisoa autortu da. Zortzi emakumeok indarrean dan Ebanjelizatze-egitasmoaren lau erronken -zerbitzatu, ospatu, iragarri eta alkartea eraiki- inguruan buru-belari ari dan beste hainbeste ordezkatu dabe.

08.03.2023

"Martxoak8Mujeres" ekitaldiaren zuzeneko emonaldian sartu

"Martxoak8Mujeres" ekitaldiaren zuzeneko emonaldia. Eguerdiko 12:30etatik aurrera, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. On Joseba Segura buru dala ospatuko dan ekitaldian, Bizkaiko Eleizak autorpena egingo deutse zortzi arlo ordezkatzen dabezan 8 emakumeri eliz eta gizartean egindako lanagaitik.

08.03.2023

Zuzenean ikusi gura dozu "Martxoak8Mujeres" ekitaldia?

Gaur -martxoak 8, eguaztena- Bilboko Eleizbarrutiak ekitaldi instituzionala ospatuko dau, gotzaina buru dala, zortzi emakumeri euten fededun konpromisoa autortzeko. V. ekitaldi honetan, euren eguneroko egiteko eta zerbitzuan Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren oinarrizko erronkak -iragarri, ospatu, zerbitzatu eta alkarteari lagundu- sustatzeari lotutako ekintzak burutzen dabezan emakumeak agertu gura dabez. Ekiatalida 12:30etan izango da, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, eta zuzenean emongo da web honen bidez.

08.03.2023

Bizkaiko emakume aitzindariei buruzko bilduma

Gaur, martxoak 8, Bizkaiko Eleizako emakume aitzindariei buruzko bilduma argitaratu dau Komunikabideetarako Bilboko Eleizbarrutiko sailak. Artxiboak Alkarren Barri / Comunicación aldizkarirako prestatutako artikuluak dira.

07.03.2023

130 gazte VI. bikaritzako konbibentzian

Joan dan asteburuan, VI. bikaritzako gaztetxo eta gazteen hainbat taldek konbibentzia egin dau josefinoek Orduñan daukien ikastetxean.