26-11-2024 Martes, XXXIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 90 )
 

Barriak

Etiquetado como: Adiskidetzea

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1495 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
29.09.2023

Erakunde ugari boluntario jardunari lotutako azokan, Begoñako Andra Mari irakasle eskolan (BAM)

Beste urte batez, Begoñako Andra Mari Irakasle Eskolako (BAM) pastoral eta unibertsitate-hedapenerako sailetik boluntario lanari lotutako azoka antolatu dabe, Bizkaia Gara dalakoagaz batera, arduradunen esanetan, "partaidetza eta alkartasuna sustatzeko eta heziketa alkarteari boluntarioen lanaz baliaten diran erakundeek garatzen daben lana ezagutzera emoteko. Gainera, ikasturte hasiera danez, ikasleei aukera emon gura jake: unibertsitatean ikasketak egiteaz gainera, gizarte konpromisoa hartu indarrean dagozan boluntario lanerako egitarauren baten". 

29.09.2023

Juan Carlos Rastrollo,2023ko Ohorezko Erromes

Gaur eguerdian, Begoñako kofradiak Juan Carlos Rastrollo Diaz 2023ko Ohorezko Erromes izendatu dau, lepoko brodatua ezarriz, Arriaga antzokiaren sarreran ospatu dan ekitaldian. Rastrollo extremadurarren Bilboko etxelp eta Bilbon egoiza daben eskualdeetako etxee alkarteko presidente da.

29.09.2023

Seminarioak zazpi abadegaigaz ekingo deutso kurtso barriari

Gaur arratsaldeko zazpietan ospatuko dan ekitaldian emongo deutse hasiera kurtsoari Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioan. Arratsaldeko 19:00etan, Eukaristia ospatuko da Moniken komentuko eleizan (Seminarioaren parean), On Joseba Segura gotzaina buru dala eta berau amaitu ondoren kopau bat hartuko dabe Seminarioko lokaletan (Zabalbide, 92). Aldi desbardinetan dagozan zazpi abadegaigaz eta bokazino-egoitzan dagozan gazte bigaz ekingo deutso kurtsoari Seminarioak. Heziketa-taldea honeek osatzen dabe: Ignacio Fernandez Mendez errektoreak, Miguel Vera Artacoz ikasketa-buruak eta Manu de las Fuentes

28.09.2023

Zortzi Eleizbarrutik ondare kultural eta erlijiosoa sustatzeko egitasmoa aurkeztu dabe

Bilboko Eleizbarrutiak eta estatuko beste zazpik "Ibilaldia 4.0 Erdi Arora" egitasmoa aurkeztu deutse Turismo, Industria eta Merkataritza Ministerioaren "Turismo esperientziak" egitarauari. Europar Batasunetik datozan Next Generation funtsetatik ordainduko da. Miloe bat euro eskatu da egitasmoa garatzeko. Ondare kultural erlijiosoa era barri eta eskuragarrian erakutsi gura da, dalako ondare hori bisitatu daienek esperientzia desbardina bizi daien eta, batez be, ondare horren askotariko adierazpenak zergaitik eta zertarako sortu ziran ulertu daien.

28.09.2023

Txemi Santamariaren berbaldia, fede-ibilbidean lagun egiteari buruz

Aitak eta amak eta katekesiari lotutako hainbat lagun batu zan atzo arratsaldez Gernikako Andra Mari parrokiako lokaletan Txemi Santamariaren berbaldia entzuteko. Santamaria heziketaren arloko arduradun da LAGUNGO Familia eta banakako terapian espezializatuta dagoan Bilboko Eleizbarrutiko zerbitzuan. Erakunde horrek "laguntza emoten deutse familiei eta norbanakoei terapiaren, biderapenaren, bitartekotzaren eta familiako arazoen tratamentuaren bidez".

28.09.2023

Zatoz, gaur, Indautxura, bidezko merkataritzaren azokara

"Bidezko merkataritzak on egiten deutso mundu osoari" goiburuaren haritik gaur ospatuko da Indautxu plazan, 17:00etatik 20:00etara, bidezko merkataritzaren azoka. Gai honen inguruan sentiberatasuna bizteko hainbat jarduera izango da, besteak beste: antzerkia, ipuin-kontalaria, munduko jolasak, kontsumo arduratsu eta jasangarrirako produktuen salmenta, argibide-mahaiak eta dastatzeak. Honeek parte hartuko dabe:  Proclade- Yanapay, Adeco alkartea, Setem Hego Haizia, Oxfam Intermon, Kidenda eta Vicente Ferrer Fundazinoa.

27.09.2023

500 lagun inguru batuko da Markinan kurtsoari hasiera emoteko

Datorren zapatuz, irailak 30, Bilboko Eleizbarrutian kurtsoari hasiera emoteko egiten dan 'Goazen!' ekitaldia ospatuko da. Aurtengo barritasunik handiena, lehenengo aldiz uriburutik kanpo ospatuko dala izango da. Markina-Zemeinko Igokundearen Andra Mari eleizan izango da jarduera eta 500 lagunetik gora batuko dala aurreikusten da. Gehienak, lurraldeetatik (bikaritzak) atarako diran autobusetan joango daia. Ez da ezustekoren bat edo beste faltako goizeko 11:00etatik aurrera Euskadiko eleizarik handienetakoan egingo dan ekitaldian. Ekitaldi nagusi horretan Juanjo Elezkano abade eta abeslariak …

27.09.2023

Zornotzan be egingo da 'Bizkaia isilik' bilkura isila etorkinei alkartasuna erakusteko

Abuztuko etenaldiaren ostean, gaur, barriro egingo da 'Bizkaia isilik' bilkura, betiko lekuetan, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko". Hilabete honetan, gainera, joan dan domekaz, Etorkin eta Errefuxiatuaren Eguna ospatu da, “Libres de elegir si migrar o quedarse/Migratzeko edo geratzeko aske” goiburuaren haritik. Arratsaldeko 19:30etan egingo dira bilkurak, ondorengo leku honeetan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San …

26.09.2023

"Fair Saturday" saria Labayrurentzat

Labayru Fundazinoarentzat izan da aurtengo "Fair Saturday" saria. Autormen honeek Bilbon sortu ziran 2017an, "arte eta kulturaren bidez gizartean zirrara eragiteko gauza izan dirala erakutsi baben norbanako eta gizataldeen ekimenak maila internazionalean autortzeko". Igone Etxebarria Labayru Fundazinoko zuzendariak jaso eban saria atzo, Guggenheim Bilbao museoan ospatu zan ekitaldian. Hona hemen aurtengo beste saritu batzuk: Brittany Butler Harvard SICIko zuzendari eragilea (Boston); Chi-chi Nwanoku Chikene Orchestraren sortzailea (Londres); James Rhodes piano-jole eta idazlea (Londres);

26.09.2023

Parte hartu gura dozu Ipar-Hegoa alkartasun ikastaroan?

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak, Cáritas Bizkaia erakundearen lankidetza-egitasmoagaz eta Eleizbarrutiko Misinoen Ordezkaritzagaz batera, Ipar-Hegoa alkartasun ikastaroa jarriko dau martxan aurton be. Hezteko gogoa, jakin-mina eta Ipar-Hegoa alkartasunerako erakunderen baten konpromisoa hartzeko gogoa daben 21 urtetik gorakoentzat da.