20-05-2024 Lunes, semana -
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 91 )
 

Barriak

Etiquetado como: Bermeo

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1133 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
08.03.2023

"Martxoak8Mujeres" ekitaldiaren zuzeneko emonaldian sartu

"Martxoak8Mujeres" ekitaldiaren zuzeneko emonaldia. Eguerdiko 12:30etatik aurrera, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. On Joseba Segura buru dala ospatuko dan ekitaldian, Bizkaiko Eleizak autorpena egingo deutse zortzi arlo ordezkatzen dabezan 8 emakumeri eliz eta gizartean egindako lanagaitik.

08.03.2023

Zuzenean ikusi gura dozu "Martxoak8Mujeres" ekitaldia?

Gaur -martxoak 8, eguaztena- Bilboko Eleizbarrutiak ekitaldi instituzionala ospatuko dau, gotzaina buru dala, zortzi emakumeri euten fededun konpromisoa autortzeko. V. ekitaldi honetan, euren eguneroko egiteko eta zerbitzuan Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren oinarrizko erronkak -iragarri, ospatu, zerbitzatu eta alkarteari lagundu- sustatzeari lotutako ekintzak burutzen dabezan emakumeak agertu gura dabez. Ekiatalida 12:30etan izango da, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, eta zuzenean emongo da web honen bidez.

08.03.2023

Bizkaiko emakume aitzindariei buruzko bilduma

Gaur, martxoak 8, Bizkaiko Eleizako emakume aitzindariei buruzko bilduma argitaratu dau Komunikabideetarako Bilboko Eleizbarrutiko sailak. Artxiboak Alkarren Barri / Comunicación aldizkarirako prestatutako artikuluak dira.

07.03.2023

130 gazte VI. bikaritzako konbibentzian

Joan dan asteburuan, VI. bikaritzako gaztetxo eta gazteen hainbat taldek konbibentzia egin dau josefinoek Orduñan daukien ikastetxean.

07.03.2023

Erreferentzia taldeen lehenengo batzarra Galdakao Pastoral Barrutian

Galdakaoko Andra Mari parrokiako lokaletan batu dira asteburuan Pastoral Barruti (PB) horretako erreferentzia taldeak. Ainhoa Fonseca talde bateko laguntzailearen esanetan,30 lagun inguru batu zan, PBan dagozan 6 taldeak ordezkatuz.

07.03.2023

Garizuma-aldiko berbaldiak Gernika eta Algortan

Martxoaren 1ean Garizumako lehenengo berbaldia ospatu zan Gobela-Galea Pastoral Barrutian (PB). Garizuma-aldi osoan, eguaztenez egiten ari dira saioak, Algortako Hirukoiztarren eleizan, 19:30etan. On Joseba Segurak eskaini eban lehenengo berbaldia, "Eleiza osoa bideari lotu jako lekuko Eleiza bakotxetik" goiburuaren haritik. Gaur, martxoak 8, Clara Arza Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko ordezkariak jardungo dau, "erronkak eta aukerak. #LekuanLekuko" gaiaren inguruan. Gainera, gaur -martitzena, Gernikan, Gernikaldea PBak antolatutako Garizuma-aldiko jardueren barruan, Ana …

06.03.2023

Bilboko bikaritzetako katekistak otoitzaldia egiteko batu ziran

Azken urteetan ohikoa dabenez, III-VII bikaritzetako katekistan alkartu ziran. Joan dan zapatuz, martxoak 4, izan zan eta 36 katekista batu ziran otoitz egiteko. Saioa, Atxuriko Gizakundea eleizan eta Eleiz museoan egin eben. 

06.03.2023

Jose Mari Larruskain "alkartasuna eragiten eban gizona" hil da

Barikuan hil zan Bilbon Jose Mari Larruskain Eleizbarrutiko abadea, 84 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar -martxoak 7, martitzena- ospatuko da, 18:00etan, Markinako Andra Mari parrokian.

06.03.2023

Garizumako lehenengo berbaldia katedralean, gaur arratsaldez, gotzainaren eskutik

On Joseba Segura gotzainak eskainiko dau gaur arratsaldez Casco Viejo/Bilbo Zaharra Pastoral Barrutiko lehenengo berbaldia, "Spe salvi" (Itxaropenean salbatuak) goiburuaren haritik. Datorren astelehenez, martxoak 13, Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko zuzendariak "Deus Caritas est" (Jainkoa maitasuna da) gaiari buruz hitz egingo dau eta hurrengo astelehenez, martxoak 20, alkarte penitentzia ospatuko dabe. Ekitaldi guztiak Santiago katedralean ospatuko dira, 19:00etan. 

06.03.2023

Asteburuan, ospakizunak, heziketa, erretiroa eta topaketa

Joan dan zapatuz, martxoak 4, Kartzela Pastoraltzako eta Bidesariko boluntarioek heziketa-saioan parte hartu dabe, Mavi Laiseca eta Mª Mar Ortiz Bizkaiko Caritaseko kideen gidaritzapean. Bizkaiko eskautak be batu ziran zapatuz Jesuitek Indautxun daben ikastetxean, aisialdiko jardueraren hezitzaile eta boluntario lez jasoten daben etenbako heziketari jarraipena emoteko. Beste alde batetik, HOAC eta Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuek Garizuma-aldiko erretiroa ospatu dabe Gernikan. Aurtengo Bake Topaketaren azken saioak be ospatu dira asteburuan, Zornotza eta Lekeition, eta atzo …