22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 17 erakundek parte hartu dabe gaur, Boluntarioen lanari buruzko azokan, BAMen
25.09.2024

17 erakundek parte hartu dabe gaur, Boluntarioen lanari buruzko azokan, BAMen

BAM irakasleen Eskolan batu dira gaur goizean boluntarioen lanaz jarduten daben erakundeak eta euren jardunbideen barri emon dabe. Etenbakoa izan da goizean BAM eskolako ikasleen joan-etorria eta amaibakoak erakunde bakotxeko ordezkarien euren jardueraren inguruan emon dabezan azalpenak eta, dana batuta, giro berezia izan da bertan. 

‘Bizkaia gara’ dalakoagaz batera, unibertsitateko alkarteari eremua eskaintzen jako, boluntarioen erakundeek garatzen daben lana ezagutu daian. Aurkezpan horreen bidez, irakasleak erakarri gura dira, ikasturtean euren unibertsitateko ikasketakaz batera, konpromisoa hartu daien boluntario lez garatzen diharduen egitasmoren baten. 

Boluntario lanari buruzko azoka BAMen

17 stand jarri dabez eta parte hartu daben gizarte erakundeek askotariko arloetan egiten daben lanaren barri emoteaz batera, dei egin dabe mundu zuzenagoaren eraikuntzaren eta heziketa inklusibo eta solidarioagoaren aldeko konpromisoa hartzeko.

Boluntario lanari buruzko azoka BAMen

Ondorengo erakundeok parte hartu dabe aurtengo ekitaldian: AEC, AHIDA THDA, APNABI, AVIFES, BAKUVA, BIZITEGI, BIZKAIAGARA, CARITAS, CREANDO FUTUROS, EGK–Gazteen Euskadiko Kontseilua, ETL EDE, Euskalerriko Eskautak BIZKAIA, F.S. DOWN, HAZBIDE, ITAKA FUNDAZIOA, KALE DOR KAYIKO eta ESKU ELKARTUAK.

Boluntario lanari buruzko azoka BAMen
Boluntario lanari buruzko azoka BAMen
Boluntario lanari buruzko azoka BAMen

Bihar, azoka Deustun

Deustuko Unibertsitateak, bere aldetik bihar ospatuko dau boluntario lanari buruzko azoka 10:00etatik 14:00etara, unibertsitateko klaustroetan.

Kasu honetan be, azkoka, aukera bikaina da gazteek euren denpora eta gaitasuna gizartearen zerbitzura jarteko aukerak ezagutu daiezan. Jarduera hau, hain zuzen be, bat dator Deustuko Unibertsitateak, San Inazioren senari eutsiz, gizarte zuzentasunagaz eta balio solidarioen sustapenagaz dauan konpromisoagaz.