09-11-2024 Dedicación de la basílica de Letrán
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Eleizbarrutiak erregai fosilak ez ugaritzeko hitzarmenari babesa emon deutso
26.09.2024

Eleizbarrutiak erregai fosilak ez ugaritzeko hitzarmenari babesa emon deutso

"Kreazinoaren aroa 2024" deitutako ekimenaren barruan, irailaren 21ean hasi ziran Fede gutuna ezagutzera emoten eta babesten. erregai fosilak ez ugaltzeko hitzarmena garatzeko eskatzen jake garapen bidean dagozan herrialdeei. Gehiago jakiteko: hemen.

Osoko Ekologiarako Eleizbarrutiko batzordeak eta Karidade eta Zuzentasunerako Bilboko Ordezkaritzak Gotzainen Batzarretik aurkeztutako ekimen hau eurenganatu eta zabaltzeko konpromisoa hartu dabe.

Erregai fosilak ez ugaritzeko hitzarmena mundu osoko ekimena da eta erregai fosilen horniketa gero eta handiagoari aurre egitean Pariseko hitzarmena osotzeko erregimen internazionalaren alde borrokatzen dau.

Motibazinora sartzeko esteka, Fede gutunagaz bat egin gura dabenentzan. Horretarako, banan-banan sinatu daiteke edo erakunde lez.

Imagen: Johannes Plenio