22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 200 ibilbide, bisita eta tailerretik gora, Ondarearen Europako Jardunaldietan
05.10.2024

200 ibilbide, bisita eta tailerretik gora, Ondarearen Europako Jardunaldietan

"Bide, sare eta loturen ondarea" goiburua aukeratu dabe Ondarearen Europako Jardunaldien Bizkaiko 24. ekitaldirako. Urrian ospatuko dira jardunaldiok eta, guztira, 200 ekitalditik gora egingo da lurraldeko 72 herritan. Ehun inguru dira esku-hartuko daben alkarte eta erakundeak, Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatuta. 

Asteburu honetan, esate baterako, domekaz, Berrizko San Joan Ebanjelaria eleiza bisitatzeko aukera izango da, Berrizko Udalak eta Gerediaga Alkarteak antolatutako ekitaldian. Ibilbide kronologikoa egingo da, XVI. gizalditik hasi eta gaur eguneraino, eraikina Aro Modernoan eta sasoi honetako gizarte-ekonomia aldaketaren testuinguruan kokatuz. Bisitaldi horretan, sasoiko arte-merkatuak eta estilo-jarioak Berrizko parrokiaren eraikuntzan izan ebn eragina be aztertuko da, “sasoiko elite intelektual eta ekonomikoaren gustu estetikoa ulertu ahal izateko”.

Ondarearen Europako Jardunaldien 2024ko egitaraua ezagutzeko eta izena emoteko: hemen.

San Juan evangelista de Berriz