Aurreko ekitaldietan lez, hiru maila bereizi ebezan, Esther Crespo Fede-zabalkunde eta Katekesirako IV-V bikaritzetako arduradunaa azaldu ebanez, “bakotxak bizi izan dauan fede ibilbidearen arabera”:
I. MAILA: Kristau Sarbideko ibilbidearen amaieran edo taldeetan konpromisoari ekitekotan dagozanak. Laguntzailea: Esther Crespo.
II MAILA: Erreferentzia taldean lehenengo urratasak emoten diharduenentzat edo I. mailako erretiroa egin dabenentzat. Laguntzailea; Jose Izaguirre.
III. MAILA: Ibilbide luzea eginda dabenentzat edo II. edo III. mailako erretiroa eginda dabenentzat. Laguntzailea: Estrella Moreno.
Oiz-Anboto, Tabira eta Lekeitioko kristau sarbideko taldeetako gazteek, Galdakaoko Argizai, Arrigorriagako Kilimui, Durangoko Inurri eta Algortako Eskubeltz eskaut taldeetako gazteek eta aitatutako Pastoral Barrutietako erreferentzia taldeetako gazteek parte hartu eben topaketan.
Egitaraua:
Partaide guztiak Durangoko Andra Mari parrokian alkartu ziran eta Gonzalo Eguia Galdakaoko diakonoak gidatuta emon jakon hasiera jardunaldiari. Ondo etorria eta aurkezpena egin ondoren, otoitzaldia ospatu zan.
Hasierako une horren ostean, mailaka banatu eta Andra Mari parrokiaren lokaletan batu ziran, euren laguntzaileakaz.
Parrokiaren areto baten batu ziran guztiak bazkalorduan. Ostean, otoitz egin eben taldeka eta, amaitzeko, eleizan batu ziran guztiak Esti Duran eta Mertxe Sagastizabalek gidatutako otoitzaldian parte hartzeko. Talde bakotxak erretiroan izandako bizipenak batera jarri ebazan. Esther Cresporen esanetan, “Jainkoak otoitz-topaketa honetan partaide bakotxari agertzera emon deutsona agertzera emon da”.
Crespok esker ona adierazo gura izan deutse gazteei eta laguntzaileei, “partaideen esanetan oparia izan da-eta otoitz egiteko eta beste gazte batzukaz alkartzeko aukera ha izatea. Eskerrak emon gura deutseguz laguntzaileei, eta batez be, Jose eta Estrellari. Eskerrak gazteen pastoraltzarako mahaiari eta erretiroa sustatu dauan batzordeari. Eta eskerrak Tabira PBari parrokiaren lokalak eta Eleiza eskura jarteagaitik. Eskerrik asko guztioi!”.