25-12-2024 Natividad del Señor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Abandoko San Bizente Martiria parrokiako organoa barriztatzen dihardue
23.10.2024

Abandoko San Bizente Martiria parrokiako organoa barriztatzen dihardue

Orain dala hilabete batzuk Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiak organoa barriztatzeko egitasmoari ekin eutsan. Arduradunen esanetan, "organoaren egoera hala-moduzkoa" zalako. Parrokiak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Eleizbarrutiaren laguntza dau egitasmo honetan eta 2025eko udarako amaitzea da asmoa. 

Une honetan dabilz lanik garrantzitsuenak egiten. Besteak beste, tutuak konponduko dabez, organoaren kaxa barriztatu eta baita barruko mekanismoak be. Acitores Organeros etxekoek dihardue organoa barriztatzen eta musika-tresna honen garrantzia azpimarratu dabe, balio musikala izateaz gainera, nabarmentzekoa dalako bere garrantzi historiko eta arkitektonikoa.

Parrokiak hainbat ekimen garatzen dihardu lanen egoera ezagutzera emoteko eta tutuak erosteko egitasmoa be jarri dau martxan. Gehiago jakiteko: hemen.

Historia:

Aquilino Amezuak (Azpeitia 1847–Donostia 1912) eraiki eban 1894an. Teklatu biko organoa zan, kontsola mekanikoagaz eta 25 erregistro ingurugaz. 1925 eta 1928 bitartean egin eben lehenengo barriztapena Juan Melcherrek hasi eta Juan Dourtek amaitu eban. Honeek ditu: 61 notako 3 teklatu, 30 notako pedala 5 erregistrogaz eta neumatikagaz.

1959an be, Dourte etxea arduratu zan barriztatzeaz. 1930eko kontsola barriztatu zan, eta transmisinoa elektrifikatu. Gaur egun, organoak 1930eko formatuari eusten deutso 42 joko eraginkorregaz. Harrezkero, afinazino eta doitzeak baino ez dira egin.

Kaxak erdiko nabeko barrena hartzen dau. Kanpoaldea kaoba-egurrezkoa da. 8 metroko zabalera dau, 4,5 metroko sakonera eta 9,5 metroko altuera. 36m² hartzen ditu 300 m²ko bokumenagaz.

Órgano de San Vicente