Bizkaia, Araba, Asturias, Letonia eta Indonesiako abesbatzek parte hartuko dabe sei kontzertutan; sarrera doan da leku guztiak bete arte eta emonkizunak 20:30etan hasiko dira:
Urriak 18: Kantu- eta organo-errezitaldia Pedro Guallar organistaren eta Celia Alcedo santurtziar sopranoaren eskutik.
Urriak 19: Manuel Iradier Korala, ahots mistoez osatuta, 23 emakume eta 24 gizonezko. Leire Betolaza eta Estitxu Delgadoren zuzendaritzapean, Daniel Beriain piano-jotzailea izango dabe lagun.
Urriak 25: Son Astur asturiar korua, 43 ahots mistogaz eta Javier Fernandez Mejutoren zuzendaritzapean.
Urriak 26: 1990ean Letonian sortutako Lielvarde Chldren’s Choir abesbatzak -27 neska eta mutil 2- jardungo dau.
Azaroak 1: 40 ahots mistoz osotutako Indonesiako Manado Catholic Choir abesbatzak jardungo dau.
Azaroak 2: 1974an sortu zan Santurtziko Lagun Zaharrak Abesbatza Elkartea taldeak jardungo dau bere 50. urteurrena ospatzeko.Javier Bustamante izan zan zuzendari 1977ra arte eta gaur egun Luis A. Gamarrak zuzentzen dau gizonezkoen 30 ahotsez osotutako abesbatza.