23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Adimen Artifiziala eta eskuizkribuak
23.04.2024

Adimen Artifiziala eta eskuizkribuak

Europar Parlamentuak joan dan martxoaren 13an onartu eban Adimen Artifizialari buruzko araudia. Gaur, Liburuaren Egunez, merezi dau Alkarren Barri-Comunicación aldizkariaren azken alean jasotako Jaime Lopez de Eguilaz Eleizbarrutiko liburutegiko arduradunaren gogoeta berreskuratzeak.

Liburutegiei dagokienez, Eleizak urte bitik gora daroa Adimen Artifizialaren  eta euretan egiten dan lanean epe laburrera izan leiken eraginaren inguruan gogoeta egiten. Azken gogoeta, Espainiako Eleizako Liburuzainen Alkarteak antolatuta, 2024.eko martxoaren 6tik 9ra Teruelen ospatu ziran urteroko jardunaldi teknikoetan egin zan. 

Jardunaldiei hasiera emon eutsen berbaldian, Ricardo Santos Espainiako Liburutegi Nazionaleko kideak AA zer dan eta zer ez zehazten eta liburuzainaren lanean eragina izan leikien AAren oinarrizko mota biak sailkatzen lagundu eban.

Eguilazen esanetan, jardunaldiotan “gure lanari baikortasunez begiratu jakon”, aldizkarian jasotako artikuluan azaltzen dauanez. Esate baterako, irakurteko gatxak diran eskuizkribuak “zehaztasun handiagoz” deskribatzeko laguntza emon leike. 

Liburuzainen eginkizuna

Eleizako liburuzainen eginkizunaren inguruan be jardun eben. Horri dagokionez, heziketa aitatu eben, “zailtasun gehien daben pertsonei zerbitzurik onena emoteko gauza izateko”.